Coppieters Fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Coppieters Fundazioa think tank modura jarduten duen erakundea da, besteak beste Europako aniztasun linguistiko eta kulturalean, eskubide kolektibo eta indibidualetan, bakean, deszentralizazioan eta Herrien autodeterminazio eskubidean arreta jartzen duena. Maurits Coppieters politikari abertzale flandriarraren omenez hartu zuen izena, 2007an sortu zen eta Bruselan du egoitza.

Europako Parlamentuak aitortua, bere kideen eta Europako Parlamentuaren diru-ekarpenez finantziatzen da. Europako Aliantza Askearekin harreman estuak mantentzen ditu [1].

Hamalau Europako estaturik gabeko nazio daude ordezkatuta Coppieters Fundazioan. Besteak beste, Euskal Herria, Katalunia, Galiza, Gales, Bretainia, Kurdistan, Korsika, Okzitania, etab. [2]. Euskal Herriari dagokionez, Alkartasuna Fundazioa (Eusko Alkartasunarena) eta Ezkerraberri Fundazioa (Aralarrena) daude ordezkatuta.

Xabier Macias galiziarra da gaur egun (2019an) Coppietters Fundazioaren lehendakaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]