Coena Cypriani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
"Kanaango ezkontza", Jan Corneliszen margolana.

Coena Cypriani edo De Coena Cypriani ("Ziprianoren afaria" edo "festa") Antzinaro Berantiarran sortutako ipuin europarra da. Tradizioaren arabera, liburuaren sortzailea Kartagoko apezpikua, San Zipriano (249-258) izan zen. Antza, V. mendean edo VI. mendearen hasieran idatzia, 855ean Rabanus Maurusek, Lotaringiako Lotario II.aren eskaera jasoz, garaiko latinera itzuli zuen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coena Cypriani liburuak Bibliaren parodia, alegoria eta satira lantzen ditu, Carmina Burana bilduman ikus daitekeen moduan. Zentzu horretan anbiguetate handiko lana da eta, ondorioz, mendetan zehar interpretazio desberdinak izan ditu. Coena Cypriani-k Ekialdeko Joel erregearen historia kontatzen du. Joelek Kanaan (zalantzarik gabe Bibliako erreferentzia) herrian ezkontza oturuntza handi bat antolatu zuen. Bertan Bibliako pertsonaia asko agertu ziren, besteak beste, Eba, Kain, Abel, Abraham, Moises, Maria, Jesus… Oturuntza bukatu baino lehen erregeak lapurreta bat deskubritu zuen. Lapurra Carmiren semea da, Akar izenekoa. Egin duen delituaren ondorioz heriotza zigorra ezartzen zaio. Akar hil eta gero, gonbidatuek lurperatu zuten eta, bukatuez gero, haien etxetara itzuli ziren.[1]

Rabanus Maurusen ustez liburuak helburu pedagogikoa zuen. Haren bitartez, eta umorea erabiliz, jendeak Bibliako izen handiak ezagutzeko aukera zuen. Juan Hymmonidesek, bestetik, lana berriro moldatu zuen, asmo politikoen aipamenak sartuz, dena asmo jostagarriaz.

Coena Cypriani liburua Umberto Ecoren Il nome della rosa eleberrian agertu zen eta horrek haren ospea asko zabaldu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • E. D'ANGELO, Storia della letteratura mediolatina, Accademia Vivarium Novum, Montella, 2004.