Charles Stewart Parnell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Stewart Parnell
Charles Stewart Parnell photograph.jpg
Erresuma Batuko parlamentuko kidea

1875eko apirilak 21 - 1880ko apirilak 5
John Martin - Alexander Martin Sullivan
Barrutia: Meath
Bizitza
Jaiotza Wicklowko konderria1846ko ekainaren 27a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Brighton1891ko urriaren 6a (45 urte)
Hobiratze lekua Glasnevin hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Katharine O'Shea
Hezkuntza
Heziketa Magdalene College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Londres
Kidetza 21st United Kingdom Parliament
22nd United Kingdom Parliament
23rd United Kingdom Parliament
24th United Kingdom Parliament
Sinesmenak
Alderdi politikoa Irlandako Alderdi Parlamentarioa

Charles Stewart Parnell (1846ko ekainaren 27a, Avondale,Wicklowko konderria - 1891ko urriaren 6a, Brighton) irlandar politikari nazionalista eta Irlandako Alderdi Parlamentarioaren sortzailea izan zen. Bizi zela Koroarik gabeko Irlandako erregea ezizenaz ere ezaguna egin zen. Ingeles jatorriko familia protestante bateko semea zen, baina bera irlandarren alde borrokatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita lurjabe anglo-irlandar eta ama estatubatuar baten semea izan zen. Ziur aski Daniel O'Connellekin batera XIX. mendeko irlandar nazionalismoaren pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen.

1874. urtean Parlamentuko Behe Ganberan sartu ondoren, Irlandar Alderdi Autonomistako buruzagi (Home Rule Party) izendatu zuten. Diziplina zorrotza ezarri zuen alderdian, eta bitartekari-lanak egin zituen kontserbadoreen eta liberalen artean. Irlandarentzako autogobernua eta Home Rule legearen aldekoa izan zen, 1875. urtetik aurrera Erresuma Batuko Komunen Ganberan Meatheko konderria ordezkatu zuen. 1877. urtetik aurrera Irlandako Lurraren Ligaren presidentea izan zen, erakunde horretan ari zela britainiar agintarien aurkako taktika eragozleak hobetu zituen.

1879. urtean Irish Land League, Nekazarien Ligako lehendakari izendatu zuten, eta nekazarien matxinada zapaltzeko 1880. urtean ezarritako legearen aurka borrokatu zen, baina porrot egin zuen. 1881ean kartzelan sartu zuten, Kilmainhamen. Kartzelan zegoela, liberalen buruzagiak, Gladstonek, proposaturiko ituna sinatu zuen (Kilmainham Treaty), eta aske utzi zuten; horren arabera, nekazarien matxinada geldiarazteko ardura hartu zuen Parnellek, Ingalaterrako gobernuaren eskaintza batzuen truke.

Handik gutxira, Irlandarako idazkari ingelesa hil zuten Phoenix Parken (1882); atentatu horrek britainiarrengan sorrarazi zuen haserreak kalte handia egin zion Parnellen politikari, eta zapalkuntza-lege berrietarako bidea erraztu zuen. 1887an, Parnell atentatuaren egileekin lotzen zuten dokumentu batzuk argitaratu zituen Times egunkariak; epaitegian, egozten zioten guztia gezurra zela frogatu ahal izan zuen. Horrek britainiarren iritzia aldatu, eta garaipena gertatu zen Home Rule Partyrentzat. Familiako arazo batek amaiera eman zion Parnellen politika-ibilbideari: bere lankide baten emaztearekin harremanak zituela eta, dibortzio-prozesu bat bideratu zen, eta Parnell errudun atera zen (1890). Gladstonek eta Alderdi Liberal osoak Parnellekin zituen harremanak eten egin zituen, eta Irlandako Elizak gogor gaitzetsi zuen; bere alderdiaren gehiengoa ere aurka jarri zitzaion. Handik gutxira hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Stewart Parnell Aldatu lotura Wikidatan