Friedrich Hebbel
Friedrich Hebbel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christian Friedrich Hebbel |
Jaiotza | Wesselburen, 1813ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Duchy of Holstein |
Heriotza | Viena, 1863ko abenduaren 13a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Matzleinsdorf Protestant Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christine Enghaus (en) (1846 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hanburgoko Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea : legal science (en) Gelehrtenschule des Johanneums (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta legelari-poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Izengoitia(k) | Dr. J. F. Franz eta J. F. Franz |
Christian Friedrich Hebbel (Wesselburen, Alemania, 1813ko martxoaren 18a - Viena, Austria, 1863ko abenduaren 13a) alemanezko antzerkigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamalau urte zituela umezurtz gelditu zen, eta bere kabuz ikasi zuen Hanburgon eta Heidelbergen. 1842an, Danimarkako erregeak emaniko laguntzari esker Parisen izan zen (Heine ezagutu zuen han), eta Erroman urtebeteko egonaldia egin zuen. Anartean lehen obrak idatzi zituen. Ezkondu ondoren Vienara joan eta han bizi izan zen.
Bere obra dramatikoan errealitatea modu objektiboz aztertzen du, eta gizabanakoaren moralaren eta gizartearen arteko gatazka islatzen ditu. Lehen drama garrantzizkoa, Judith (1841), gai biblikoaren moldaera librea da. Maria Magdalena (1844) etika burgesaren eta ohoreaz hark duen ikusmoldearen aurkako kritika da. Herodes und Marianne (1850) obran Marianak, bere askatasuna sendotzearren, maite duen gizonari ere aurre egingo dio. Agnes Bernauer (1855) izenburukoan estatu-arrazoia delakoari buruz dihardu. Beste obra batzuk: Cyges und sein Ring (1856, Ciges eta bere eraztuna); Die Nibelungen trilogia (1862, Nibelungoak), izen bereko sagaren egokitzapena da, eta autorearen sormen dramatikoaren adierazgarri nagusia. Hebbelen obrek, neurri batean, Nietzscheren eta Ibsenen gogoeta-moldeen oinarriak eman zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hebbel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.