Carlos Yulo
| Carlos Yulo | |
|---|---|
![]() (2024) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Carlos Edriel Yulo |
| Jaiotza | Manila, 2000ko otsailaren 16a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Teikyo University (en) Aurora A. Quezon Elementary School (en) Adamson University (en) |
| Hizkuntzak | tagaloa ingelesa japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | gimnasta artistikoa |
| Lateralitatea | eskuina |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Ezizena(k) | Caloy |
Carlos Edriel Poquiz Yulo (Manila, 2000ko otsailaren 16a) gimnastikan aritzen den kirolari filipinarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen. Munduko eta Asiako txapelduna ere izan da sarritan.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urte zituela hasi zen gimnastika egiten eta 2016an Japoniako Olinpiar Elkartean entrenatzeko aukera jaso zuen. Hara bizitzera joan eta 2022an Literatura ikasketak burutu zituen gimnastika egin bitartean.[2]
2018ko Munduko Txapelketan brontzezko domina eskuratu ondoren 2019an Zoruan Munduko txapelduna izan zen[3]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta jauzi-zaldian laugarren egin zuen[4]. 2021ean Munduko txapelduna izan zen jauzi-zaldian.
Asiako Txapelketatan domina gehien lortu duen gimnasta izan zen 2022 eta 2024 artean.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen, bata zoruan eta bestea jauzi-zaldian[1]. Aparatu guztietan 12. postuan gelditu zen.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2024 | Paris | Zorua | |
| 2024 | Paris | Jauzi-zaldia | |
| Munduko Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Doha | Zorua | |
| 2019 | Stuttgart | Zorua | |
| 2021 | Kitakyūshū | Jauzi-zaldia | |
| 2021 | Kitakyūshū | Barra paraleloak | |
| 2022 | Liverpool | Jauzi-zaldia | |
| 2022 | Liverpool | Barra paraleloak | |
| Asiako Txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2022 | Doha | Zorua | |
| 2022 | Doha | Jauzi-zaldia | |
| 2022 | Doha | Barra paraleloak | |
| 2022 | Doha | Aparatu guztiak | |
| 2023 | Singapur | Zorua | |
| 2023 | Singapur | Jauzi-zaldia | |
| 2023 | Singapur | Barra paraleloak | |
| 2023 | Singapur | Aparatu guztiak | |
| 2023 | Singapur | Oreka barra | |
| 2024 | Taxkent | Aparatu guztiak | |
| 2024 | Taxkent | Zorua | |
| 2024 | Taxkent | jauzi-zaldia | |
| 2024 | Taxkent | Barra paraleloak | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Licas, Ralph Anthony Bautista, Luis Antonio. (2024-08-04). «Carlos Yulo caps legendary Paris stint with rarified double gold» The GUIDON (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ (Ingelesez) Caluag, Randy. (2022-03-18). «World gymnastics’ champ Yulo earns literature degree in Japan» Manila Standard (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ «HISTORY! Yulo becomes first Pinoy gymnast to win gold at World Championships | ABS-CBN Sports» web.archive.org 2019-10-22 (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ (Ingelesez) «'World-class': How Carlos Yulo's Tokyo Olympics stint is just the beginning» RAPPLER 2021-08-03 (kontsulta data: 2024-08-30).
