Edukira joan

Brawl Stars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brawl Stars
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaBrawl Stars
Jatorrizko herrialdeaFinlandia
ArgitaletxeaSupercell
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Azken bertsioa57.325
Aurkezpen data2017ko ekainaren 14a
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-bideojokoa, MMO (bideojokoen generoa)a eta multiplayer online battle arena (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaAndroid (mul) Itzuli eta IOS
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Adin-sailkapenaPEGI 7USK 6
Irakur dezakeAndroid (mul) Itzuli eta IOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzializentzia jabedun
Ekoizpena
GaratzaileaSupercell
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak

supercell.com…
IMDB: tt9480088 Facebook: brawlstars Twitter: brawlstars Instagram: brawlstars Youtube: UCooVYzDxdwTtGYAkcPmOgOw TikTok: brawlstars Edit the value on Wikidata

Brawl Stars Supercellek garatutako errealitate birtualeko bideo-joko bat da. Helburua pertsonaiak (brawlerrak) desblokeatzea da, horrela denekin irabaziz kopak lortzeko. Hainbat pertsonaia daude, batzuk kopak zureganatzeagatik ematen dizkizutenak, beste batzuk arraroak, oso arraroak, izugarriak, mitikoak eta legendarioak, kaxetan lortu ditzakezunak. Pertsonaia horiek desblokeatzeko batailetan eskuratutako giltzekin lortu diren kutxak ireki behar dira. Kutxa mota bat baino gehiago daude: batzuk handiak, beste batzuk ertainak, eta azkenik txikiak.

2017ko ekainaren 14an, YouTube bidez, Supercellek bideo-jokoaren berri eman zuen.[1]

2018ko urtarrilaren 19an bidejokoa Kanada, Finlandia, Suedia, Danimarka, Norvegia, Irlanda, Singapur, Hong Kong, Macao eta Malaysiako App Store-etan erabilgarri zegoen.

2018ko ekainaren 26an lehen aipatutako herrialdeen Play Store-etan agertu zen.

2018ko azaroaren 14an, YouTube bidez, Supercellek bideojoaren argitaratze globalaren berri eman zuen.

2018ko abenduaren 12an, Brawl Stars mundu osoan argitaratu zen.[2]

Helburua, lehen aipatu bezala, kopak lortzea da, eta horretarako, jokabide-mota eta mapa bakoitzean ondo dabilen eta laguntzen dizun pertsonaia bat aukeratu behar da. Brawlerrak bere maila, barruti eta aspektuaren arabera aldatu daitezke. Irabazteko partidaren bukaera itxaron beharko duzu, kopak irabazteko edota bestela galtzeko. Kopa horiek irabazten zoazen heinean, brawler eta ekitaldi berriak desblokeatuko dituzu Kopen bidean.

Lortzen dituzun kopa guztiak kopen biderako pilatzen joaten dira, eta 50, 100 eta 150 kopaz behin sari bat lortu dezakezu. Sari hauek dirua, txartelak, pertsonaia berriak, ekitaldi berriak, kaxak, pertsonaientzako fitxak... izan daitezke.

Harribitxi harrapaketa

  • Meatze harritsua, Kristalen haitzuloa, Diskrezio gabeko perretxikuak, Heriotza gogorra, Lurrazpiko haitzuloa, Hilobi sakona, Leize isila, Meatze hondoratua, Izotzezko prismak, Lau izkinak, Oihartzun errebotatzailea, Ihesaldi zorabiagarria, Brrrum brrrum, Zatitze zelularra, Malgukizko tranpa, Meatzari-orgatxoen erotasuna.

Biziraupena

  • Erreka Garezurra, Adreiluzko gazteluak, Gardostutako harritzarra, Dena edo Ezer ez, Mila laku, Haitzulo Sakona, Dilema bikoitza, Irlako inbasioa, Dunak, Aran ekaiztsua, Zeharbidea, Irakite-puntua, Bloke ibiltariak, Ekaitzaren begia, Benetako pista, Fantasia hegalariak.

Kutxa gotorra

  • Kanoi leherkorra, Aterpea, Xahutzea, Bigarren nahitaezkoa, Liskar nahasia, Jaurtiketa birakorra, Ur arreak, Izkinako sakea.

Izar-ehiza

  • Tenpluko hondabideak, Belardi traidorea, Ezkutaketa, Zezendegia, Bikaina, Prestatutako hilketa, Odolaren lehortea.

Brawl baloia

  • Brawl estadioa, Dribling hirukoitza, Jokaleku borrokazalea, Ezkutuko mendia, Estadio izugarria, Urez gainezka dagoen urmaela, Erdiko pista.

Setioa

  • Errobotizazioa, Muntaia basatia, Torlojuak eta dranbalak, Zaborrontzien parkea, Guduko borroka, Jaurtiketa ziurra, Muntaia erasoa.

Jokabide motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokatu ahal izateko jokabide-mota bat aukeratu behar da. Jokabide-mota bakoitzean egunero denentzat aukeratutako ausazko mapak daude. Irabazi ez gero, zure sariak zure brawlerrarentzako kopak eta kaxak lortzeko tokenak dira. 100 token lortu ez gero kaxa bat ireki dezakezu. Galdu ez gero berriz, kopak bakarrik kenduko dizkizute. Hauek dira jokabide-mota horiek:

  • Harribitxi harrapaketa (3v3): Zelai erdian harribitxi sortzaile bat dago, eta taldeek 10 harribitxi lortu behar dituzte. Hauek lortzean, haiekin 15 segundu eutsi behar dute. Hiltzen bazara, 5 segundu barru berpizten zara.
  • Biziraupena: Energia-botilatxoak hartuz arenan geratzen den azkena izan behar zara.
  • Bakarka (10): Bakarrik zoaz, eta bakarrik bat geratuko da arenan.
  • Binaka (5x2): 2 pertsonako 5 talde daude; taldekide bat hiltzen bada 15 segundu barru berpiztuko da bestea bizirik badago, eta bikote bat soilik geratuko da arenan. Partida aurrera doan heinean, izkinetatik gas moduko bat aterako da, eta mapa geroz eta txikiagoa egingo da. Gas horrek ikutzen bazaitu, 1000 bizi kenduko dizu.
  • Brawl baloia (3v3): Talde bakoitzak 2 gol sartu behar ditu. Hiltzen baldin bazara 7 segundu barru berpizten zara.
  • Eguneroko ekitaldiak (3v3): Hiru jokabide mota dira, eta hutsune berdinean txandakatuko dira.
    • Izar-ehiza (3v3): Hastean zelai erdian izar bat dago; eta hartzen duenak puntu-izar bat lortzen du. Gero, hiltzen duzun brawler bakoitzeko izar bat lortzen duzu; eta hiltzen den pertsonak dituen izar kopurua beste taldeari ematen zaio. Hiltzen bazara, 5 segundutan berpizten zara, eta 2 izarrekin berpizten zara.
    • Kutxa gogorra (3v3): Talde bakoitzak kutxa bat du berpizte-puntuaren alboan, eta beste taldearena suntsitzen saiatu behar da. Hiltzen bazara, 5 segundu barru berpiztuko zara.
    • Setioa (3v3): Talde bakoitzak base bat du torretxo batekin. Helburua zelai-erdian agertuz doazen torloiuak hartzea da, eta atzera kontaketa bakoitzaren amaieran etsaia baino torloiu gehiago edukitzea. Torloiu gehien dituen taldeak errobot bat aterako du bere basetik, hartu den torloiu kopuruarekiko proportzionala, eta beste baseko torretxoa haustera joango dena.
  • Ekitaldi bereziak Hauek biziraupena jokabide motaren barruan batzuetan egongo diren ekitaldiak dira. 4 mota daude:
  1. Meteorito-ekaitza Jokabide-mota honetan noizbehinka meteorito batzuk eroriko dira mapan zehar eta saihestu ahal izateko denbora izango duzun arren, harrapatzen bazaituzte 2000 puntu kenduko dizkizute zure bizitik. Geroz eta sarriago eroriko dira, eta gehiago eroriko dira sastraketan, han dagoen jendea hortik ateratzeko.
  2. Edari energetikoak Jokabide-mota honetan noizbehinka mapan zehar edari energetiko batzuk agertuko dira, eta hartzen badituzu 30 segunduan zehar ia garaitezin bihurtuko zara, izan ere, abiadura hirukoitza edukiko duzu, eta beste brawlerrei 3 aldiz min gehiago egingo diezu.
  3. Robot amorratua Jokabide-mota honetan mapan agertuko diren borobil txiki batzuek aideraziko dizute han robot amorratu eta erraldoi bat agertuko dela. Bizi irakagarria izango du, eta harrapatzen bazaitu txiki-txiki egingo zaitu! Bera hiltzen baduzu, bere heriotza tokian 3 energia-botilatxo agertuko dira.
  4. Perretxiko sendagarriak Jokabide-mota honetan noizbehinka eremu berde bat sortuko da, hainbat segunduz iraungo duena, eta eremu horretan zauden bitartean segunduro 1000 bizi ezarriko dizuna.
  • Asteburuko ekitaldiak Asteburu guztietan ateratzen diren ekitaldi bereziak. Hiru izaten dira, txandaka ateratzen dira eta beraietan parte hartzeko txartel batzuk behar dira, dendan, kaxetan edota trofeoen kopuruarengatik lortu daitezkeenak.
  1. Denak baten aurka Jokabide-mota honetan hiru jokalari elkartuko zarete, eta robot baten aurka borroka egingo duzue mapa batean, eta garaitzen baduzue, hurrengo mailara pasako zarete.
  2. Borrokaldi robotikoa Jokabide-mota honetan hiru jokalari batuko zarete, eta helburua da boladaka agertuko diren robot handi zein txikiek zuen kutxa gogorra ez suntsitzea. Geroz eta robot gehiago aterako dira, eta ahalik eta denbora gehien egiten saiatu behar da. Zenbat eta txartel gehiago jokatu hasieran, geroz eta fitxa gehiago lortuko dituzu.
  3. Sekulako robota Jokabide.mota honetan bost jokalari batuko zarete, eta beste brawler indartsuago bat ahalik eta azkarren hiltzen saiatuko zarete. Hainbat partidaren ondoren, zu izan zaitezke brawler indartsu hori, eta beste 5 ahulagoren aurka jokatu.
  • Borroka gorena: Eguneko hiru partida jokatzean datza, eta partida nola jokatzen duzunaren arabera puntu batzuk emango dizkizu. Denboraldiaren amaieran dituzun puntuen arabera star point kopuru bat irabaziko duzu. Egunero jokabide mota ezberdina jazotzen da. Borroka gorenean parte hartzeko baldintza bakarra pertsonaia bat 10. mailara igota edukitzea da.
Desblokeatzeko beharrezko trofeo kopurua
Jokabide mota Desblokeatzeko trofeoak
Harribitxi harrapaketa Hasierako jokabidea
Biziraupena 30 trofeo
Brawl Baloia 150 trofeo
Eguneroko ekitaldiak 800 trofeo
Asteburuko ekitaldia 350 trofeo

Brawl Starseko txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brawl Starseko txapelketaren kontzeptua 2020ko urtarrilean entzun zen lehen aldiz, eta otsailean hasi zen egiten. Hilabetean behin jokuan bertan desafio bat agertzen da. Lehenik harribitxi-harrapaketako 3 partida irabazi behar dituzu, gero brawl baloiekoak eta horrela 15 partida irabazi arte. 4 partidu galtzen badituzu, desafiotik kanporatuko zaituzte. Desafio honek duena da oso zaila dela 15 partidak irabaztea, eta egitea lortzen baduzu eskualde-txapelketa batzuetarako sailkapen-probetan sar zaitezke, eta hortik munduko txapelketaraino iritsi.

Egunero, jokabide-motetan, lortu ditzakezun tokenak berritzen dira. Hauek pilatu egiten dira, eta 100 dituzunean, Brawl kaxa bat lortuko duzu.

Gehienez, egunero 200 fitxa lortu ditzakezu, 20 fitxa 3 orduro, zehazki esateko.

Jokabide-mota batean mapa berri bat ateratzen denean, irabazten duzun lehen aldian (Biziraupenaren kasuan 4. postutik aurrera) izar fitxa bat emango dizute. Hauek ere pilatu egin daitezke, eta 10ekin Kaxa handi bat lortu. Kaxa hauek kaxa normalen gauza hirukoitzak dituzte. Dendan, berriz, 30 harribitxatan saltzen dira.

Megakaxak, berriz, kaxa onenak eta lortzeko zailenak dira, eta bi modutara bakarrik lor daitezke. Modu bat dendan erostea da, 80 harribitxirengatik, eta bestea kopak lortzeagatik. 4000 kopatik aurrera, 1000 kopaz behin kaxa hauetako bat ematen dizute. Hauek, kaxa normal bat baino 10 aldiz hobeak dira.

Star Point 2019ko ekainean sartu zuten diru mota da. Barruti bat gainditutakoan edo denboraldi bukaeran lortu daitezke (Brawlerrak 550 kopa baino gorago baldin badituzu). Horiek denboraldi bukaeran kaxak edo azal berriak erosteko balio dute. Kaxa handiak 500 Star Point balioko dute, eta izugarrizko kaxak 1500. Azalek berriz, 500, 2.500, 10.000 edo 50.000 balioko dute.

Honela lortu daitezke Star Pointak:

Denboraldika:

  • 50 kopako ligak egongo dira. Adibidez, 550-600. Denboraldia 551 edo 592 kopatan bukatu, 525 kopa emango dizkizute.
  • 701 kopatan bukatu ez gero, liga 700-750 denez, 675era murriztuko dizkizute.
  • Horrela errazagoa izango da kopak igotzea.

Barrutika:

  • 10. barrutira iritsitakoan, 140 kopa: 100 Puntu izartsu.
  • 15. barrutira iritsitakoan, 300 kopa: 200 Puntu izartsu.
  • 20. barrutira iritsitakoan, 500 kopa: 300 Puntu izartsu.
  • 25. barrutira iritsitakoan, 750 kopa: 400 Puntu izartsu.
  • 30. barrutira iritsitakoan, 1000 kopa: 500 Puntu izartsu.
  • 35. barrutira iritsitakoan, 1250 kopa: 600 Puntu izartsu.

Brawlerrak jokoko pertsonaiak dira. Bakoitzak bere trebetasunak ditu eta ezberdinak dira. Brawlerrak sailkatzeko hainbat irizpide daude.

  • Barrutia: brawler bakoitzarekin duzun abilezia erakusten du, eta zenbat partida irabazi dituzun. 20 edo 40 kopaz behin barrutiz igotzen dira, eta 35 barruti daude, eta hona 1250 koparekin iristen da. Honek ez du eragiten ez duen bizian ez eta egingo duen minean ere. 2019ko abuztuko eguneraketararte 20 barruti zeuden, baina 35 arte luzatzea erabaki zuten.
  • Indarra: horrek eragiten du brawler bat indartsuagoa edo ahulagoa izatea. Mailaz igotzeko puntutxoak kaxetan tokatzen dira, eta dendan ere eros ditzakezu.
  • Azalak: brawler batek dituen aspektu ezberdinak dira. Harribitxi edo puntu izartsuen bidez eros ditzakezu gehienak, eta beste gutxi batzuk baldintza batzuk betez.
Izena Kalitatea Mota Abilezia berezia Abilezia gorena Desblokeatzeko lekua
Shelly Hasierako brawlerra Borrokalaria Etsaia paralizatuko eta suntsituko duen tiro bortitz bat botako du Talka bortitza Hasierako brawlerra
Nita Kopen sariak Borrokalaria Borrokan lagunduko dion hartz bati hel egiten dio Hartz anaia 20 kopekin
Colt Frankotiratzailea Aurreko dena txiki-txiki egiten duen tiro-sorta bat botatzen du Bota bizkorrak 60 kopekin
Bull Pisu astuna Etsai gertuenera oldartuko da Zezen amorratua 250 kopekin
Jessie Borrokalaria Gertuena dagoen etsaiari erasoko dion dorretxo bat botako du Energi-iturria 500 kopekin
Brock Frankotiratzailea Eremu jakin batean hamar balako tiro-sorta bat botako du Su-eragilea 1000 kopekin
Dynamike Jaurtitzailea Harrapatzen duen dena suntsitzen duen bonba izugarri bat botatzen du Dinajauzia 2000 kopekin
Bo Borrokalaria Inork zapaldu arte detektaezinak diren hiru mina uzten ditu lurrean Arrano-begia 3000 kopekin
Tick Jaurtitzailea Bere burua askatzen du, eta hau gertuen dagoen etsaiarengana joaten da, mina egin arte ??? 4000 kopekin
8-Bit Borrokalaria Berak eta bere lagunek egingo duten mina handiagotuko duen torretxo bat botako du Torretxo handia 6000 kopekin
Emz Borrokalaria Kutsaturiko hodei bat sortzen du bere inguruan, eta bertan dauden etsai oro moteldu eta mina ematen die Karma txarra/Hype 8000 kopekin
Barley Urriak Jaurtitzailea Hainbat botila botatzen ditu leku batean, eta ondorioz segundu batzuetan eremu hori erreta egongo da Likore sendagarria Brawl kaxetan
El Primo Pisu astuna Etsaiengana jauzi egin eta suntsitu egiten ditu Sua
Poco Sendatzailea Gertu dauden bere aliatuak sendatuko dituen eraso bat botatzen du Musika terapia
Rosa Borrokalaria Naturazko landareekin osatutako eskudo bat ipintzen zaio. Naturaren bizia
Penny Super urriak Frankotiratzailea Noizbehinka bonba bat botatzen duen mortero bat botatzen du Azken leherketa
Darryl Pisu astuna Lurrean bueltak emanez gertuen dagoen etsaiarengana oldartuko da Altzairuzko uztaiak
Carl Jaurtilari zorrotza Bere abiadura handituko da, eta inguruan dituen guztiei mina emango die, 360 graduko birekin Jaurtiketa ahaltsua
Rico Frankotiratzailea Hormetan gogor punpa egingo duen tiro-sorta bat botatzen du Errebotea
Jacky Pisu astuna Eremu jakin batean dauden etsaiak beregana hurbilaraziko ditu Kasko babeslea/Ez dago zertan
Piper Izugarriak Frankotiratzailea Jauzi egin eta berehala lehertzen diren hiru bonba uzten ditu Segada
Pam Sendatzailea Gertuko aliatuei bizia emango dien dorretxo bat ipintzen du Konfort eremua
Frank Pisu pisutsua Bere erasoak eragiten duen eremuan dauden etsaiak geldiaraziko ditu, mina emanez Indar-hartzea
Bibi Bateatzailea Sekulako irismena duen eta behin eta berriz errebotatzen duen puxika antzeko bat botako du, aurkariari behin eta berriz eman diezaiokena. Korrikalaria
Bea Frankotiratzailea Erle pila bat askatuko ditu, eta hauek aurkaria motelduko dute, ia mugitu ezinik utziz Berealako erle-karga/Erle-geruza
Mortis Mitikoak Hiltzaile bizkorra Aurkariari min egin eta zuri bizia emango dizuten saguzahar batzuei hel egiten die Arima biltzailea
Tara Liskar sortzailea Eragiten duen eremuan dauden aurkari guztiak puntu batean batuko ditu, mina eginez Atari iluna
Genio Euskarria Aurkariak bere postura erakartzen dituen izpi izugarri bat botatzen du Sendatze magikoa
Max Euskarria Momentu batean Maxek bere abiadura bizkoitu eta ziztuan ihesi egiten du Run n' Gun/Erabat kargatuta
P jauna Jaurtitzailea Torretxo bat sortzen du, eta bertatik hainbat pinguino ateratzen joango dira, txabola bat balitz bezala Helduleku zaintzailea/Tin Can
Spike Kondairazkoak Frankotiratzailea Aurkaria moteltzen duen kaktus eremu bat sortzen du, eta etsaiari mina ematen dio Ongarria
Crow Hiltzaile toxikoa Jauzi egiten du eta erortzen den lekuan alde guztietara bere hegoak botatzen ditu Oso toxikoa
Leon Hiltzaile isila 7 segundutarako ikusezin bihurtzen da Ke-lainoa
Sandy Liskar sortzailea 12 segundatan laino ilun bat sortzen du, eta bai bera eta bai bere lagunak ikusezinak egiten dira Laino mingarria
  • 2018-12-12 Mundu guztirako atera zuten, eta Brawler berri bat atera zuten (Leon). 3D-ko animazio berri bat ere atera zuten.
  • 2019-01-29 Globalaren ondorengo lehen eguneraketa egin zuten, eta balantze aldaketez gain, Txinako urte berrirako azal berriak, mapa berriak eta brawler berria (Genio) atera zuten.
  • 2019-02-13 San Valentin ospatzeko Poco brawlerraren azal berri bat atera zuten, eta bi egun geroago, urtarrilean iragarri zuten brawler berria atera zuten, Genie izenekoa.
  • 2019-02-27 Brawler berri bat, Carl-en berri eman zuten, jokabide-mota berri bat, setioa sartu zuten, mapa berriak sartu zituzten (7 harribitxi harrapaketakoak, 4 biziraupenekoak eta 1 brawl baloiekoa), Mortisen azal berria, brawlerren itxura berriak, ekitaldien errotazio berria, balantze aldaketak eta akatsak konpondu zituzten. Aldi berean, ekitaldietan elementu interaktibo bat jarri zuten, eta mapa batzuetan tranpolin moduko batzuk jarri zituzten, jauzi egiteko.
  • 2019-04-15 Bi hilabeten ondoren, eguneraketa berri bat egin zuten. 7 Mapa sartu zituzten (4 Setioko, 1 Brawl Baloiekoa, 1 Harribitxi-harrapaketakoa eta 2 Biziraupeneko(1 Tranpolinekin)). Gainera, Harribitxi-harrapaketako mapa berrian elementu interaktibo berri bat sartu zuten, tren bat, trenbidean zehar dabilena, eta harrapatzen bazaitu 2000 bizi kentzen dizuna. Horrez gain, brawler berri baten berri eman zuten (Rosa), bi azal berriren berri ere bai (Penny untxia eta Shiba Nita). Beste gauza asko ere sartu zituzten: Brawl TV, Entrenamenduko kobazuloa, Taldeen kontrako neurriak, Izen aldaketa, Brawlerren itxura eta erasoetan aldaketak...
  • 2019-05-21 Brawler berri bat, Bibi izenekoa, 4 azal berri (2 Barley-renak, 1 Carlena eta beste bat Brockena). Gainera, 80ko hamarkadari erreferentzia eginez, garai horretan oinarritutako ingurua egin dute, eta mapa batzuak eraldatu.
  • 2019-06-26 Askoren ustez momentu horretararteko eguneratze onena izan zen. Beti bezala, brawler berri bat ekarri zuen. Tick da haren izena, eta "thrower" berri bat da, minak botatzen dituena bere erasoan, eta bere abilezia berezia bere burua askatzea da. Bere burua etsai batengana joaten da, eta bere helburua lortutakoan itzuliko da. Lau azal berri ere sartu zituzten, lauak robot baten itxurakoak (Spike, Crow, Bo eta Dynamike), eguneratze hau horretan oinarrituta egon baitzen. Gauza berritzaileak errekurtso berriak eta abilezia goren berriak izan ziren. Errekurtso berriak Izar Puntuak ziren, eta horiek denboraldia bukatzean pertsonaia guztiekin 500 kopatik gora dituzun kopetatik lortzen dira. Azalentzako kolore aldatzeak egiteko eta beste errekurtsoak lortzeko erabil daitezke. Abilezia gorenei dagokienez, berriak atera zituzten, eta 2019ko udako aste bakoitzean (9 aste) 3 atera zituzten, denera 27 brawler baitziren ordurarte. Beste gauza batzuk ere egin zituzten, hala nola, denda berritzea eta gauza batzuk ukitu zituzten hobetzeko.
  • 2019-08-28 Ez zen oso eguneraketa berritzailea izan, baina betiko moduan brawler berri bat eta azal ugari atera zituzten, hainbat eta hainbat xehetasun gehitu edo hobetzearekin batera. Brawler berriak "8-Bit" izena du, eta borrokalaria da. Bere geziek min asko egiten dute, nahiz eta bera jokoko brawler mantsoena izan. Azal berriak 4 izan ziren. Piper Arrosa, Leon Marrazoa, Tara Urdina eta 8-Bit Klasikoa. Piperren eta Tararen azalak 500 "Star Point"-en balioa edukiko zuten, Leonenak 80 gema eta 8-Bit-enak 30. Denboraldia bukatzerakoan egindako sari banaketa ere aldatu zuten, eta baita barruti berriak gehitu ere.
  • 2019-09-18 Sandy izeneko kondairazko brawlerra atera zuten, 3 azal berri (Barleyena, Geniorena eta Sandy brawler berriarena). Primo brawlerraren itxura ere aldatu zuten. Bi jokamolde mota berri ere atera zituzten biziraupenean oinarrituta. Hauetan, hala ere, biziraun beharrean, robotari mina eman edo jendea hil behar da, kasu honetan izarrak lortzeko. Hauek desblokeatzeko 1600 kopa eduki behar ziren. Eguneraketa honetan, ia beti bezala azal edo itxura berriak ere sartu zituzten: Genio pirata, Sandy lotia eta Barley aztia (gorri kolorean).
  • 2019-10-23 "Brawl-o-ween" izeneko eguneraketa izan zen, gehienbat Halloweengo tematika ekarri zuena. Brawler berri bat atera zuten, "Emz" izenekoa, kopen bidean lortu daitekeena; 8.000 kopetara iristean. Beste aldaketa bat azal edo itxura berriak izan ziren, guztira 5. Hoietako 3 Halloweenekin lotuak izan ziren (Shelly sorgina, Leon otsogizona eta Piper burezurra) eta beste 2ak arruntak (Jessie zaldun iluna eta Frank DJ-a). Jokabide mota berri bat ere atera zuten, denbora mugatu baterako soilik. Honek ezinbesteko xurgapena izena zuen, eta partidan sartzen zinenetik pixkanaka bizia jaisten joaten zitzaizun zure biziarekiko proportzionalki. Sendatzeko bdie bakarra mina egitea zen, eta bizi guztia berreskuratzekotan norbait hiltzea. Brawl Starsen lehiatzeko beste modu bat ere sartu zuten: borroka gorena. Hainbat akatsen konponketa eta gauza txiki batzuen eransketa ere burutu zuten.
  • 2019-11-21 Orainarteko eguneratze txikiena izan zen. Line Friends enpresarekin kolaboraketa bat egin zuten, eta Brown eta Friendseko pertsonaiak eta Brawl Starseko pertsonaiak nahastuta, azal edo itxura berri batzuk atera zituzten, hain zuzen ere, Primo, Leon eta Carl pertsonaientzat.
  • 2019-11-29 Brawl Starsek jakinarazi zuen asteburu horretan bertan partidetan lortutako fitxak, kaxak irekitzeko beharrezkoak diren horiek, bizkoiztu egingo zirela. Lehen aldia zen horrelako zerbait egiten zutena, eta aurrerago beste asteburu batzuetan ere errepikatuko zuten.
  • 2019-12-18 "Brawlidad"-eko eguneraketa deitu zuten. Bi brawler berri sartu zituzten. Bat "Bea" izenekoa. Izugarria kalitatea eman zioten. Bea erle bat da. Bere berezitasuna da lehen jaurtiketa asmatzen baduzu, bigarrena hiru aldiz indartsuagoa dela, eta ondorioz ia edozein etsai hil dezakezula, edo behintzat oso bizi gutxirekin utzi. Beste brawlerrak, urtarrilerako aterako zenak, "Max" izena du, eta jokuko pertsonaia azkarrenetako bat da. Colt bezala tiro-sorta azkar bat botatzen du. Bere abilezia berezia da, oraindik eta azkarrago ziztu bizian etsaiarengatik ihes egiten duela. Hainbat azal edo itxura ere sartu zituzten, honako hauek: Carl kapitaina, Colt kortsarioa, Poco pirata, Bea maringorringoa eta Max GT. Jokabide mota berri bat ere sartu zuten, denbora mugatu batean egongo zena: oparien lapurreta. Hau besteen basean zeuden opariak zeurera ematean zetzan, eta besteak zureak eraman ez zitzaten saiatzean. Ingurune-giro berri bat eta mapa berriak ere ekarri zituen eguneraketa honek. Gainera, 2020rako txapelketa erronka bat iragarri zuten, denek hilabetero jokatu ahal izango zutena, eta helburua 15 garaipen lortzea izango zena.
  • 2020-01-01 Urteari ongi etorria emanez, Bea eta Max pertsonaientzako bigarren abilezia gorenak sartu zituzten.
  • 2020-01-23 Urteko lehen eguneraketa ona izan zen. Brawler berri bat ekarri zuen eguneraketa honek "P jauna" izenekoa, kalitatearen arabera sailkatuta mitikoa. Pinguino bat da, bere etsaiei maleta moduko batzuk botatzen dizkiena. Bere abilezia bereziarekin errobot bat aktibatzen du, eta bertatik pinguino txikiak ateratzen joaten dira. jokabide mota berri bat sartu zuten, denbora mugaturako, gune arriskutsua izenekoa. Bertan gune bat edo bi agertzen ziren mapa batean, eta puntuak lortzeko haietan mantendu behar zenuen. Hainbat azal edo itxura ere sartu zituzten, zehazkiago, sei: 8-Bit birusa, Bibi heroia, Tara kaleko ninja, Piper kupidoa, Nita koala (Irabaziak Australiako suteen aurka borrokatzeko erabili ziren) eta azkenik P agentea, brawler berriarentzat. Iraileko eguneraketa sartutako bi jokabide mota berriak ezabatu zituzten, ez baitzuten arrakastarik eduki. Beste hainbat aldaketa ere egin zituzten, adibidez, mapa ezberdinak sartzea.
  • 2020-03-14 Urtean momentuz izan zen eguneraketa onena izan zen. Eguneraketa bi zatitan banatu zuten, bat martxoan jokuan sartuko zena, eta bestea aurrerago sartzen joango zena. Martxoko zatian, brawler berri bat sartuko zuten, "Jacky" izenekoa, pertsonaia super urria. Pertsonaia honek bere inguruan dauden pertsonei mina ematen die, eta bere abilezia bereziarekin jendea beregana hurbiltzen du. Azal edo itxurei dagokienez, Darryl pertsonaiaren baseari egin zioten aldaketa alde batera utzita hiru itxura atera zituzten martxoan: Darryl maskota, Penny untxi maltzurra eta Emz ikaslea. PSG futbol taldearekin kolaboraketa baten ondoren beste azal bat ere sartu zuten: PSG Shelly. Azal hau eguneraketarekin sartuko zen desafio batean lortu ahal izango zen, non 9 garaipen egin behar izango zenituen 5 aldiz galdu baino lehen. Beste berezitasun bat izan zen Brawl Baloia jokabide mota bakarrik zegoela desafioan. "Gadgets" izeneko abilezia batzuk ere sartu zituzten, pertsonaia guztiek 7. mailatik aurrera izango zituztenak, oso zailak eskuratzen. Hauek partida batean aldi gutxitan ibili ahal izango ziren. Apirilean berriz, beste 3 azal edo itxura aterako zituzten, Jessie, Bo eta Dynamike pertsonaientzat. Pertsonaia berri bat ere iragarri zuten, momentuz izenik eman ez ziotena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Thier, Dave. «'Clash Royale' Developer's Next Game Is Called 'Brawl Stars'» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. (Ingelesez) Brawl Stars. Brawl Stars: GLOBAL LAUNCH!. YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]