Carmen García Bloise
Carmen García Bloise (Madril, 1937- ibidem, 1994ko uztailaren 16a) madrildar politikari sozialista izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilen, Espainiako hiriburuan, jaio zen 1937an. 1948an, gurasoekin erbesteratu zen Frantzian, aita Mariano Garcia Gala UGTko militantea baitzen.[2] Frantziako erbestean egon zen 1975era arte. Hamabost urterekin Gazte Sozialistetan afiliatu zen, eta hogei urterekin UGTn eta PSOEn sartu zen. Merkataritza-peritu eta enpresa-antolakuntzan diplomatutako titulu akademikoak lortu zituen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renaultek Parisen zuen fabrikako kontulari-buru lanetan jardun zuen. Bertan lan sindikala ere egin zuen, Espainiara itzuli zen arte.[3] François Mitterranden taldeko kidea ere izan zen 1965eko hauteskunde presidentzialetako kanpainan.[3]
Parisen, Garcéa Bloise PSOEko Idazkaritza Femeninoaren idazkari izendatu zuten 1965ean, erbestean zegoen alderdiaren IX. kongresuan sortua, 1964an Okzitaniako Tolosan.[2] 1970ean Idazkaritza desagertu zen arte hartu zuen kargua. Aldi berean, alderdiaren zuzendaritza barrura, hau da, Espainiara, eramatea defendatzen zuten PSOEren korronte berritzaileetan inplikatzen hasi zen, Rodolfo Llopis buru zuen Batzorde Exekutiboak defendatutako irizpideen aurka.[2] Horrela, PSOEk erbestean egin zuen XII. kongresu apurtzailean (Tolosa Okzitania, 1972ko abuztua), non erbesteko eta barnealdeko militanteek osatutako exekutiba kolegiatua aukeratu zen, Garcia Bloisek Militantearen Formazio Idazkari kargua hartu zuen eta PSOEren Batzorde Exekutiboan sartzen zen lehen emakumea bihurtu zen.[2] Bertan mantendu zen Suresnesko Kongresura arte, Felipe Gonzálezen gidaritzapean PSOEren behin betiko berritzea ziurtatu zuen arte. Hala ere, Exekutibatik irten bazen ere, PSOEren bizitzan inplikazioa areagotu zuen. 1975ean, Garcia Bloisek Renaulten zuen lana utzi eta Madrilera joan zen Felipe Gonzálezen talde txikiaren parte izateko, alderdiaren finantzez eta militanteak erakarri eta antolatzeaz arduratzeko.[2] Bere papera, erbesteratuen beste seme-alaba batzuekin batera, erabakigarria izan zen 1972ko eta 1974ko (Suresnes) kongresuetako garaipen berritzailerako.[2]
Carmen García Bloise PSOEko Batzorde Exekutiboko kide aukeratu zuten berriz, 1976an egindako XXVII. kongresuan, eta PSOEren zuzendaritza eraman zuen Batzorde Kudeatzaileko kideetako bat izan zen, 1979ko maiatzeko XXVIII. kongresuan porrot egin ostean; orduan, Felipe Gonzálezek dimisioa eman zuen idazkari nagusi gisa, alderdiaren "marxista" definizioa onartu ez zelako.[4][5] Urte hartako irailean egindako ezohiko kongresuan, Antolakuntza Idazkaritzarako izendatu zuten (1988-1994), nahiz eta Batzorde Eragileko kide izaten jarraitu zuen 1994ko kongresura arte.[4][4] Beti Alderdi Sozialistan, Gorte Konstituziogileetan diputatua izan zen 1977an eta hurrengo lau legegintzaldietan, hil zen arte.
Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean hil zen, 1994ko uztailaren 16an, gibel transplantea egin ostean izan zituen konplikazioen ondorioz.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Migrazioen arazoekin oso lotuta, Munduko Espainiarren Fundazioaren sorreran parte hartu zuen. Haren omenez, Ramon Rubial Fundazioak urtero ematen du bere izeneko Carmen Garcia Bloise saria, errefuxiatuei emandako laguntzarengatik nabarmendutako pertsonak omentzen dituena.[6]
- 2012an aurkeztu zuen PSOEk bere hauteskunde geolokalizaziorako sistema informatikoa, eta Bloise izena jarri zion, buruzagi sozialista historikoaren omenez.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Carmen García Bloise» Bing (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
- ↑ a b c d e f Manuela Aroca Mohedano. Mujeres en las organizaciones socialistas durante la dictadura. Antecedentes en la Segunda República. .
- ↑ a b «ELECCIONES 1982. El triunfo del PSOE | Especiales | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
- ↑ a b c Comisiones Ejecutivas del PSOE (1976-1994). .
- ↑ El Congreso Extraordinario del PSOE. Primavera de 1980.
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2010-01-20). «El lehendakari recibe mañana el Premio Carmen García Bloise por su "defensa de las libertades"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2025-01-06).
- ↑ MVERA GUTIÉRREZ CALVO. El PSOE crea un programa informático para captar votantes barrio a barrio. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1937ko jaiotzak
- 1994ko heriotzak
- Madrildarrak
- Madrilen hildakoak
- Espainiako diputatuak IV. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak III. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak II. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak I. legegintzaldian
- Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako politikariak
- Espainiako politikariak XX. mendean
- Emakume politikariak