Friedrich Hebbel

Wikipedia(e)tik
Christian Friedrich Hebbel» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Hebbel

Christian Friedrich Hebbel (Wesselburen, Alemania, 1813 - Viena, Austria, 1863) alemanezko antzerkigilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urte zituela umezurtz gelditu zen, eta bere kabuz ikasi zuen Hanburgon eta Heidelbergen. 1842an, Danimarkako erregeak emaniko laguntzari esker Parisen izan zen (Heine ezagutu zuen han), eta Erroman urtebeteko egonaldia egin zuen. Anartean lehen obrak idatzi zituen. Ezkondu ondoren Vienara joan eta han bizi izan zen.

Bere obra dramatikoan errealitatea modu objektiboz aztertzen du, eta gizabanakoaren moralaren eta gizartearen arteko gatazka islatzen ditu. Lehen drama garrantzizkoa, Judith (1841), gai biblikoaren moldaera librea da. Maria Magdalena (1844) etika burgesaren eta ohoreaz hark duen ikusmoldearen aurkako kritika da. Herodes und Marianne (1850) obran Marianak, bere askatasuna sendotzearren, maite duen gizonari ere aurre egingo dio. Agnes Bernauer (1855) izenburukoan estatu-arrazoia delakoari buruz dihardu. Beste obra batzuk: Cyges und sein Ring (1856, Ciges eta bere eraztuna); Die Nibelungen trilogia (1862, Nibelungoak), izen bereko sagaren egokitzapena da, eta autorearen sormen dramatikoaren adierazgarri nagusia. Hebbelen obrek, neurri batean, Nietzscheren eta Ibsenen gogoeta-moldeen oinarriak eman zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hebbel Aldatu lotura Wikidatan