Coral Herrera
Coral Herrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1977 (45/46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta irakaslea |
![]() ![]() ![]() |
Coral Herrera Gómez (Madril, 1977) idazle eta komunikatzaile feminista da. Costa Rican bizi da, nazionalitate bi izanda: espainola eta Costa Ricakoa. Oso ezaguna da maitasun erromantikoaren mitoari egiten dion kritikagatik eta queer ikerketei egindako ekarpenengatik.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Coral Herrera Humanitate eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Humanitate eta Komunikazioan doktoratu zen Unibertsitate berean, Mendebaldeko maitasun erromantikoari buruzko tesi bat aurkeztuz, bertan maitasun erromantikoaren lotura kapitalismo-, patriarkatu- eta demokraziarekin aztertzen zuela.[1]
Haren doktoretza amaitu ondoren eta Espainiako krisi ekonomikoak eragindako egoeragatik, Costa Ricara joan zen bizitzera Parisen denboraldi bat pasatu ostean.[2] Artikulu anitz argitaratu ditu komunikabide desberdinetan Pikara Magazine, El País, Eldiario. edo El Ciudadano-n eta zenbait programetan kolaboratzailea izan da, esaterako La Tuerka-n.[3]
Bere laneko gai nagusia maitasun erromantikoren kritika da genero eta queer perspektiba batetik.[4] Erromantizismoa patriarkatuaren produktua dela defendatzen du eta funtsezko papera jokatzen duela genero desberdintasunaren eraikuntza binario eta hierarkikoan.[5] Bere lanean aitortzen du badaudela maitasuna ulertu eta esperimentatzeko era desberdinak, tradizionalak baino askatzaileagoak eta pozgarriagoak.[6][7][8][9]
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Más allá de las etiquetas: hombres, mujeres y trans (Etiketetatik harago: gizonak, emakumeak eta transak) (2010).[10]
- La construcción sociocultural del amor romántico (Maitasun erromantikoaren eraikuntza soziokulturala) (2011).[11]
- Bodas Diversas y Amores Queer (Ezkontza Anitzak eta Queer Maitasunak) (2013).[12]
- Bodas reales, bodas patriarcales: análisis queer de la boda de los príncipes de Asturias (Ezkontza errealak, patriarkal ezkontzak: Asturias printzeen ezkontzaren queer azterketa) (2014).[13]
- Mujeres que ya no sufren por amor: Transformando el mito romántico (Jadanik maitasunagatik sufritzen ez duten emakumeak: mito erromantikoa transformatzen) (2018).[14]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Coral Herrera Gómez - La Construcción Sociocultural de la Realidad, del Género y del Amor Romántico» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Haikita – El blog de Coral Herrera Gómez» InOutradio, la radio lésbica 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. «Coral Herrera Gómez | pikara magazine» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La feminista Coral Herrera lanzó su nuevo libro Bodas Diversas y Amores Queer» LARED21 2013-10-14 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ La construcción social de la desigualdad a través del amor romántico. .
- ↑ «'El amor es tan adictivo como las drogas'» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“El amor no debería basarse en la necesidad, en el miedo a la soledad ni en la exclusividad”» www.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ «Coral Herrera Gómez: “Desde la cultura es fundamental que rompamos con tanto miedo a lo diferente, que visibilicemos otros mundos, otros modos de ser, otras formas de relacionarse”» Entretantomagazine 2012-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amor romántico vs igualdad de género: Una entrevista con Coral Herrera · Global Voices en Español» Global Voices en Español 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2010-12). Más allá de las etiquetas. Txalaparta, S.L. ISBN 9788481366105. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2010). La construcción sociocultural del amor romántico. Editorial Fundamentos ISBN 9788424512002. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bodas_Diversas_y_Amores Queer CORAL HERRERA GÓMEZ PDF» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bodas Reales, Bodas Patriarcales. Coral Herrera Gómez» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2018-05-21). Mujeres que ya no sufren por amor: Transformando el mito romántico. Los Libros De La Catarata ISBN 9788490974537. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).