Edukira joan

Ciro Bayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ciro Bayo

Bizitza
JaiotzaMadril1859ko apirilaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko uztailaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Ciro Bayo y Segurola (Madril, 1859ko apirilaren 16a - Madril, 1939ko uztailaren 4a) abenturari, bidaiari, itzultzaile eta idazle espainiarra izan zen. Bizimodu bohemioa eraman zuen Europan zein Amerikan. Pío Barojaren laguna zen. Kostunbrismoko idazlea, gaur egungo bidaldi literaturaren aintzindaria izan zen.[1] Jatorri euskalduna zuen. Nahiz eta bere obraren kalitatea oso ahaztuta dago.[2]

Ciro Bayoren biografiari buruzko datu asko ez dira oso garbiak zeren eta idazleak, askotan, haren gustura aldatzen baitzituen. Haren baieztapenetan oinarrituta, bere amak izan zuen lehenengo ezkontzaren semea izan zen. Pío Barojaren esanetan, gazte garaietan, Ciro Bayok Adolfo Bayo banku gizonaren semea zela esaten zuen. Dena dela, Bayok berak kontraesanak sortu zituen. Dirudienez, aukera asko dago Toledoko Vicente Bayo eta Ramona Segurola pasaitarraren seme naturala izatea; horrela azaldu zuen 1927an dokumentu ofizial batean. Elkarrizketa batean, 1934an, Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidea egin zuela esan zuen baina ezinezkoa da beste datak kontutan hartuta.

Hamasei urte zituelarik, etxetik alde egin zuen eta karlistekin bat egin zuen, Antonio Dorregarayren indarrekin. 1875an Teruelgo Cantaviejaren setioan preso hartu zuten. Mahóngo Isabel II.aren gotorlekuan preso egon zen. Bigarren Karlistaldia amaitu zenean libre utzi zuten. Orduan, antzerki-talde batekin Habanara joan zen. Bidaia De Barcelona a La Habana eleberrian narratu zuen. Habanatik bueltan Zuzenbidea bukatu zuen. 1881an, unibertsitatean zegoenean, Calderón de la Barcari buruzko sari batean akzesita irabazi zuen.

1884an Madrilen agertu zen. Ondoren Europan zeharreko bidaiak egin zituen. Urte horietan frantsesa eta ingelesa ikasi zuen; horri esker gero hizkuntza horietatik gaztelanierara itzulpen batzuk egingo zituen. 1889an bigarren aldiz Amerikara joan zen. Behin Argentinan, Buenos Airesko probintziako Bragado herrian, nekazari herrian alegia, maisu bezala lan egin zuen. Argentinan zegoenean Chicagon ospatu zen Nazioarteko Erakusketara zaldiz joateko ideia izan zuen, 1893an; baina helburua ez zuen lortu Sucren (Bolivian) gelditu baitzen. Bolivian ikastetxe bat sortu zuen eta abentura ugari ezagutu zituen. Urte horietan Por la América desconocida (1927) liburua argitaratu zuen.

1900an Madrilera itzuli zen. 1927ko abuztuaren 23tik eta hil arte zahar-egoitz batean bizi zen. Egoitza, "Instituto Cervantes" izenarekin, Madrilgo Prosperidad auzoan, 1916an Asociación de Escritores y Artistas Españoles elkarteak sortutakoa zen. Gerra Zibilarekin, zoritxarrez, egoitzaren egoera dezente okertu zen. Badakigu 1938an zehar gelditzen ziren sei agureen egoera hobetzeko kanpainak egin zirela. Azkenean, larogei urte zituenean, Madrilgo Hospital Orokorrera eraman zuten. Bayo larri zegoen, erdi itsua eta, azkenik, 1939ko uztailaren 4an bertan hil zen.[2][3]

Bayo eta Barojatarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ciro Bayo Pío Baroja eta Ricardo Baroja anaien lagun mina izan zen.[4] Haiekin bere bidaia ospetsuenetariko bat egin zuen, Madriletik Yustera (Cáceres). Bidaia horren narrazioa El peregrino entretenido (Viaje romancesco) (Madril, 1910) liburuan bildu zuen. Julio Caro Barojak, aurrekoen hiloba, ezagutu zuen baita ere.

Argentinako historia bertsoz kontatu zuen.
  • Las bodas de Quiteria. Episodio lírico cervantino en un acto y tres cuadros (1903) (Madril, Ediciones 98, 2010).
  • Higiene sexual del soltero (1910 baino lehen. 2.edizioa, Madril, Mundo Latino, 1925)
  • Diccionario-conversación Español-Francés (1910 baino lehen)
  • Historia argentina. En verso. Dedicado a la juventud argentina (Buenos Aires, Giraldi, 1910)
  • El peregrino entretenido: viaje romancesco (1910).
  • Vocabulario criollo-español sud-americano (1910).
  • Lazarillo español. Guía de vagos en tierras de España por un peregrino industrioso (1911).
  • El peregrino en Indias(1911).
  • Con Dorregaray: Una correría por el Maestrazgo (1912).
  • La Colombiada (1912).
  • Chuquisaca, ó La Plata perulera; cuadros históricos, tipos y costumbres del Alto Perú (Bolivia) (1912).
  • Orfeo en el infierno (eleberria) (Madril, Sucesores de Hernando, 1912).
  • Romancerillo del Plata, contribución al estudio del Romancero Río Platense (1913).
  • Los marañones (1913).
  • Los Césares de la Patagonia (1913).
  • Higiene sexual del casado (1913)
  • Los caballeros del Dorado (1915).
  • Examen de próceres americanos; los libertadores (1916).
  • Aucafilú (época de Rosas) (1916)
  • Las grandes cacerías americanas (del Lago Titicaca al Río Madera) (1927).
  • Por la América desconocida (1927)
  • Bolívar y sus tenientes. San Martín y sus aliados (1929).
  • Historia moderna de la América española (desde la independencia hasta nuestros días) (1930).
  • Manual del lenguaje criollo de Centro y Sudamérica (1931).
  • La reina del Chaco (1935).
  • De Barcelona a La Habana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. a b .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ciro Bayo Aldatu lotura Wikidatan