Canal du Midi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Canal du Midi
Canal du Midi
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Canal des Deux-Mers
Canal du Midi 02.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Koordenatuak43°36′40″N 1°25′06″E / 43.6111°N 1.4183°E / 43.6111; 1.418343°36′40″N 1°25′06″E / 43.6111°N 1.4183°E / 43.6111; 1.4183
Arkitektura
Dimentsioak241 (luzera) km
Azalera1.172 ha
AtalakEsklusa: 91
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia770
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1996 (XX. bilkura)
Mérimée IDPA11000004
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Canal du Midi (euskaraz: «Hegoaldeko ubidea»; okzitanieraz: Canal de las Doas Mars edo "Itsaso Bien ubidea") hegoaldeko Frantzia zeharkatzen duen 240 kilometroko ubidea da.

Garona eta Mediterraneo itsasoan dagoen Thau urmaela elkartzen ditu. Garonako ubidearekin batera Atlantikoa eta Mediterraneo artean dagoen Itsaso Bien ubidea (Canal des Deux Mers) osatzen du. Pierre-Paul Riquet ingeniariak Tolosa eta Sète arteko ubidea eraiki zuen. 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Eraiki zenean, Languedoceko Errege Kanala deitu zitzaion, gaur egungo izenarekin berrizendatua izan zelarik 1789an Frantziako Iraultzan. Europako kanal nabigagarririk zaharrena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua aztertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canal du Midiren kokapen geografikoa Frantziako hegoaldean.

Horrelako obra bat ulertzeko, garai hartako ibai-nabigazioaren testuinguruan hartu behar da kontuan. Ibaiak nabigagarri egiteko mantentze zaila eta komunikazio-bide azkarren behar estrategikoak zirela eta, kanalak ugaritu egin ziren Europan. Ibai-nabigazioaren urrezko aro hau trenbidearen etorrerarekin amaituko zen.

Luis XIV.ak, bere erregealdia, behar ekonomiko eta politikoei lotutako lan iraunkor batekin markatzeko zuen nahiak, frantziar gobernarien kimera zahar bat praktikan jartzera bultzatu zuen: herrialdearen hegoaldeko bi kostaldeen arteko barne komunikazioa ahalbidetuko zuen bide nabigagarri baten eraikuntza. Proiektu hau, beste garai batzuetan, Neron, Zesar Augusto, Karlomagno, Frantzisko I.a, Karlos IX.a edo Enrike III.a bezalako gobernariek anbizionatu zuten, euren itsasontziak eta merkantziak, Gibraltarko itsasartea zeharkatzeak suposatzen zuen arriskutik babestu nahi zituztenak. Hegoaldeko ubidearen eraikuntza 1666 eta 1681 artean egin zen Pierre-Paul Riquet ingeniariaren begiradapean, eta arrakastak Bonreposeko baroi titulua balioko ziolarik.

Bitxia bada ere, XVII. mendearen hasieran antzeko proiektu bati ekin zion Riqueten aita zen Francois-Guillaume Riquetek, baina baztertu zuten ubidea urez hornitzeko irtenbide eraginkorrik aurkitu ez zuelako. Hala ere, arazo hori bere semeak konponduko zuen, 1666an Colbert ministroak sinatutako errege ediktu batek lanak hasteko baimena eman ziona. Garai hartako 17 milioi liberako kostua izan zuen, hurrenez hurren Erregeak ( % 40), probintziak ( % 40) eta Riquetek berak ( % 20) ordainduak, eta horrela jabe bihurtuko zen (nahiz eta bere ondorengoek hurrengo 50 urteetan kanala ordaintzen jarraitu behar izan zuten). Kanala 1681ean ireki zen nabigaziorako, Tolosan Riquet hil eta urtebetera.

Ubidea eraikitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte baino gehiagoz, 12.000 langile inguruk egin zuten lan obretan, garai hartako erabilerarekin bat ez zetozen baldintza finantzario eta laboral mesedegarrietan.

Proiektuaren azterketa, hala ere, konplexua eta arazo teknikoz betea izan zen, orografia gainditzeko ubideko zubi eta tunel ugari eraiki behar izan zirelarik. Hala ere, arazo nagusia ura aurkitzea eta garraiatzea izan zen. Hori konpontzeko, Riquetek "la rigole" izeneko bilketa-sistema bat jarri zuen martxan, Mendi Beltzeko mendigunetik (Erdialdeko Mendigunearen hegoaldean) eta Saint-Ferréol aintziratik hornitzen zena. Sistema, 6,5 milioi metro kubikoko ur biltegi handi bat elikatzen zuten erreten ugariz osatuta zegoen. Kantitate horrek kanalaren beraren beharrak gainditzen zituen, eta, horrela, ur-hornidura ziurtatu ahal zen lehorte-garaietan ere.

Inauguratu ondoren, kanalak aldaketak jasan zituen hondamendi naturalen ondorioz. 1744an, 270 metroko luzerako eustorma bat eraiki behar izan zen Poilhesetik gertu (Herault departamendua), kanalaren ohea itsutu zuen muino bat hondoratu ondoren, berriz zulatzera behartuz. Era berean, 1766an, ubideko zulo batek Capestang herria urez bete zuen (departamentu berean), eta bi hilabete baino gehiagoko lanak egin behar izan zituzten hura ixteko.

Paradoxikoki, kanalak ez zuen bere misioa amaitu. Beste behin ere, testuinguru ekonomiko eta politiko aldakorrak (Espainiarekin izandako gerrak eragindako tentsioak) eskualdeari espero zen garapen ekonomikoa izatea eragotzi zion. Berrehun urteko ustiapenaren ondoren, ubidea tren bidezko garraioaren eta, geroago, errepide bidezko garraioaren lehia jasaten hasi zen. Bere kudeaketa, XIX. mendearen amaieran berrartu zuen Estatuak, arrakastarik gabe, inbertsioen bidez, merkantzien garraioko lehiakortasuna itzultzen saiatu zena. 70eko hamarkadan behin betiko amaituko da, eta turismorako soilik erabiliko da.

Ubidearen erabilera eta bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxan jarri ondoren, kanala bidaiariak eta posta garraiatzeko erabiltzen da (eginbide zaharrak bezala, kanalean zehar zihoazen ontziek postarako kutxak zituzten). Ontziak, zaldien bidez bultzatzen ziren, hauetatik tiraka, uraren ibilbidearekiko paraleloak ziren bideak jarraituz.

Kanalaren urrezko aroan, itsasontzi batzuk, janariak zerbitzatzen ziren lehen mailako aretoak zituzten. Tolosa eta Sète arteko bidaiak lau egun inguru irauten zuen, eta denbora hori 32 ordura murriztu zen 1855ean, ontzi mota ezberdinentzako indar eragile bezala balio zuten zaldien 10 kilometroko erreleboa antolatu zenean.

Animalia-indar hori, bere historiaren zatirik handienean, kanala ustiatzeko ezinbesteko elementua izan zen; erraz uler daiteke kontuan hartzen badugu zaldi heldu batek 120 aldiz tira dezakeela bere pisua zama ur gainean flotatzen duenean. Gabarretatik tira egiteko animalien erabilera, 30eko hamarkadan motorrekin ordezkatuz joan zen.

Ubideko merkataritza-jardueraren errekorra 1856an erregistratu zen, 110 milioi tona eta 100.000 bidaiari inguru garraiatu zirenean.

Ubidea gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hegoaldeko ubidea turismorako, aisiarako eta baita etxebizitza gisa ere erabiltzen da. Frantziako Estatua da jabea eta bere kudeaketa Voies Navigables de France erakunde publikoaren esku dago. Kanalak Frantziako ibai-turismoaren bostena erregistratzen du (Sena ibaiaren gainetik ere bai), eta % 80 atzerritarrak dira (batez ere alemaniarrak, suitzarrak eta britainiarrak). Fonsenares bezalako esklusa bat, urtean 10.000 itsasontzik zeharkatua izan daiteke.

Hauek dira, besteak beste, kanalari lotutako jarduerak:

  • Ozeano Atlantikoaren eta Mediterraneo itsasoaren arteko itsasontzi-fluxua
  • Ibai-turismoa alokairuko itsasontzietan edo itsasontzi-jatetxeetan.
  • Arrauna (hiriguneetan)
  • Zikloturismoa, gurpilen gaineko patinajea edo mendi-ibiliak
  • Hiriguneetan, gabar ugari bihurtu dira familia-etxebizitza, ikuskizun-areto, saltoki, erakusketa-leku eta abar.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hegoaldeko ubideak 241 kilometro egiten ditu Marseilla (Herault) eta Toulouse artean.
  • Garaikideek XVII. mendeko lanik handientzat jo zuten.
  • Batez besteko sakonera 2 metrokoa da eta 20 metroko batez besteko zabalera du azalean eta 11 metrokoa hondoan.
  • Punturik altuena, itsasoaren mailatik 189 metrorekin, Seuil de Naurouze (Lauragais eskualdea) gailurraren pasabidean erregistratzen da, non Atlantikoko eta Mediterraneoko arroen arteko ur-banalerroa zeharkatzen duen.
  • Gaur egun, 60.000 zuhaitz inguru landatuta daude ubidearen ertzeetan.

Guztira, 328 gorabehera daude 63 esklusen, 126 zubiren, 7 zubiren eta 6 presaren artean banatuta. Ibilbidean zehar eraikitako artelanen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Agdaren esklusa biribila;
  • Fonseranesen esklusak;
  • Orb gaineko ubide-zubia;
  • Malpaseko tunela;
  • Naurouzeko Seuil monolitoa;
  • Castelnaudaryko esklusak.

1996tik, gizateriaren ondarearen zerrendan dago.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]