Umberto Eco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Umberto Eco
Umberto Eco
Datu pertsonalak
Jaio 1932ko urtarrilaren 5a
Alessandria (Italia)

Umberto Eco (Alessandria, Italia, 1932ko urtarrilaren 5a) Italiako idazlea eta intelektuala da, Erdi Aroan, semiotikan, filosofian, kritika literarioan aditua, 1980an Il nome della rosa ("Arrosaren izena") izeneko eleberria idazteagatik ezaguna da batik bat. Semiotika azterketak egin ditu batez ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turingo Unibertsitatearen laguntzari esker (1954), Ecok Italiako Irrati Telebistan lan egin zuen, eta Turingo Unibertsitateko irakasle ere izan zen (1956-64). Florentzian eta Milanen eskolak eman zituen, eta azkenik, 1971n, Boloniako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako lanak estetikaren inguruan egin zituen: Opera aperta (1962, "Lan irekia") da horietan ezagunena; lan horretako tesien arabera, musika modernoak, poesia sinbolistak eta kontakizun mota berriak (Kafka, James Joyce) mezu irekiak, zalantzazkoak, eskaintzen dituztela proposatu du, entzuleak edo irakurleak interpretazioan eta haien sorkuntzan parte har dezan.

Ondoren, komunikazioaren eta semiotikaren eremuan murgildu zen, eta zenbait lan argitaratu zituen: A Theory of Semiotics (1976, "Semiotikaren teoria") eta Semiotics and Philosophy of Language (1984, "Semiotika eta hizkuntzaren filosofia"), biak ingelesez idatziak. Literatura kritikaz, historiaz eta komunikazioaz idatzitako lan ugarien arteko batzuk hizkuntza askotara itzuliak izan dira.

Ecoren eleberri ezagunenak, Il nome della rosa (1981, "Arrosaren izena"), XIV. mendean Italiako monasterio batean gertatutako hilketa misteriotsua du gaia, baina sakonean egia da, teologia, filosofia eta historiaren ikuspegitik zalantzan jarri eta aztertu nahi dena. Liburu hori mundu osoan best seller izan zen. 1986an Jean Jacques Annaudek eleberri horretan oinarritutako film bat zuzendu zuen. Ospe handia eman zion hurrengo lanak ere, 1989 argitaratutako Il pendolo di Foucault ("Foucaulten pendulua") izenburukoak.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ecok filosofia, semiotika, hizkuntzalaritza eta estetikari buruzko saiakerak idatzei ditu:

  • Il problema estetico in San Tommaso, Turin: Edizioni di Filosofia, 1956
  • Storia figurata delle invenzioni. Dalla selce scheggiata al volo spaziale, Milan: Bompiani, 1961 (Giovanni Battista Zorzolirekin batera)
  • Opera aperta, Milan: Bompiani, 1962.
  • Diario minimo, Milan: Mondadori, 1963
  • Apocalittici e integrati, Milan: Bompiani, 1964
  • Il caso Bond (Oreste del Buonorekin batera), Milan: Bompiani, 1965
  • Le poetiche di Joyce, Milan: Bompiani, 1966
  • Appunti per una semiologia delle comunicazioni visive, Milan: Bompiani, 1967
  • L'Italie par elle-meme. A portrait of Italy. Autoritratto dell'Italia (beste egileekin batera), Milan: Bompiani, 1967
  • La struttura assente, Milan: Bompiani, 1968
  • La definizione dell'arte, Milan: Mursia, 1968
  • L'arte come mestiere, Milan: Bompiani, 1969
  • I sistemi di segni e lo strutturalismo sovietico (Remo Faccanirekin batera), Milan: Bompiani, 1969
  • L'industria della cultura, Milan: Bompiani, 1969
  • Le forme del contenuto, Milan: Bompiani, 1971
  • Il nuovo medioevo, Milan: Bompiani, 1972 (beste egileekin batera)
  • Estetica e teoria dell'informazione, Milan: Bompiani, 1972
  • Il segno, Milan: Isedi, 1973
  • Il costume di casa, Milan: Bompiani, 1973
  • Beato di Liébana, Milan: Franco Maria Ricci, 1973
  • Trattato di semiotica generale, Milan: Bompiani, 1975
  • Il superuomo di massa, Roma: Cooperativa Scrittori, 1976
  • Dalla periferia dell'impero, Milan: Bompiani, 1977
  • Come si fa una tesi di laurea, Milan: Bompiani, 1977
  • Lector in fabula, Milan: Bompiani, 1979
  • Il "Milione": descrivere l'ignoto, L'espresson, 1982
  • Postille al nome della rosa (1983), Milan: Bompiani, 1984
  • The Sign of Three. Peirce, Holmes, Dupin 1983
  • Sette anni di desiderio, Milan: Bompiani, 1983
  • Semiotica e filosofia del linguaggio, Turin: Einaudi, 1984
  • Sugli specchi e altri saggi, Milan: Bompiani, 1985
  • Lo strano caso della Hanau 1609, Milan: Bompiani, 1989
  • Leggere i Promessi sposi (Maria Cortirekin batera), Milan, Bompiani, 1989
  • I limiti dell'interpretazione, Milan: Bompiani, 1990
  • Stelle e stellette, Genova: Melangolo, 1991
  • Vocali, Napoli: Guida, 1991
  • Il secondo diario minimo, Milan: Bompiani, 1992
  • La memoria vegetale, Milan: Ed. Rovello, 1992
  • La ricerca della lingua perfetta nella cultura europea, Bari: Laterza, 1993
  • Six Walks in the Fictional Woods, Cambridge: Harvard U.P., 1994
  • Povero Pinocchio, Modena: Comix, 1995
  • In cosa crede chi non crede? (Carlo Maria Martinirekin batera), Roma: Liberal, 1996
  • Cinque scritti morali, Milan: Bompiani, 1997
  • Kant e l'ornitorinco, Milan: Bompiani, 1997
  • Tra menzogna e ironia, Milan: Bompiani, 1998
  • La bustina di Minerva, Milan: Bompiani, 2000
  • Riflessioni sulla bibliofilia, Milan: Ed. Rovello, 2001
  • Sulla letteratura, Milan: Bompiani, 2002
  • Dire quasi la stessa cosa. Esperienze di traduzione, Milano: Bompiani, 2003
  • Bellezza. Storia di un'idea dell'Occidente, Milan: Motta On Line, 2002
  • Storia della bellezza, Milan: Bompiani, 2004
  • Il linguaggio della terra australe, Milano: Bompiani, 2004
  • Il Codice Temesvar, Milan: Ed. Rovello, 2005
  • Nel segno della parola (Daniele Del Giudice eta Gianfranco Ravasirekin batera), Milan: Rizzoli, 2005
  • A passo di gambero. Guerre calde e populismo mediatico, Milan: Bompiani, 2006
  • La memoria vegetale e altri scritti di bibliofilia, Milan: Bompiani, 2006
  • Sator Arepo eccetera, Roma: Nottetempo, 2006
  • Storia della bruttezza, Milan: Bompiani, 2007
  • 11/9 La cospirazione impossibile, Milan: Edizioni Piemme, 2007
  • Dall'albero al labirinto, Milan: Bompiani, 2007
  • Nebbia , Turin: Giulio Einaudi Editore, 2009
  • Non sperate di liberarvi dei libri (Jean-Claude Carrièrerekin batera), Milan: Bompiani, 2009
  • Vertigine della lista, Milano: Bompiani, 2009
  • Il Medioevo. Barbari, Cristiani, Musulmani, Milan: Encyclomedia Publishers, 2010
  • Il Medioevo. Cattedrali, Cavalieri, Città, Milan, Encyclomedia Publishers, 2011
  • Il Medioevo. Castelli, Mercanti, Poeti, Milan, Encyclomedia Publishers, 2011
  • Costruire il nemico e altri scritti occasionali, Milan: Bompiani, 2011
  • Il Medioevo. Esplorazioni, Commerci, Utopie, Milan, Encyclomedia Publishers, 2011
  • Scritti sul pensiero medievale, Milan: Bompiani, 2012
  • Storia delle terre e dei luoghi leggendari, Milan: Bompiani, 2013

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umberto Eco Aldatu lotura Wikidatan