Cristina Trivulzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Trivulzio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Trivulzio
JaiotzaMilan1808ko ekainaren 28a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1871ko uztailaren 5a)
HeriotzaMilan1871ko uztailaren 5a (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Emilio Barbiano di Belgiojoso (en) Itzuli
Familia
LeinuaHouse of Trivulzio (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, salonnièrea, idazlea, editorea, editore-laguntzailea, itzultzailea, militante politikoa eta filantropoa
cristinabelgiojoso.it

Cristina Trivulzio Belgiojoso (Lombardia, 1808 - Milan, 1871) Italiaren independentziaren alde egin zuen aristokrata italiarra izan zen. Era berean, intelektual bat izan zen, idazle bikaina frantsesez eta italieraz, eta kazetaria ere bai.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats batean jaioa, 16 urterekin ezkondu zen Emilio Barbiano di Belgiojoso printzearekin. Baina handik gutxira banandu ziren, eta dibortziatu ez ziren arren, bakoitzak bere bizitza izan zuen.

Gaztetan, Giuseppe Mazziniren talde iraultzaileekin bat egin zuen, baina bera bizi zen Italiako eskualdea Austriaren menpe izanik, austriarrek hori jakitean erbestera jo zuen, Parisera. 1830ko eta 1840ko hamarkadetan, irakurle klub edo saloi entzutetsua izan zuen Parisen. Bereziki, iraultzaile independentista italiarrak elkartzen ziren han, hala nola Vincenzo Gioberti, Niccolò Tommaseo, edo Camillo Benso di Cavour.; baina baita beste intelektual asko ereː Alexis de Tocqueville, Honoré de Balzac, Alfred de Musset, Victor Hugo, Heinrich Heine, Franz Liszt eta beste.[2]

1838an, alaba bat izan zuen Parisen, Mary, ezkontzatik kanpokoa. Aitaren berri ez zuen publikoki sekula hitz egin.

1848an Italiako Iraultza piztean, Milango Bost Egunen matxinadan parte hartu zuten tropak antolatu eta finantzatu zituen Milanera joanda. Matxinadak porrot egitean Parisera itzuli zen, baina hurrengo urtean, 1849an, Erromara joan zen Mazzinik osatu zuen Erromako Errepublikaren alde egitera. Ospitale bat zuzendu zuen bizitza laburreko errepublika hartan, eta berriz erbestera jo zuen Frantziako indarrek hura zapaldu zutenean.

Erbestean, Turkian, zortzi urtez bizi ondoren, Italiara itzuli zen 1856an eta Cavourren alde egin zuen politika-lana. Cavourrek 1861ean lortutako Italiaren bat-egitera, Italiako Erresumaren proklamazioa, arrakasta une gorena izan zen Trivulziorentzat.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Essai sur la formation du dogme catholique, 1842
  • L'Italie et la révolution italienne de 1848, 1849
  • Souvenirs dans l'exil, 1850
  • Récits turques, 1856-1858
  • Asie Mineure et Syrie, 1858
  • Scènes de la vie turque, 1858
  • Della condizione delle donne e del loro avvenire, 1866
  • Osservazioni sullo stato dell'Italia e del suo avvenire, 1868
  • Sulla moderna politica internazionale, 1869

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brooklyn Museum, Dinner Party Database
  2. Encyclopedia of Italian Literary Studies