Metanfetamina
Metanfetamina | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Formula kimikoa | C10H15N |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C[C@@H](CC1=CC=CC=C1)NC |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | nitrogeno eta karbono |
Azido konjokatua | methamphetamine(1+) (en) ![]() |
Estereoisomeroa | L-methamphetamine (en) ![]() |
Masa molekularra | 149,12 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Desoxyn (en) ![]() |
Tratatzen du | Arreta Galdu - Hiperaktibitate Asaldura, gizeneri eta Narkolepsia |
Interakzioak | isocarboxazid (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Haurdunaldia | US pregnancy category C (en) ![]() |
Rola | Dopamine reuptake inhibitor (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MYWUZJCMWCOHBA-VIFPVBQESA-N |
CAS zenbakia | 537-46-2 |
ChemSpider | 10379 |
PubChem | 10836 |
Reaxys | 9000000000000 |
Gmelin | 6809 |
ChEMBL | CHEMBL1201201 |
EC zenbakia | 208-668-7 |
ECHA | 100.007.882 |
MeSH | D008694 |
RxNorm | 6816 |
Human Metabolome Database | HMDB0015517 |
UNII | 44RAL3456C |
NDF-RT | N0000147910 |
KEGG | C07164 eta D08187 |
PDB Ligand | B40 |
Metanfetamina (baita ere metilanfetamina, N-metilanfetamina edo desoxiefedrina) nerbio sistema zentralari eragiten dion eragingarri oso adiktiboa da. Nahiz eta, hemen erabiltzen dugun metanfetamina gehiena, laborategi nazional eta internazionaletik etorri, ezkutuko laborategietan osagai ekonomikoz eta medikazio errezetarik gabe ere ekoiztu daiteke. Alderdi hauek, metafentamina gehiegikeri masiboarentzat oso potentzia handiko droga egiten dute.
Metanfetamina "anfeta", "meta" eta "tiza" izenaz ere ezagutzen da gazteleraz eta "speed", "meth" eta "chalk" ingelesez. Nagusiki drogaren itxurarekin erlazionatuta daude eta "izotza", "kristala", "oldar", "beira" bezala erre daiteke. Hauts zuri, kristalino, usainik gabe, zapore mingotsa eta uretan edo alkoholean erraz disolbatzen den droga da. Anfetaminarekin gertatzen den antzera, metanfetaminak, aktibitatea eta hizkera handitzen ditu, jangura gutxitu eta ongizate sentsazioa eragiten du normalki. Hala ere, metanfetamina eta anfetamina dosi berdinetan erabiltzen direnean, burmuinean sartzen den metanfetamina kantitatea askoz handiagoa da, droga oso boteretsua, efektu iraunkorrekin eta kaltegarriekin, nerbio sistema zentralari ukituz.
“Ley sobre Sustancias Fiscalizadas” delakoaren bigarren zerrendako eragingarria da, hau da, oso potentzial handia duela zaindua izateko eta bakarrik medikuaren baimenarekin lortu ahal dela. Narkolepsia eta hiperaktibitate tratamenduei aurre egiteko erabiltzen da. Erabilera mediko hauek, kasu berezietan eta oso dosi txikietan erabiltzen dira.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hirugarren Reichan Pervitina izenez inongo errezetarik gabe salgai zegoen. Bigarren Mundu Gerran zehar bai naziek nahiz aliatuek pervitina beren gudarosteak guduan kementzeko erabiltzen zuten.
Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burmuinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Metanfetaminak, neurotransmisioaren “dopamina”ren kontzentrazio handien askapena eragiten du. “Dopamina”k, sustantzia kimiko bat da, motibazioan eta motor funtzioan sartuta; akzioan oinarritutako mekanismo arruntean parte hartzen du, sahindutako droga da gehienentzat.
Denbora tarte batean, metanfetaminaren sahitzeak, oso modu bortitzean aldatzen du burmuinaren funtzionamendua. Ikasketa ez inbasiboak, aldakuntzak sistema dopaminergikoaren aktibitatean, elkartuta daudela, errendimendu motorraren gutxipenean eta hitzezko ikastaroaren narriduran, erakutsi dizkigute. Metanfetaminaren gehiegikerian sartutako pertsonen ikasketak, ezagutarazi dute, burmuinaren aldaketa nabariak egituran eta funtzionamenduan, emozioekin eta memoriarekin lotuta. Metanfetaminaren gehiegikeria denbora luzean zehar, ere, ekar dezake adikzioa. Aldaketa hauetako batzuk, nahiz eta metanfetamina hartzeaz utzi, oraindik bi urte inguru iraun dezakete ondorioak.
Osasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Metanfetaminaren kontsumoak, nahiz eta kantitate txikietan hartu, denbora pasatu ahala, oso ondorio larriak ekar ditzake. Adibidez: “insomnioa”, “aktibitate fisiko handiagoa”, “janguraren gutxitzea”, “maiztasuna arnas aparatuan”, eta “bihotzaren irregulartasuna”.
Metanfetaminaren gehiegikeriak ondorio oso latzak ekar ditzake; pisuaren galera, hortzetan ere eragina izaten du, irrika, lotsa, insomnioa, aldaketa oso azkarrak tentuan eta portaera bortitzak. Denbora luze baten tartean, metanfetaminaren gehiegikeria duten pertsonek ere, ezaugarri psikotiko batzuk erakusten dute; paranoiak, ikusmenaren eta entzumenaren lilurapenak eta eldarnioa (adibidez, zomorro batek azalaren azpitik ibiltzearen sentsazioa).
Metanfetaminaren gehiegikeriaren beste ondorio batzuk GIBaren transmisioa eta B hepatitisa eta Cren gaixotasunak dira. GIBa gehien transmititzen diren pertsonak toxikomanoak dira droga injektatzeko orratz eta xiringak batzuetan kutsatuta daudelako eta gehienetan konpartitzen dutelako. Metanfetaminaren efektu intoxikatzaileak adimena eta inhibizioa aztoratu dezakete eta gaixotasun hauek esukitzeko posibilitateak handitzen dira. Baita ere, metanfetaminaren gehiegikeria GIBaren eboluzioa eta ondorioak gaizkitu dezake. Ikerketak demostratzen dute GIBa metanfetamina hartzen duten pertsonetan min neuronal eta kognitibo gehiago sorrarazten duela ez dutenak hartzen baino.
Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun tratamendu eraginkor gehienak konduktualak dira. Adibidez, mentanfetaminaren gehiegikeria lortu duen tratamendu bat “Matrize eredua” da, tratamendu hau terapia egiten du familiarteko heziketarekin, banakako kontseilaritzarekin, hamabi pausoetan bermatzeko taldearekin eta drogekin erlazionatuta ez dauden sustapen ariketekin. Baina gaur egun, ez daude metanfetaminaren atxikipenarentzat medikamentu aprobatuak.
Gehiegikeriaren izaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
“Estudio de Observación del Futuro del 2007” esaten duen bezala, 8º, 10º eta 12º ikasleei egin zioten inkesta batean oinarrituta[erreferentzia behar] azken urteetan drogen gehiegikeria gutxitu egin da. Gainera, 2007an (8º %0,4a, 10º %0,6a eta 12º %0,6a) aitortu egin zuten inkesta egin baino urte bat baino lehenago metanfetamina kontsumitzen zutela. 2006 eta 2007 urteen bitartean 8º eta 12º ikasleen artean gutxitu egin zen berriro.