Merton

Koordenatuak: 51°24′05″N 0°11′46″W / 51.4014°N 0.1961°W / 51.4014; -0.1961
Wikipedia, Entziklopedia askea
Merton
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaStephen Alambritis (en) Itzuli
Posta kodeaCR, KT, SM eta SW
Geografia
Koordenatuak51°24′05″N 0°11′46″W / 51.4014°N 0.1961°W / 51.4014; -0.1961
Map
Azalera37.6248 km²
Demografia
Biztanleria206.186 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea5.480,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
merton.gov.uk

Merton (ingelesez: London Borough of Merton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 204.600 zituen 37,61 kilometro koadroko azaleran. Udalerriko auzorik ezagunenak Mitcham, Morden eta Wimbledon dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitcham inguruan zeltiarren gotorleku bat izan zen Pollards Hill muinoan. Ondoren erromatarrek eta saxoiek okupatu zuten eremua. XII mendean Andre Mariaren pioretxea sortu zen Mertonen. XVIII mendean Mitcham ingurua industrializatzen hasi zen gainerakoak nekazal eremua izaten jarraitzen zuen bitartean. XIX mendean Londresko familia aberatsak ezarri ziren Wimbledon inguruan.

1965 urtean gaur egungo udalerria eratu zen Merton, Mitcham, Morden eta Wimbledon elkartzean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

  • Bushy Mead
  • Colliers Wood
  • Copse Hill
  • Cottenham Park
  • Merton
  • Merton Park
  • Mitcham
  • Morden
  • Morden Park
  • Motspur Park
  • Pollards Hill
  • Raynes Park
  • South Wimbledon
  • Summerstown
  • West Barnes
  • Wimbledon
  • Wimbledon Park

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol ekintzarik ezagunena Wimbledongo txapelketa da, munduan dauden lau Grand Slam-en artean zaharrena. 1877an biatu zen.

Wimbledon F.C. izan da udalerriak izan duen futbol talderik indartsuena. Ingalaterrako Futbol Kopa irabazi zuen 1987-88 denboraldian finalean Liverpooli 1-0 irabazita. 2003an deslokatu egin zuten eta berria sortu behar izan zuten, AFC Wimbledon.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]