Carlos Correia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Correia
Ginea-Bissauko lehen ministro

2015eko irailaren 17a - 2016ko maiatzaren 12a
Baciro Djá (en) Itzuli - Baciro Djá (en) Itzuli
Ginea-Bissauko lehen ministro

2008ko abuztuaren 5a - 2008ko abenduaren 25a
Martinho Ndafa Kabi (en) Itzuli - Carlos Gomes Júnior (en) Itzuli
Ginea-Bissauko lehen ministro

1997ko ekainaren 6a - 1998ko abenduaren 3a
Manuel Saturnino da Costa - Francisco Fadul (en) Itzuli
Ginea-Bissauko lehen ministro

1991ko abenduaren 27a - 1994ko urriaren 26a
Victor Saúde Maria (en) Itzuli - Manuel Saturnino da Costa
Bizitza
JaiotzaBissau1933ko azaroaren 6a
Herrialdea Ginea-Bissau
Heriotza2021eko abuztuaren 14a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAfrican Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) Itzuli

Carlos Correia (Bissau, 1933lo azaroaren 6a - 2021eko abuztuaren 14a) gineabissautar politikaria izan zen. Lau aldiz Ginea-Bissauko lehen ministroa izan zen.

Ingeniaritza agronomoa ikasi zuen Ekialdeko Alemanian. PAIGC taldeko kide izan zen independentzia gerraren garaitik. 1970eko hamarkadan Finantza ministro izan zen eta 1980ko hamarkadan alderdiko politburoko kide eta estatu kontseiluko nekazaritza eta arrantza arduraduna izan zen.

1991n João Bernardo Vieira presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 1994an ordezkatu zuten, alderdi anitzeko lehen hauteskundeen ondoren. Berriz ere lehen ministro izan zen 1997ko ekainetik 1998ko abendura. Agintaldi honetan Ansumane Manéren matxinada gertatu zen.

Vieirako etaparen ondoren, Correia hainbat aldiz espetxeratu eta alderditik bota zuten 1999an. 2008an izendatu zuten berriro lehen ministro, azaroko parlamenturako hauteskundeak prestatzeko. Gobernuko azken etapa 2015eko iraila eta 2016ko maiatza artean izan zen, José Mário Vaz presidentearekin.