Chartresko katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chartresko katedrala
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Westfassade Chartres.jpg
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Eskualdea  Centre-Val de Loire
Departamendua Eure-et-Loir
Barruti Chartreseko barrutia
Frantziako udalerri Chartres
Koordenatuak 48° 26′ 52″ N, 1° 29′ 16″ E / 48.447698°N,1.487736°E / 48.447698; 1.487736Koordenatuak: 48° 26′ 52″ N, 1° 29′ 16″ E / 48.447698°N,1.487736°E / 48.447698; 1.487736
Historia eta erabilera
Irekiera 1145
Izenaren jatorria Chartres
Maria
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Chartres
Dedikazioa Maria
Arkitektura
Estiloa French Gothic architecture
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia 81
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1979 (III. bilkura)
Mérimée ID PA00096993
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Chartresko katedrala (frantsesez Cathédrale Notre-Dame de Chartres) Frantzia osoan arkitektura gotikoaren adibiderik hoberenetarikoa da Reims eta Amiensekoekin batera. Izen bereko hirian, Eure-eta-Loireko departamenduan eta Centre eskualdean kokatuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedrala gotikoaren lehenengo fase honen gailurra izan zen. 1194an egondako sutearen ondoren eraiki zen Chartresko Notre Dame berria. Honi esker posiblea izan zen Mariaren gurtzarekin jarraitzea, Chartres baitzen Ama Birjinaren egoitza edo “palatium”a. Sutearen ondoren, mirarizko era batean, Maria Birjinaren sancta camisia edo tunika sakratua aurkitu zen erre gabe eta hortaz, Notre Dameko katedral berri horrek ospe handiagoa lortu zuen.

Eraikuntza berria egiteko dirua, azoka edo ferietatik atera zen. Chartresen lau feria garrantzitsu zeuden urtero, Mariaren bizitzaren pasarteekin elkartuak zeudenak (Purifikazioa, Deikundea, Jasokundea eta Jaiokundea). Erromes eta merkatari anitzak elkartzen ziren horietan eta dohaintzak, izugarriak ziren. Azoka hauek interes erlijiosoak izateaz aparte, interes ekonomikoak zituzten. Chartres berria, Renaud Mouçonekoa izeneko gotzainaren zuzendaritzapean eraiki zen. Lehen aipatutako azokei esker eta baita Chartres hiriko esfortzu ekonomikoari esker, eraiki ahal izan zen, Ama Birjinaren Egoitzan ez ezik, izaera nazionaleko monumentu batean bihurtuz.

1194tik 1220 arte iraun zuen proiektu honek. Aurretik, Fulberto gotzainak egindako katedralaren gainean eraiki zen, horren mendebaldeko fatxada eta kripta aprobetxatuz (Errege Ataria eta kripta ez baitziren erre). Chartresko Eskolako intelektual eta eruditoek eman zioten izaera eta nortasuna katedral berri honi. Arkitekturaren funtzio “anagogikoa” gauzatu zen honetan; hau da, forma estetikoek zentzu mistikoa izan zuten. Chartresen ere, Villard Honnecourtekoak bere saiakeran aipatzen duen bezala, printzipio geometrikoak aplikatu ziren, garaiko ideia metafisiko eta kosmologikoen eskutik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chartresko katedralaren oinplanoa

Ez da Chartresko maisuaren (arkitekto edo hargin buruaren) izena ezagutzen; hala ere, eraikuntza hau daukagu bere sinadurarik argiena. Deanbulatorio bikoitzak, gurutze gangak, kontrahormak, arbotanteak, hiru mailako altxaera eta beste zenbait elementu aurki ditzakegu honetan. Lehengo aldiz, piliers cantonnés erabili ziren (lau kolomatxo erdiko pilarea inguratuz osatutako euskarria). Hauekin Gotikoaren batasuna edo homogeneitatea hobeto lortzen zen (ez baitzen euskarriaren erritmoa apurtzen). Baina gehien hunkitzen zuen elementuak Chartresen, argiaren erabilpena izan zen. Murrua guztiz desmaterializatua aurkeztu zigun Chartresko maisuak. Beirate hauetan datza katedralaren edertasuna. Guzti honen ondorioz, katedral hau, lehen aipatu egia unibertsalaren kontenplaziorako sinboloa izan zen. Lehenengo katedral gotiko klasikoan bilakatu zen, bai eta Erdi Aroko arimaren islan ere.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chartresko katedrala Aldatu lotura Wikidatan