Yamanashi (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yamanashi (prefetura)» orritik birbideratua)
Yamanashi prefektura
山梨県

山梨県
 Japonia
Lake Kawaguchiko Sakura Mount Fuji 3.JPG
Flag of Yamanashi Prefecture.svg Emblem of Yamanashi prefecture.svg
Ereserkia
Yamanashi-ken no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-19
HiriburuaKōfu
governor of Yamanashi Prefecture (en) ItzuliHitoshi Goto (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°37′00″N 138°37′00″E / 35.616666666667°N 138.61666666667°E / 35.616666666667; 138.61666666667Koordenatuak: 35°37′00″N 138°37′00″E / 35.616666666667°N 138.61666666667°E / 35.616666666667; 138.61666666667
Map of Japan with highlight on 19 Yamanashi prefecture.svg
Azalera4,465,37 km²
MugakideakNagano, Shizuoka, Kanagawa prefektura, Tokio eta Saitama
Punturik altuenaKengamine Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria803.963 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea188 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaChūbu
UharteaHonshū
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.yamanashi.jp eta pref.yamanashi.jp…
Yamanashi prefekturako mapa

Yamanashi prefektura (japonieraz: 山梨県 Yamanashi-ken?) Japoniako Honshū uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Kōfu da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yamanashi kostalderik gabeko prefektura da. Prefektura mugakide hauek ditu: Tokio, Kanagawa, Saitama, Shizuoka, eta Nagano. Hegoaldeko mugan, Fuji mendia dago. Mendiek ez diote sartzen uzten aire hezeari; horregatik, Yamanashi Japoniako prezipitazio-mailarik txikieneko prefektura da (1.100 mm urtean). Japoniako bigarren mendi garaiena den Kita-dake ere bertan dago.

Lurralde emnditsu hauek babesteko hiru parke nazional ezarri dira; Fuji-Hakone-Izu, Chichibu Tama Kai eta Minami Alpeetakoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kōfu hiriburuan eta inguruetan industria da nagusi; bitxigintza eta robotika-sektorea dira garrantzitsuenak. Gainerakoan, nekazaritzak garrantzi handia du, batez ere mahasgintza (ardogintzarako) eta frutagintza (haranak eta mertxikak). Horretaz gainera, ur mineral asko ekoizten da, batez ere Japoniako Hegoaldeko Alpeetan, Fiji mendiaren inguruetan eta Mitsutōge-ren inguruetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meiji berrezarkuntza baino lehen, Yamanashi prefektura Kai probintzia izan zen. Sengoku Aroan, Takeda Shingen daimyō (jaun feudalaren) mende egon zen. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Meiji enperadorearen aroan, industrializazioa iritsi zen eskualdera, eta ehungintza eta ardogintza garatu ziren. Bigarren Mundu Gerran, 1945ean, Kōfu gogor bonbardatu zuten Estatu Batuek.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako beste prefekturekin konparatuta hiri txikiak ditu Yamanashik. Kōfu hiriburuaz aparte ez da 100.000 biztanletara iristen den hiririk.

  • Hiri handienak:
  1. Kōfu (hiriburua, 199.374 biztanle)
  2. Kai (74.077 bizt.)
  3. Minami-Alps (72.295 bizt.)
  4. Fuefuki (71.184 bizt.)
  5. Fujiyoshida (51.879 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]