Cornelis van Eesteren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cornelis van Eesteren
Cornelis van Eesteren and Theo van Doesburg 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Alblasserdam1897ko uztailaren 4a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza Nederlandera
Heriotza Amsterdam1988ko otsailaren 21a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Nederlandera
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta urban designerra
Influentziak De Stijl

Cornelis Van Eesteren (Kinderdjik, Herbehereak, 1897ko uztailaren 4a - 1988ko otsailaren 21a) holandar arkitektoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotterdameko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak (1917). 1919-1921 bitartean W. Verschoor arkitektoarentzat egin zuen lan, Hagan, eta G. J. Rutgers arkitektoarentzat, Amsterdamen.

1921ean, arte arkitekturako sari bat jaso ondoren, Alemanian eta eskandinaviar herrietan zehar ibili zen. Hurrengo urtean Theo Van Doesburg ezagutu zuen, Weimarren, eta 1923an harekin etxeak eta tailerrak egiten hasi zen. 1924an etxe bateko planoak diseinatu zituen Hagako Zorggvliet Parken, eta beste bat eraiki zuen bere jaioterrian, Kinderdijken. Urte hartan bi lehiaketetan parte hartu zuen: Hagako saltoki bateko galeria, eta Rokineko berrikuntza, Amsterdamen. Urtebete geroago, 1925ean, Jan Wils birmoldatzeko lehiaketa irabazi zuen, eta handik aurrera Opbouw 2 taldeko kide izan zen.

1927tik 1930era hirigintza eskolak eman zituen Weimarko Arte Eskolan, eta zenbait aldizkarirentzat idatzi zuen. 1929-1959 bitarteko urteetan Amsterdameko hirigintza zuzendari izan zen, eta Th. K. van Lohuizenekin batera hirigintza eredu arrazionalista prestatu zuen. 1930etik 1947ra Arkitektura Modernoko Nazioarteko Biltzarreko kide izan zen, eta 1959tik 1964ra Negele eta Lelystad hiriak diseinatu zituen.

1947an Delfeko Politeknikoko katedradun izendatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cornelis van Eesteren Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]