Capella (izarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Capella (izarra)
Auriga constellation map.svg
Aurkikuntza eta kokapena
KonstelazioaAuriga
PartaidetzaNeguko Hexagonoa
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena79,172327944 gradu sexagesimal
Deklinazioa45,99799147 gradu sexagesimal
Itxurazko magnitudea0,08, 1,33, 0,88, −0,52, −0,96, −1,29, −1,72 eta −1,78
Espektro motaK0III eta G3III:
Ezaugarri fisikoak
Metaltasuna0,18
Tenperatura eraginkorra5.272 Kelvin
Gainazaleko grabitatea1.400 zentimetro segundoko ber bi
Astrometria
Abiadura erradiala29,6 kilometro segunduko
Berezko higidura75,25 mas/u
Paralaxia76,67 mas
Distantzia Lurretik13 parsec
Magnitude absolutua0,296

Capella, α Aurigae bezala izendatua (latinizatuta Alpha Aurigae, laburtuta Alpha Aur edo α Aur) Auriga konstelazioko izarrik distiratsuena da, gaueko izarren artean seigarren distiratsuena eta ipar hemisferioko distiratsuenen artean hirugarrena, Arturo eta Vegaren atzetik. Ipar hemisferioko puntu gehienetan ikus daiteke, zirkunpolarra da 44º I baino iparralderago daudenentzat. Bere izenak "ahuntz txikia" esan nahi du latinez. Capella, mitologia klasikoan, Amaltea ahuntza da, Zeusi txikia zenean titia ematen ziona. Eguzkitik nahiko hurbil dagoen izarra da, 42,9 argi-urtera.

Begi hutsez izar bakarra dela ematen duen arren, Capella lau izarrez osatutako izar-sistema bat da. Izar horiek bikoteka antolatuta daude, lehenak Capella Aa eta Capella Ab izarrek osatzen dutelarik eta bigarrena Capella H eta Capella L izarrek. Lehen bikoteko izarrak, Capella Aa eta Capella Ab, bi izar erraldoi hori dira, biek ere Eguzkiaren masa halako 2,5 dute. Bigarren bikotea osatzen duten izarrak lehen bikotetik 10.000 unitate astronomiko ingurura kokatzen dira eta bi izarrak ere nano gorri ahul, txiki eta erlatiboki hotzak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]