Claude-Adrien Helvétius
Claude-Adrien Helvétius | |||
---|---|---|---|
1738 - 1751 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | rue Sainte-Anne (en) , 1715eko urtarrilaren 26a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1771ko abenduaren 26a (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Roch (en) | ||
Familia | |||
Aita | Jean-Claude-Adrien Helvétius | ||
Ezkontidea(k) | Anne-Catherine de Ligniville, Madame Helvétius (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, idazlea, frantses moralista, poeta eta entziklopedista | ||
Influentziak | Jeremy Bentham | ||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia | ||
Mugimendua | ateismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa |
Claude-Adrien Helvétius (Paris, Frantzia, 1715eko urtarrilaren 26a - Versailles, Frantzia, 1771ko abenduaren 26a) frantziar filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilustrazio garaiko pentsalaririk materialistenetarikoa izan zen. Encyclopédie delakoan esku hartu zuen, filosofiari buruzko artikuluak idatziz.
1758an argitaraturiko De l´esprit (Izpirituari buruz) izeneko idazkia zela eta, kondena eta arbuioak pairatu zituen Errege Kontseiluaren eta Elizaren aldetik.
Helvetiusen beste idazki bat bera hil ondoren argitaratu zen: De l´homme, de ses facultés intellectuelles et de son éducation (Gizona, haren buru-ahalmenak eta heziketa, 1772).
Ateoa, materialismoaren eta sentsualismoaren aldekoa zen Helvetius, eta bere ustez pertsonaren heziketan irakaskuntzak duen zeregina funtsezkoa da, Rousseauren tesien aurka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude-Adrien Helvétius |