Edukira joan

Candelaria Molfese

Wikipedia, Entziklopedia askea
Candelaria Molfese

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1991ko urtarrilaren 3a (33 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea, aktorea, dantzaria, abeslaria eta idazlea
Genero artistikoapop musika
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWalt Disney Records (en) Itzuli

candemolfese.com.ar
IMDB: nm5295203 Allocine: 594633
Facebook: CandeMolfeseOficial Twitter: talentofcande Musicbrainz: a58998ee-1c9d-4664-b5ff-28bb3b88f2e0 Edit the value on Wikidata

Maria Candelaria Molfese (Buenos Aires, Argentina, 1991ko urtarrilaren 3a)[1] argentinar aktorea, dantzaria, abeslaria, aurkezlea eta idazlea da.[2] Ezaguna egin zen, batez ere, Violetta telenobelan Camila Torres pertsonaia eta Latinoamerikako Disney Channeleko Soy Luna telenobelan Ada eta Evaren paper bikoitza interpretatzean.[1]

Maria Candelaria Molfese Napoli (Italia) jatorria du eta 1991n jaio zen Buenos Airesen. Carlos Molfese eta Liliana Martínezen alaba da. Bost ahizpetatik gazteena da. Candelariak bost urte zituenean dibortziatu ziren gurasoak.[3]

Txikitatik izan zuen emanaldiarekiko interesa, eta, horregatik, gaztetatik hasi zuen arte heziketa: kantua, pianoa, komedia musikala, antzerkai eta dantza ikasketak. Pocahontas, Hercules, La sirenita eta La Comedia antzezlanetan hasi zen aktore lanetan.[4]

2010ean, Juntas y Revueltas haurrentzako musikalean paper bat lortu zuen, eta musikalaren aurkezpenak jaioterrian, Buenos Airesen, egin ziren.[5]

2011n, Molfese-k Disney Channel Violetta-ren jatorrizko telesailaren entzunaldiei buruzko informazioa aurkitu zuen webgune batean.[6]

Molfesek entzunaldietan parte hartzeko erabakia hartu zuen, eta casting prozesu arrakastatsu baten ostean, telesailaren zerrenda nagusiko kide hautatu eta berretsi zuten 2011ko amaieran.[7] Telesail hori Latinoamerikako Disney Chanel eta Pol-ka Producciones taldeen arteko koprodukzioa izan zen.

2011ko irailean hasi ziren lehen denboraldia grabatzen, Buenos Airesen. 2012ko maiatzaren 14an estreinatu zen telesaila, eta lau urtez eman zen mundu mailan; hiru denboraldi izan zituen. Telesailaren soinu-bandan ere parte hartu zuen, eta nazioarteko bi biratan parte hartu zuen, Violetta en vivo eta Violetta Live, non soinu-bandako abestiak interpretatu zituen.[8][9]

2013an, Amigos por el mundo erakundeko enbaxadorea izan zen.[10] 2014an, Violetta lanaren azken denboraldia Buenos Airesen eta Sevillan grabatu zen.[11] 2016an, Fans en Vivo telebista saioaren laugarren denboraldiko aurkezlea izan zen.[12] 2016ko abuztuan, Stand With Us irabazi asmorik gabeko erakunde israeldarraren "Upload Project" kanpainaren protagonista izan zen, Sheryl Rubio aktorearekin eta hainbat influencerrekin.[13] Ekialde Hurbilean turismoa sustatzea zuen helburu kanpainak, eta, horregatik, Israelera joan zen egun batzuetarako, eta Tel Aviv eta Jerusalem hiriak bisitatu zituen.[14]

2017an, Disney Chanelen Soy Luna telesailaren bigarren denboraldian parte hartu zuen, eta Ada eta Evaren rol bikoitza interpretatu zuen. 2018an berriro hartu zuen Adaren rola Soy Luna lanaren hirugarren eta azken denboraldirako.[15] Urte horretan bertan, El trece telesaileko Quiero vivir a tu lado telesailean parte hartuko zuela iragarri zuten, gaztetako Natalia Rouccoren pertsonaia antzeztuz.[16]

2018an, La Voz Argentina Host digital "El regreso" reality show musikalaren bigarren denboraldirako konfirmatu zuten. Urte berean, "Todos juntos/ Alive" bideo musikala argitaratu zuen Fer Denterekin elkarlanean.[17][18][19]

Beste lan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko azaroaren 15ean, Molfese-k bere lehen liburua kaleratu zuen, Mundo Cande, bere familiari buruzko xehetasunak, edertasun aholkuak eta elikagaiekin lotutako edukia aurkeztu zuen. 2016an, sinatzen jardun zuen Varsovian, liburua kaleratzeagatik. Gaztelaniaz eta polonieraz ere argitaratu dute liburua.[20]

2016an, Molfese Fan en vivo nerabeei zuzendutako Argentinako web-saioko protagonistetako bat izan zen, Jenny Martínezen ordez.[21] Telesailarekin izan zuen lehen atala 2016ko maiatzaren 30ean eman zen.

Aurretik, Molfese FWTV webgunean aritu zen lanean, bidaiei buruzko bere bideo-blogaren anfitrioi lanetan, Violetta tourrak dokumentatuz eta sukaldaritzari eta bizimoduari buruzko bideo-serieetan bereizita.[22]

2015ean Molfesek bere Youtube kanala sortu zuen, eta bertan, makillajeari eta sukaldaritzari buruzko bideoak igotzen ditu. 2021ean, José María Muscariren Redes lanean partaidea izan zen. Lan hori Corrientes etorbideko plazako pasealekuan erakutsi zen.

2022an kaleratu zuen bere bigarren liburua, Un año diferente, Josefina Molfese ahizparekin batera. Urte horretan bertan antzerkira itzuli zen María Clara Alonsorekin batera Wellness lana egiteko, eta Regreso en Patagonia Fer Dente, Franco Masini eta Nahuel Pennisi-rekin Metropolitan Sura-n.

Urtea Izenburua Papera Kanala Oharrak
2012 Peter Punk Parkeko neska Disney XD Estra
2012–2015 Violetta Camila Torres Disney Channel Banaketa nagusia
2017 Quiero vivir a tu lado Natalia Roucco (gaztea) 13. kanala Bigarren mailako banaketa
2017–2018 Soy Luna Eba
Ada
Disney Channel Bigarren mailako banaketa (2. denboraldia); 13 atal
Bigarren mailako banaketa (2-3 denboraldia); 27 atal
2018-2019 Disney Planet Hainbat pertsonaia Disney Channel Parte-hartze berezia esketxetan
2020 Si solo si Catalina "Cata" TB publikoa Banaketa nagusia (3. denboraldia)
Camtando 2020 Parte hartzailea Federico Sallesekin batera 13. kanala 6. kanporatua
2021 Con amigos así Panelista KZO
2023 DT, la misión Jimena 7. kanala Banaketa nagusia
Barrabrava Luciane Prime Video Bigarren mailako banaketa
2024 El sabor del silencio Andrea Fluxua Banaketa nagusia
Bake Off Famosos Argentina Parte-hartzailea Telefe
Streaminga
Urtea Izenburua Papera Zabalkundea Oharrak
2016–2018 Fans en Vivo Gidarikidea FWTV
2017–2018 Etiquetados Gidaria Facebook Watch - 13. kanala
2018 Sin filtros Gidaria Facebook Watch - 13. kanala
#Lado V Gidaria Facebook Watch - Telefe
2020 #Modo Live Gidaria Facebook Watch - Telefe
2022 Solo amor y mil canciones Bere burua Disney+ Violettaren 10 urteei buruzko saio berezia
2022–2023 Antes que nadie Gidarikidea Luzu TV (YouTube eta Twitch)
2023 911 Gidarikidea eta ekoizlea Loft (YouTube eta Twitch)
Urtea Izenburua Rola Oharrak
2014 Violetta en concierto Camila Torres Kontzertuko filma
2018 Bruno Motoneta Auxilio Protagonistakidea
2019 Te pido un taxi Belén Banaketa-papera
2021 La sombra del gato[23][24] Brenda
2024 Hermanados Lucia Protagonistakidea
  • 2010 — Juntas y revueltas
  • 2016 — Stocker Obra
  • 2019 — La llamada
  • 2019 — Chicas católicas
  • 2020 — Sin querer o queriendo
  • 2021 — Rent
  • 2021 — Redes[25]
  • 2022 — Wellness
  • 2022 — Regreso en Patagonia
Soinu-bandak
  • 2012: Violetta[26]
  • 2012: Cantar es lo que soy[27]
  • 2013: Hoy somos más[28]
  • 2014: Gira mi canción[29]
  • 2015: Crecimos juntos[30]
Zuzeneko albumak
  • 2013: Violetta[31] en vivo
  • Violetta en vivo (2013–2014)
  • Violetta Live (2015)

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Ekoizpena Emaitza
2016 Nickelodeon Kids' Choice Awards Argentina Momentu birala Ruggelaria - Lagun onena VS Senargaia Irabazlea
2017 Neska trendya Bere burua Izendatua
2018 Martin Fierro Digital Sariak Eduki tematiko onena Fans en Vivo Irabazlea
2018 Izar digitala Bera Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Candelaria Molfese | Reparto, Banda sonora» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  2. «Candelaria Molfese en vk.com» vk.com.
  3. Cande Molfese on Twitter. .
  4. «Candelaria Molfese» idolospop.com.
  5. JUNTAS Y REVUELTAS. .
  6. Clarín.com. “No tener intimidad es raro”. .
  7. Se alista el estreno de Violetta, de Disney Channel. .
  8. [Esteka hautsia]
  9. Clarín.com. Mercedes Lambre, Cande Molfese y Tini Stoessel despiden a Violetta. .
  10. «Amigos por el mundo lanza embajadores» seventeenonline.com.ar.
  11. SEVILLA, EL PERIÓDICO. (10 de septiembre de 2014). 'Violetta' graba en Sevilla. .
  12. Cande Molfese y Lizardo Ponce conducen la nueva temporada de "Fans en vivo". .
  13. Sheryl Rubio hizo una campaña para promover el turismo en Israel. .
  14. Estudiantes israelíes recibieron a bloggers de América para promover el turismo en Israel. .
  15. ¡Candelaria Molfese en Soy Luna!. .
  16. Novela “Quiero vivir a tu lado”: Hablamos con Candelaria Molfese y Julieta Bartolome.. 20 de diciembre de 2016.
  17. ¡Cande Molfese te cuenta todo de su participación en "La Voz". .
  18. Candelaria Molfese se suma a La voz Argentina. .
  19. Cande Molfese será parte de La Voz Argentina. .
  20. Violetta, Warszawa, 2016. Cande Molfese znana jako Camilia Torres z serialu Violetta odwiedzi Polskę. 14 de enero de 2016.
  21. «FWTV Primer Web TV de Streaming de Argentina» FWTV.
  22. «FWTV Primer Web TV de Streaming de Argentina» FWTV.
  23. Guillermo Courau. (23 de diciembre de 2021). Estrenos de cine: La sombra del gato, un universo cinematográfico para pocos. .
  24. La sombra del gato (2021). .
  25. «Las fotos de la presentación de Redes, la nueva obra de José María Muscari - Ciudad Magazine» www.ciudad.com.ar.
  26. «Álbum Violetta» iTunes.
  27. «Álbum Violetta - Cantar es lo que soy» iTunes.
  28. «Álbum Violetta - Hoy somos más» iTunes.
  29. «Violetta - Gira mi Canción» iTunes.
  30. «Violetta - Crecimos juntos» Apple Music.
  31. «Álbum Violetta en vivo» iTunes.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]