Bromley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Bromley

Market Square, Bromley - geograph.org.uk - 1162719.jpg
Bromleyko merkatuaren plaza
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Erresuma Batua
Ingalaterra
Londres
Bromley UK locator map.svg
Azalera 150,15 km²
Biztanleria 324.900 (2015)

Bromley (ingelesez: London Borough of Bromley) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 324.900 zituen 150,15 kilometro koadroko azaleran. Londresko udalerrien artean azalera handiena duena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bromley izenaren lehen aipamena 862 urteko agiri batean aurkitzen da Bromleag bezaa, "otea sortzen den basoko argiunea" esan nahi du aintzinako ingeleraz. Rochesterreko apezpikuari zegozkion lurrak eta beren eskutan egon ziren mende luzetan zehar.

1845ean bertako filantropo aberatsa zen Coles Child-ek Bromleyko apezpikuaren jauregia erosi zuen eta herriaren jabe bhurtu zen. Posta-herri garrantzitsua zen arren XIX mendearen hasieran oraindik nekazal eremua zen harik eta 1858an trenbidea iritsi zen arte. Orduan hazkuntza handia izan zuen. 1851 urtean Londresen antolatu zen Erakusketa Unibertsala inoizko ezagunenetakoa izan zen. Erakusketa amaitzean bertako ikurra zen The Crystal Palace Bromley ingurura eraman zuten. 1936an sute batek suntsitu zuen eraikina.

1965ean eratu zen gaur egungo udalerria Bromley eta Beckenhameko udalerriak eta Penge, Orpington eta Chislehurst barrutiak elkartzerakoan.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Anerley
  • Beckenham
  • Bickley
  • Biggin Hill
  • Bromley
  • Bromley Common
  • Chelsfield
  • Chislehurst
  • Downe
  • Elmstead
  • Farnborough
  • Green Street Green
  • Hayes
  • Keston
  • Kevington
  • Mottingham
  • Orpington
  • Penge
  • Petts Wood
  • Pratt's Bottom
  • Shortlands
  • Southborough
  • St Mary Cray
  • St Paul's Cray
  • Sundridge
  • West Wickham

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bromley Aldatu lotura Wikidatan