Edukira joan

Boris Polevoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boris Nikolaievitx Polevoi» orritik birbideratua)
Boris Polevoi

erredaktoreburu

Bizitza
JaiotzaMosku, 1908ko martxoaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku, 1981eko uztailaren 12a (73 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0689011 Find a Grave: 23752840 Edit the value on Wikidata

Boris Nikolaievitx Polevoi (Mosku, 1908ko martxoaren 17a - ib., 1981eko uztailaren 12a) errusiar idazlea izan zen.

Kazetaria izan zen Bigarren Mundu Gerra bitartean. Gerrako eleberriak eta abertzaletasuna goraipatzen zutenak idatzi zituen. Haren eleberri nagusiak, Benetako gizona (1946), Meressiev hegazkin-pilotuak Bigarren Mundu Gerran egindako balentriak kontatzen zituen eta Stalin saria jaso zuen 1947an. 1962an Younost (Gazteria) aldizkariko erredaktoreburu izendatu zuten. Ezagutu zituen pertsonak eta bizi izan zituen gertakariak aipatu zituen bere liburuetan. Beste idazlanak: Gu sobietarrok (1948), Ibaiertz basatian (1962), Taiffun suntsitu zutenekoa (1971), Berlin 596 km (1972).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]