Coenagrion scitulum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coenagrion scitulum
Coenagrion scitulum-male.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaCoenagrionidae
GeneroaCoenagrion
Espeziea Coenagrion scitulum
(Rambur, 1842)

Coenagrion scitulum Coenagrionidae familiako odonatua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgin-orratz txikia da (30-33 mmko luzera), urdin eta beltzez koloreztatua dagoena (eme batzuk berdexkak izan daitezke). Abdomeneko orban beltzen eredua, bigarren segmentuan duen ardo-kopa formako marrazkia[2] eta erronbo formako pterostigmak dira arren ezaugarri bereizgarriak. Beti ere, Coenagrion caerulescens oso antzekoa denez gero, uzkialdeko apendizeak behatu behar dira bi espezieak ziurtasunez bereizteko[3].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur bazterreko landaredi belarkara ongi garatua duten ur-geldi eguzkitsuetan bizi da. Batzuetan korronte geldoko uretan aurki daiteke[3].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Europan eta hego-mendebaldeko Asian, Kaspiar itsasoa eta hegoaldeko Kaukasoraino hedaturik dago. Beste populazio bat erdialdeko Asian (ekialdeko Kazakhstan, Kirgizistan eta Tajikistanen) banaturik dago[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b J.P. BOUDOT (2014): Coenagrion scitulum In: IUCN 2014. IUCN Red List of Threatened Species. 2014.1 bertsioa. <www.iucnredlist.org>. 2014ko ekainaren 30ean begiratua.
  2. Dainty Damselfly British-dragonflies.org.uk
  3. a b Antonio TORRALBA-BURRIAL, Francisco Javier OCHARAN, Adolfo CORDERO, David OUTOMURO, Mónica AZPILICUETA: Coenagrion scitulum Atlas y Libro Rojo de los invertebrados amenazados de España. (Especies vulnerables). Magrama.gob.es. 2014ko ekainaren 30ean begiratua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]