Checkpoint Rock
| Checkpoint Rock | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2009 |
| Jatorrizko hizkuntza | euskara arabiera |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dokumentala |
| Iraupena | 70 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Tel Aviv, Gazako zerrenda eta Zisjordania |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Fermin Muguruza Javier Corcuera Andrino |
| Gidoigilea(k) | Fermin Muguruza Javier Corcuera Andrino |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Palestina |
Checkpoint Rock 2009 urtean Fermin Muguruza eta Javier Corcuerak zuzendu eta idatzitako euskal film dokumentala da, Palestinako musika «iluntasunetik» ateratzeko helburuarekin[1][2].
Filma Tel Aviveko auzo arabiarretan, Israelgo hirietan eta Zisjordaniako eta Gazako errefuxiatu esparruetan grabatu zuten.
Eusko Jaurlaritzaren, Ikus-Entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen (Ibaia) eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Espainiako Institutuaren (ICCA) laguntza jaso du[3].
Aurkezpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabizikoz, 2009ko apiril Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten[1][4].
Uztailaren hasieran Euskal Herria Zuzenean jaialdian ere aurkeztu zuten[5][6].
Abuztuaren 21an Ramalan, Zisjordanian, eman zuten Al-Kasaba antzokian[7]. Gero, Haifa, Akka eta Nazaret hirietan ere eman zuten[8][9].
Zinemaldian "Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama" atalean estreinatu zuten, irailaren 26an hain zuzen ere[10].
Areto eta zinematan urrian izango da[11][12][11].
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentalak zenbait musikari palestinarren egoera ez ezik, bertako eguneroko bizitza ere erakusten ditu. DAM, Amal Murkus, Safaa Arapiyat, Khalas, Walla'at, Muthana Shaban, Suhell, Habib Al-Deek, Ayman PR, Shadi Al-Assi, Sabreen eta Le Trio Joubran dira agertzen diren artistak. Manu Chaok ere parte hartu zuen.
Ezaugarri teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zuzendaritza | Fermin Muguruza eta Javier Corcuera |
| Gidoia | Fermin Muguruza eta Javier Corcuera |
| Edizioa | Martin Eller |
| Ekoizleak: | K2000 eta Filmanova[3] |
| Banatzailea | Barton Films[13] |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Berria: Bizitzari egindako kantua[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Fermin Muguruzaren webgunea
- ↑ a b Berria: Palestinari buruzko filma hilaren 30ean estreinatuko du Muguruzak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Noticias de Gipuzkoa: 'Checkpoint Rock' en el Festival de Cine y Derechos Humanos[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria: Azken ezustekoak[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zinemaldiaren webgunea
- ↑ Berria: 'Jala, jala, Ramala'[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria: Palestinan aurkeztuko dute Muguruzaren 'Checkpoint Rock' filma[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ PNN: Checkpoint Rock: a film about contemporary Palestinian music tours the region
- ↑ Berria: Euskal zinemak sail propioa izango du Donostiako Zinemaldian[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Berria: 'Checkpoint Rock' urrian estreinatuko dute[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gara: «Checkpoint Rock» llegará a los cines en octubre[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Barton Filmsen webgunea