Campo Charro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Campo Charro, Salamancako probintzian, Gaztela eta Leongo erkidegoan, Espainian dagoen eskualde bat da. Bere mugak, ez datoz bat banaketa administratibo batekin, baizik eta izendapen historiko eta turistiko batekin.

Probintziaren erdialde ia osoa hartzen du, Salamanca eta Ciudad Rodrigo batzen dituen A-62 autopistaren bi alboetan.

Bertako paisaia bereizgarria, alhapidea da, lurzoru lau edo arinki uhindu batekin, non urmaelak edo errekazto txikiak ugariak diren, arteekin eta larreekin. Tokiko ekonomia, ingurumena errespetatzen duen abeltzaintza eredu batean oinarritua dago, non zezenketa zezen edo morutxa abelburuak eta zerri iberiarrak arteen artean aske bazkatzen ikus daitezkeen. Zezenketa zezen ganadutegi ospetsuenetako batzuk, eskualde honetan daude.

XX. mendearen amaieran, herri askok euren biztanleriaren zati handi bat galdu dute, jendea, hirietara bizitzera joan ondoren. Eskualde honetako herririk garrantzitsuenetako batzuk, honako hauek dira:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Campo Charro Aldatu lotura Wikidatan