Borgoinako Ordena-Estatua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Borgoinako Ordena Estatua (Alemanieraz: Ordensstaat Burgund) nazi buruzagiek proposatutako estatu bat zen, bereziki Schutzstaffel , Frantzia okupatuan eta Belgika okupatuan ezartzea espero zuen, Bigarren Mundu Gerraren garaian. Estatu hau Frantziaren aurkako indargetzailetzat erabiltzeko asmoa zuten. Haren izena Ordena Teutonikoaren Estatuaren erreferentzia historikoa zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borgoinaren izena burgundiarretatik datorkigu, ekialdeko herri germaniarra zena, eta Rhin ibaiaren mendebaldera joan zena erromatarren garaian.Uste da izena Danimarkako Bornholm uhartetik datorrela.[1] Borgoñaren izenak historian zehar erakunde politiko askok erabili ditu, Burgundiarren Erresuma zaharretik sortu zen eta, 532. urtean konkistatua izan ondoren, Frankoen erresumaren zati bihurtu zen.

Borgoina, normalean, Frantziako Borgoina-Franche-Comté eskualde modernoa hartzen duen eremu geografiko bati dagokio. Hala ere, historikoki Dofinerria eta Proventza bezalako lurrek osatzen zituen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heinrich Himmler, Borgoinako Ordena-Estatua sortzeko defendatzaile sutsua izan zen

Alemania naziak Frantziaren mehatxu-potentziala ahal zen neurrian desagerrarazi nahi zuen. Frantzia erori ondoren, Alemaniako Barne Ministerioak aurreikusitakoaren arabera, eta Zone Interdite-ko lurraldeak kontuan izanda, Frantziako mugak historikoki justifikatu ahal zen eta ahalik eta mendebalderaino eramatea zen helburua. Plan horien asmo garbia zen Frantzia etengabe Estatu txikiago batera murriztea eta Alemaniaren estatu txotxongilo batean bihurtzea, 1940ko armistizioaren ostean. Akordio horren arabera, alemaniar kolonialismoabultzatu behar zen, Alemania naziarentzat nahi ziren lurralde guztien anexioaren ondoren. Milioi bat nekazari alemaniar finkatzea proposatu zen, eta frantsesez hitz egiten zuten biztanleak germanizatu behar ziren.[2] Planaren arabera zona horiek eta Valonia "benetako alemanak" ziren, aurrekari historikoengatik, eta, beraz, Alemania naziak anexionatu beharko zituen.[3][4]

Lurralde hauek Alemania naziak anexionatu beharrean asko ziren Borgoinako esttau baten sorreraren aldekoak, Heinrich Himmler izan zen ideia hau gehien defendatu zuena. Himmler-en arabera, Borgoina, "antzinako kultura eta ekonomia-zentroa" izan zena, "eranskin frantziar bat besterik ez zen, ardo ekoizpenagatik bakarrik ezaguna". Bururatu zitzaion planean Borgoina estatu eredubihurtuko litzateke, Germaniar Reich Handitik kanpo, baina gobernu nazional sozialista batekin eta Himmlerren ezaugarri gehigarriekin. Bere armada, legeak eta posta-zerbitzuak izango zituen. Bere hizkuntza ofiziala alemana izango litzateke, baina hasiera batean frantsesa ere bai.

Gainera, Borgoinak Reichsverweser deituriko titulu gehigarriko kantzilerra izango luke.[5] Himmler berak pentsatu zuen Léon Degrelle, faxista belgikarra, estatuko lehen kantzilerra bihurtzea.[5] Degrelle ere planaren defendatzailea izan zen. Alemanekin lan egitearenhelburua Borgoinako lurraldeak berreskuratzea zen, Karlos II.a Burusoila 1477an hil baino lehengo lurraldeak.[6]

Ezin da jakin estatua Himmler-en amets pertsonala besterik ez zen edo, berak esan zuen bezala, Adolf Hitlerren babesa zuen. Hitlerrek helburua Bizargorri Operazioaren ondoren Frantziaren meatxua guztiz ezabatzea izan zen. Hasiera batean, Alemaniak Polonia erasotu ondoren egin zen Frantziako kanpaina Mendebaldeko Europan, Alemaniaren mendebaldeko frontea ziurtatzeko, baina Hitlerrek 1942an ere aipatu zuen Borgoinako Erresumaren garai bateko hedadura, Frantziak "bere garaian Alemania ahulduari" kendu ziola, eta Alemania naziari ere erantsi behar zitzaiola.[7][8]

Lurraldearen planifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himmlerrek egindako planak Romandia, Pikardia, Champagne, Fran-Comté, Borgoina, Lorrena aipatzen zituen, Deutsch-Lothringen, Herbeheretako Brabante,Herbeheretako Limburg eta Reichskommissariat Belgien-Nordfrankreich-ekin batera. Mediterraneo Itsasoarekin ere lotura izan behar zuen Proventzatik. Hiriburua eta administrazio gunea Dijon (Tischau), Gent, Lyon (Leiden) edo Nancy (Nanzig) gisa proposatu ziren.[9]

Borgoinako mendebaldeko muga ez zen inoiz zehaztu. Planeko iterazio batzuek Erdi Aroko Germaniako Erromatar Inperio Santuaren azken mugetara itzultzea ziren, baina deskribapen batzuk Goi Normandia Rouenekin (Rudaburg) eta Sena ibaiaren iparraldeak kontuan hartzen zituen.[4][3][4]

Borgoinarekin zerikusia zuen Bretainiako estatu independente baterako proposamenak ere egin ziren.[8] Hitlerrek berak aipatu zituen estatu horren sorreraren asmoak, bere buruzagi militarrei, baina azkenean bazirudien proiektuan interesa galdu zuela.[10][8] Estatu horrek koltxoi gehigarri bat emango lioke Alemaniako Reichari Frantziaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Essai sur l'histoire du peuple burgonde, de Bornholm (Burgundarholm) vers la Bourgogne et les Bourguignons, 1965, by Rene Guichard, published by A. et J. Picard et Cie.
  2. Winkler, Heinrich August; Sager, Alexander (2007). Germany: The Long Road West. 1933-1990. Oxford University Press. p. 74. ISBN 0199265984.
  3. a b John Frank Williams (2005). Corporal Hitler and the Great War 1914-1918: the List Regiment. Frank Cass, p. 209
  4. a b c Schöttler, Peter (2003). "'Eine Art „Generalplan West": Die Stuckart-Denkschrift vom 14. Juni 1940 und die Planungen für eine neue deutsch-französische Grenze im Zweiten Weltkrieg." (in ger). Sozial.Geschichte 18 (3): 83–131.
  5. a b NS-Zukunftspläne für Europa und die Welt. Retrieved 5 November 2010. (in German)
  6. Richard Landwehr, Jean-Louis Roba, Ray Merriam (2006). The Wallonien: The History of the 5th SS-Sturmbrigade and 28th SS Volunteer Panzergrenadier Division. Merriam Press, p. 5
  7. Norman Rich (1973). Hitler's War Aims: Ideology, the Nazi State, and the Course of Expansion. W. W. Norton & Company, New York. p. 146
  8. a b c Norman Rich (1974). Hitler's War Aims: the Establishment of the New Order. W. W. Norton & Company Inc, New York. p. 239
  9. Books: If Hitler Had Won. Time Magazine, Monday, 24 March 1947.
  10. Janusz Gumkowski and Kazimierz Leszczynski. Hitler's Plans for Eastern Europe. Selections from Poland under Nazi Occupation. Retrieved 5 November 2010

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]