Boxing Day

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Boxing Day (euskaraz Kaxa Eguna) urtero, abenduaren 26ean eta Eguberri egunaren ondoren, Erresuma Batuan ospatzen den jaieguna da. Urte osoko egutegian ospatu ohi diren Bank holiday direlakoetako bat da.

Erresuma Batuaz gain, Commonwealth mankomunitateko britainiar eragina duten hainbat herrialdeetan ere ospatu ohi da, hots, noizbait Britainiar Inperioaren barne egon ziren herrialdeak, tartean Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrika.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko Boxing Day izenaren itzulpena euskaraz "Kaxa Eguna" edota "Kaxen Eguna" litzateke, eta esanahia hitza beraren jatorriarekin lotura luke.

Mundu anglosaxoietik kanpo, Boxing Day izena edo jaieguna modu okerrean Eguberri egunaren ondoren jendeak jasotako oparien bilgarriak desegin edota zaborrera botatzearekin lotu izan da. Baina benetazko esanahia bestelakoa da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiegunaren jatorria Erdi Aroan dago. Eguberri ostean, Britainiar Uharteetako jauntxoek jan eta fruitu soberakinak heuren morroiei kaxetan eman ohi zietela iradoki izan da. Egun honetan apaizek aurretik karitatez jasotako dohaintzak kaxetan begi bistara ateratzen zituztela ere proposatu da. Beste teoria baten arabera, abenduaren 26ean, langileak, morroiak eta ikasleak heuren lantokietara kaxa batekin joaten omen ziren, hartan nagusiak dirua jarriz. Egunaren amaieran, jasotako dirua eguberrietako opari modura elkarren artean banatu ohi zuten.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan Boxing Day eguna herrialde honetako taldeek eguberrietako usadiozko partiduak jokatu ohi dituzten eguna da. Ondorioz, futbol zelaiak zaletu eta ikuslez lepo egoten dira, batez ere eta ohitura legez guraso eta seme-alabez. Aldiz, Europako gainontzeko herrialde gehienetan futbolariek eguberrietan atseden edo oporrak hartu ohi dituzte.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usadioz jaiegun honetan bestelako kirol nahiz ekitaldiak ere ospatu ohi dira, esate baterako errugbi partiduak, zaldi lasterketak, ehiza, etab.


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]