Christine Ladd-Franklin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine Ladd-Franklin

Bizitza
JaiotzaWindsor (Connecticut)1847ko abenduaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBaltimore
HeriotzaNew York1930eko martxoaren 5a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Fabian Franklin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJohns Hopkins Unibertsitatea 1882) Doktoretza
Vassar College (en) Itzuli 1869)
Wilbraham & Monson Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Charles Sanders Peirce
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, psikologoa eta logikaria
InfluentziakCharles Sanders Peirce
KidetzaWoman's Literary Club of Baltimore (en) Itzuli

Christine Ladd-Franklin (Connecticut, AEB, 1847- New York, 1930) Estatu Batuetako matematikari eta zientzialaria izan zen. Logika sinbolikoari egindako ekarpenak eta koloreen ikusmenari buruz egindako lana punta-puntakotzat jo izan dira. Bere lan zientifiko handiaz gain, emakumeak unibertsitateetan eta erakunde zientifikoetan libreki sartzearen aldeko borrokalari nekaezina izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartforden (Connecticut) jaio arren, Christine Laddek, Kitty izenez ezagunak, haurtzaroa Connecticut eta New York artean igaro zuen, non bere aita merkataria zen.[1] 1865ean, Wilbraham-en (Massachusetts) Welshing Academy eskolan amaitu zituen bigarren mailako ikasketak, eta Vassar Collegen sartu zen, urte batzuk lehenago sortutako emakumeentzako unibertsitatean.[2] Zailtasun ekonomikoengatik ikastaro guztiak jarraian egin ezin zituen arren, 1869an graduatu zen. Bere pertsonan eragin handiena izan zuen irakaslea Maria Mitchell astronomoa izan zen.[1] Hurrengo bederatzi urteetan zientzia eta matematikako irakaslea izan zen New York, Massachusetts, Washington DC eta Pennsylvaniako hainbat eskolatan. Denbora horretan matematika bere kontura ikasten ere aritu zen, eta The Analyst eta American Journal of Mathematics egunkarietan problemen soluzioak eta artikulu batzuk argitaratu zituen.[2]

1878an, klaustroaren aurkakotasun handiarekin emakume bat izateagatik, Johns Hopkins unibertsitatean ikasten hasi zen, nahiz eta hasiera batean James Joseph Sylvester britainiar matematikariaren klaseetara joateko baimena besterik ez zuen izan. 1880. urtean Charles Sanders Peirce-rekin hasi zituen ikastaroak, eta horrek eragin erabakigarria izan zuen matematika-ikasketetan.[2] 1882an doktorego-tesia irakurri zuen, baina 1926ra arte ez zioten doktoretza eman, unibertsitateak bere bostehungarren urtebetetzea ospatu zuen arte.[3] Diskriminazio mota horiek gizon eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunaren aldeko borrokalari aktibo bihurtu zuten.[4] Hurrengo urtean, 1883an, Johns Hopkinseko matematikako irakasle Fabian Franklinekin ezkondu zen, eta ordutik aurrera senarraren abizena gehitu zion bereari, ezagutzen dugun Ladd-Franklin osatuz. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen, eta horietako bat haurtzaroan hil zen. Bestea, Margaret Ladd-Franklin, emakumeen sufragio mugimenduko kide handia bihurtu zen.[5]

Christine Ladd-Franklin

1887tik aurrera, ikusmenaz interesatzen hasi zen, ikusmen binokularrari buruzko ikerketa matematikoak argitaratuz. 1891n, senarra urte sabatiko batez gozatzen ari zela Göttingenen, Berlinera joan zen Hermann von Helmholtz eta Arthur Königekin ikastera. Ikerketa horietatik sortu zen ikusmenaren teoria, eta, azkenean, 1929an argitaratutako Colour And Colour Theories liburu eraginkorra.[1]

1904tik 1909ra Johns Hopkins Unibertsitatean logika eta psikologia klaseak ematen aritu zen, eta 1910ean, senarrak matematika kazetaritzagatik utzi eta New York Evening Post-eko erredaktoreburu izendatu zutenean, New Yorkera joan ziren. Han Columbiako Unibertsitateko logika eta psikologiako irakasle izan zen 1929ra arte.[3]

Emakumeen eskubideen aldeko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladd-Franklinen ama eta izeba bat, Juliet Niles, Ladd-Franklinen ikasketak ere finantzatu zituena, emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak ziren, eta Franklin-Laddek bizitza osoa eman zuen emakumeak unibertsitateetan eta zientzia munduan sartzeko eta sustatzeko lanean. Christinek sarritan idatzi zuen emakumeen zapalkuntzaz, haien independentzia ukatzen zien gizarte bati buruzko adorerik ezaz, erabakitzeko ezintasunaz eta karrera profesionalak mugatzeaz. Goi-mailako titulu akademikoak lortzen zituzten emakumeen errekonozimendurik ezari buruz ere idatzi zuen.[6]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Quaternions", The Analyst v. 4, n. 6, pp. 172–4 (Nov 1877). Google Books The Analyst p. 172 in n. 6 (November) in v. 4 (1877).
  • "On the Algebra of Logic" in Studies in Logic, C. S. Peirce, ed., pp. 17–71, 1883. Google Books Eprint. Internet Archive Eprint.
  • "A Method for the Experimental Determination of the Horopter" in the American Journal of Psychology, v. 1, n. 1 pp. 99–111, November 1887.
  • "On Some Characteristics of Symbolic Logic" in the American Journal of Psychology, v. 2, n. 4, pp. 543–567, August 1889.
  • "Epistemology for the logician" in Verhandlungen des III. Internationalen Kongresses fur Philosophie., pp. 64–670, 1908.
  • "Charles Peirce at the Johns Hopkins", The Journal of Philosophy, Psychology, and Scientific Methods v. 13, n. 26, 715–723, December 1916.
  • "The Reddish Blue Arcs and the Reddish Blue Glow of the Retina; an Emanation from Stimulated Nerve Fibre." in VIIIth International Congress of Psychology: Proceedings and Papers, 1926.
  • Colour and Colour Theories, Routledge, 320 pages, 1929.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladd-Franklin izan zen 1893ko abenduan American Psychological Association-en (APA) onartua izan zen lehen emakumea. 1894tik 1925era, Ladd-Franklinek hamar komunikazio aurkeztu zituen APAren bilkuretan.[5] Halaber, Optical Society of Americako (OSA) lehen emakumeetako bat izan zen 1919an.[7] OSAren bilkuretan, sei komunikazio eta bi erakusketa aurkeztu zituen.[5] Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduko kide garrantzitsua ere izan zen, 1901-1902an eta 1914-1915ean Who's Who in America -n sartua. Ladd-Franklin APAko eta OSAko kide izan zen 1930eko martxoaren 5ean New Yorken hil zen arte.[5]

AEBetako Psikologia Elkarteak Christine Ladd-Franklin saria ematen du urtero 1924tik.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Morrow, Charlene; Perl, Teri. (1998). Notable women in mathematics : a biographical dictionary. Westport, Conn. : Greenwood Press ISBN 978-0-313-29131-9. (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  2. a b c None. (1990). Women in psychology : a bio-bibliographic sourcebook. New York : Greenwood Press ISBN 978-0-313-26091-9. (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «The history of science in the United States : an encyclopedia | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  4. Agler, David W.; Durmuş, Deniz. (2013). «Christine Ladd-Franklin: Pragmatist Feminist» Transactions of the Charles S. Peirce Society: A Quarterly Journal in American Philosophy 49 (3): 299–321. ISSN 1558-9587. (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).
  5. a b c d (Ingelesez) «Joining separate spheres: Christine Ladd-Franklin, woman-scientist (1847–1930).» psycnet.apa.org (APA PsycNet) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2020-07-21). «Christine Ladd-Franklin, la luchadora «en colores»» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  7. Hecht, Jeff. "An Early Start for Women in Optics". Optics & Photonics News..
  8. «Christine Ladd-Franklin - Association for Women in Psychology» www.awpsych.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]