Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon
Portrait of General Claude-Anne de Rouvroy, marquis de Saint-Simon-Montbléru..jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Château de la Faye Itzuli1743ko martxoaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Iruñea1819ko otsailaren 27a (75 urte)
Leinua House Rouvroy de Saint-Simon Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Konbentzioaren Gerra

Claude-Anne de Rouvroy (Fayeko gaztelua, Deviat, 1743ko martxoaren 16a - Iruñea edo Madril, 1819ko otsailaren 27a), Saint-Simongo eta Montblerúko markesa, gero «San Simongo dukea» ere (espainiar titulua), XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako militar eta politikari frantsesa izan zen. Frantses Iraultzan piztutako Konbentzioaren Gerran Euskal Herrian ibili zen Pirinioetan, Konbentzioaren Mendebaldeko Pirinioetako Armadaren kontrako legio bat antolatzen eta gidatzen, kutsu katoliko irmokoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claude-Anne de Rouvroy de Saint-Simon-ek bere ikasketak Estrasburgoko Eskola Militarrean egin zituen. Auverniako erregimentuan bere lehenengo armak egin zituen, kadete moduan. Hemezortzi urte zituelarik brigadako burua bezala Stanisław Leszczyński Erregearen Guardian sartu zen. Koronel bezala 1771an Poitouko Erregimentua agindu zuen.

1773ean, Louis XV lekuko izan zen bere ezkontzan ( 1773ko apirilaren 1ean ), Françoise-Louise Thomas de Pange-rekin, 17 urte zituena, François de Pange- ren arreba eta Lorreneko zinegotzi baten alaba. Ezkondu eta lau urtetara hil egin zen. Senarrari bi seme-alaba eman zizkiola : Hippolyte semea, elurrean hil egin zen espainiar gerretan (Inperioaren) zituen zauriak zirela eta. Balbine, ezkondi ez zen neskatila 1857an hil egin zena, 80 urte zituela.

1775ean, Turenne erregimentua agindu zuen.

1780. urtean, espainiar zerbitzura igaro zen, Mariskala izan ostean. Martinikan egonaldi labur baten ondoren, 1781eko irailean Comte de Grasse eskuadran itsasoratu zen, indar expeditionari baten komandante bezala. [1] 2000 gizonekin bidali zuten Ameriketara "Matxinatuen"kontra. Bere burua bereizi zuen parte hartu zituen gatazketan, batez ere Yorktown-en .

Frantzian itzuli zenean, 1783ko maiatzean , Saint-Jean-Pied-de-Porteko gobernadorea bilakatu zen. 1788an, Franche-Comteko agintea hartu zuen eta probintzia horretako jaunen legez kanpoko muntaia kontrajartzen egon zen.

1789ko martxoaren 30ean, parlamentuan (States Generals) nobleziaren diputatua zelarik Angoulemeko [./https://fr.wikipedia.org/wiki/Bailliage bailliage]gatik, noblezia tituluak indargabetzearen aldeko erreformen kontra protesta egin zuen. Gutunen sekretua urratzearen aurka egon zen, batez ere berari zuzenduta. 1790ean, herritar zin egin zuen. Erreakzioak eman berri zuen konstituzioa aldatu dezakeen aitzakiarekin protestak sinatu zituen. 1791ko irailean ere, batzarraren ekintzen aurkako protestak sinatu zituen..

Frantziako Iraultzean, Claude-Anne Saint-Simon-Montbléru (1743-1819) markesa Espainiara ihes egin zuen eta bere jabetza ( Médoc-en dagoen [2]Giscours-eko gaztelua eta Villexavierko Faye gaztelua ) nazio propietate bezela hartu zituen Frantziako estatuak.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Legio Katolikoa eta Erreala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint-Simoneko Markesa migratu zuen, Pirinioetako Errege Legio Katolikoa altxatu zuen eta 1792ko kanpaina egin zuen printzearen armadan .

1793ko maiatzaren 16an , Karlos IVak bere armaden [3]eremu mariskala izendatu zuen. Iruñeako emigranteen kontra borrokatzera bidalio zion. 600 soldadu kontratatu zituen, hussard talde bat eratu zuen eta bere agintea hartu zuen [4] . Pirinioetako legio hori (edo Saint-Simoneko legioa ) noble, jaun eta ofizialak osatzen dute, baina baita gerrako presoak, desertistak, euskaldunen emigranteak ere, halaber, espainiar komisario ez batzuek [5] . Emigratzaile eta desertore horiek preso egiten zituztenean exekutatu egin zituzten. [6]

Unitatea ez zen operazio militar handietan sartu 1793ko urtera arte. 1793ko abenduan, Espainiako Gobernuak Saint-Simon Legioa bidali zuen Toulon setiora, non ingelesak eta gaztelaniak gudan zeuden urte hartako udan [7] .

Claude-Anne de Saint-Simon Pedro Caro y Sureda jeneralaren agindupean egon zen. Irunen gaineko atean, Saint-Simonek lepoa zeharkatu zion bala jaso zuen. 1793ko irailaren 29an koronelaren patentea lortu zuen Pirinioetako Errege Legioan, eta Espaniako armaden generala [8] titulua lortu baino hamaika egun lehenago, bere legioa Pirinio Atlantikoen borroketan borrokatu zuen honelakoak lortuz :

Saint Etienne de Bigorren, 1794ko apirilaren 26an hamazazpi preso giliotinatu zituzten.

Arkizungo mendietan, uztilaren 10ean, gizonen galera handia izan zuten (ehuneko hogeita hamar eta berrogeita hamar artekoa).

Bidasoako portuan, uztailaren 24ean, gizon galera asko izan zituzten berriz ere espainiarren erretiraketa defendatzen eta berroigeita hamar gizon preso hartu zituzten.

Iruñeako setioa, azaroan.

Bere pozizioa defendatzen bala bat jaso zuen bularrean eta operatu egin zuten. 1795ean, bere legioa "Erreginaren Legioa" izendatu zuten Royal Rousillon legioarekin bateratu ostean.

1796ean, Nafarroako komandate izendatu zuten Nafarroako bigarren armadan. Espainiako armadan "Regimiento de Infantería Borbón", 47duna eraman zuen 1796ean. Geroago, 1802ean, 3714duna eraman zuen. 1808 urtean 1600 gizon izan zituen.

1801ean, espainiar tropen buruzagi izan zen, frantsesekin batera, portugalen kontra batailatu zutenean. Laranjen gerra deitutakoan izan zen hori. Urte horretan Manuel Godoyk gerra deklaratu zion Portugali Madrilgo itunaren bitartez eta horrela espainia frantsiarekin aliatu zen portugalen kontra.

1808an, Madrilgo hiria defendatu zuen Napoleonen ejerzitoen aurka. Madril hartu zuten frantsesak azkenean, eta bera preso hartu. Guda kontseilu batean hiltzera zigortu zuten. Bere semea Napoleonen errukia eskatu zuen eta Besançongo ziudadelan zegoen ezpetxera eraman zuten. Han bere alabarekin elkartu zen, alaba presa sartu baitzen boluntaria bere aitarekin egoteko eta. 1814 urtean, kosakoek askatu egin zuten eta bere epaiketa deuseztu egin zen. Urte horretan Madrilera itzuli zen eta Fernando VII ak duke eta kapitain generala izendatu zuen 1814ko urrian. Bost urte geroago hil egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Composé du Régiment Royal-Auvergne
  2. .
  3. Biographie des hommes vivants: ou, Histoire par ordre alphabétique de la vie publique de tous les hommes qui se sont fait remarquer par leurs actions ou leurs écrits, Louis Gabriel Michaud, L.G. Michaud, 1819, t. 5 (P-Z), p.288.
  4. Les sources espagnoles relatives à l'histoire de la Révolution dans l'ouest de la France: 1789-1799 : guide des sources d'archives et publications de textes, Louis Miard, Édition du Conseil général de Loire-Atlantique, 1989, p.346.
  5. Soldats ambassadeurs sous le Directoire, an IV-an VIII, William-Aimable-Émile-Adrien Fleury, Plon-Nourrit, 1906, v. 1, p.150.
  6. Le Révolution dans le département des Basses-Pyrénées: 1789-1799, Michel Péronnet, Jean-Paul Jourdan, Horvath, 1989, p.128.
  7. Cahiers Saint-Simon, Société Saint-Simon, Société Saint-Simon., 2003, no.31 2003, p.107.
  8. name="Louis Gabriel Michaud 1819, p.288"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon