Edukira joan

Canadian Caper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canadian Caper
Irudia
Motaerreskate
Honen parte daTeherango gatibuen krisialdia
Data1980
Honetan oinarrituaArgo (en) Itzuli
HerrialdeaIran
AntolatzaileaCIA

Canadian Caper (euskaraz: «Kanadar azpijokoa») 1980ko urtarrilaren 29an, Teherango gatibuen krisialdiaren testuinguruan, Irandik ezkutuan sei estatubatuar diplomatikari ateratzeko ekintza izan zen. Kanadako Gobernuak eta AEBetako CIA zerbitzu sekretu agentziak elkarlanean antolatu zuten.

Buruzagia CIAko agente Tony Mendez izan zen: Teheranera bidaiatu eta ustezko zientzia-fikziozko film baterako eszenalekuen bila zebilelako aitzakian diplomazialariei ihes egin zezaten nortasun faltsuko agiriak eman zizkien. Diplomazialariek Teherango aireportutik Swissair konpainiako hegazkin batean aireratu eta 1980ko urtarrilaren 27an Zurich hirira salbu iritsi ziren.

Ekintza hori 2012ko Argo filmean zinemaratu zen, Ben Affleck zuzendari eta aktoreak zuzendu eta Tony Mendezen pertsonaia antzeztu zuen. Film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]