Camillo Benso (Cavourreko kondea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau politikari italiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cavour (argipena)».
Camillo Benso (Cavourreko kondea)
Francesco Hayez 041.jpg
minister of War of the Kingdom of Italy Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko martxoaren 23a
← baliorik ez - Manfredo Fanti
minister of the Navy of the Kingdom of Italy Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Luigi Federico Menabrea
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Bettino Ricasoli
Italiako Erresumako Lehen Ministro

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Bettino Ricasoli
Italiako Erresumako diputatua

1861eko otsailaren 18a - 1865eko irailaren 7a
minister of War of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko irailaren 29a - 1861eko martxoaren 17a
Manfredo Fanti - baliorik ez →
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko apirilaren 2a - 1860ko abenduaren 17a
minister of the Navy of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
← baliorik ez - baliorik ez →
minister of Interior of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1860ko martxoaren 24a
Urbano Rattazzi - Luigi Carlo Farini
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
Giuseppe Dabormida - baliorik ez →
Prime Minister of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
Alfonso La Marmora - baliorik ez →
minister of Interior of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1858ko urtarrilaren 15a - 1859ko uztailaren 19a
Urbano Rattazzi - Urbano Rattazzi
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1857ko abenduaren 14a - 1860ko urtarrilaren 21a
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1856ko maiatzaren 5a - 1859ko uztailaren 19a
Luigi Cibrario - Giuseppe Dabormida
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1856ko apirilaren 30a - 1858ko urtarrilaren 14a
Giovanni Lanza - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1855eko abenduaren 12a - 1856ko otsailaren 13a
Giovanni Lanza - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1855eko maiatzaren 31 - 1855eko azaroaren 19a
Camillo Benso - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1855eko maiatzaren 4a - 1855eko maiatzaren 31
Camillo Benso - Camillo Benso
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1855eko urtarrilaren 10a - 1855eko maiatzaren 30a
Giuseppe Dabormida - Luigi Cibrario
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1853ko abenduaren 19a - 1857ko urriaren 25a
Prime Minister of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1852ko azaroaren 4a - 1859ko uztailaren 19a
Massimo d'Azeglio - Alfonso La Marmora
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1852ko azaroaren 4a - 1855eko maiatzaren 4a
Luigi Cibrario - Camillo Benso
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1852ko otsailaren 26a - 1852ko maiatzaren 21a
Camillo Benso - Luigi Cibrario
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1851ko apirilaren 19a - 1852ko otsailaren 26a
Giovanni Nigra - Camillo Benso
minister of Agriculture and Trade of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1850eko urriaren 12a - 1852ko maiatzaren 21a
Giovanni Filippo Galvagno - baliorik ez →
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1849ko abenduaren 20a - 1853ko azaroaren 20a
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1849ko uztailaren 30a - 1849ko azaroaren 20a
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia Itzuli

1848ko maiatzaren 8a - 1848ko abenduaren 30a
Bizitza
Izen osoa Camillo Benso
Jaiotza Turin1810eko abuztuaren 10a
Herrialdea  Sardiniako Erresuma  1578ko martxoaren 17a)
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Turin1861eko ekainaren 6a (50 urte)
Heriotza modua : malaria
Familia
Aita Michele Benso di Cavour
Ama Adelaide Suzanne de Sellon
Ezkontidea(k) ezkongabea
Bikotea(k) Hortense Allart Itzuli
Anai-arrebak
Leinua Cavour Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Turin Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa deismoa
Alderdi politikoa Italian Liberal Party Itzuli
Camillo Benso, conte di Cavour Signature.svg

Camillo Paolo Filippo Giulio Benso' edo Cavourreko kondea (Turin (Garai honetan Frantzia), 1810eko abuztuaren 10a - Turin (Garai honetan, Italia), 1861eko ekainaren 6a) italiar batasuna gauzatu zuen politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piamonteko familia handiki batean sortu zen eta Cavourreko Mixol Benso markesaren eta Adèle de Sellon dama suitzarraren semea izan zen.

Ideia liberaleko aristokrata, gaztaroan Akademia Militarrean ikasi zuen eta ingeniaritza buru izatera heldu zen. Bizitza militarrari gutxi lotuta, armada utzi eta atzerrira bidaiatzeari ekin zion, Frantzia eta Britainia Handia bezalako herrialde garatuenetako garapen ekonomikoa aztertuz, edozein gairi buruzko berrikuntzetan izen ematen zuen bitartean.

22 urte zituela, Grinzaneko alkate izendatu zuten, bere familiak lurralde ugari zituen herria. Herriari izena aldatu zioten eta Grinzane Cavour izena hartu zuen, Camillo Bensori esker ona emateko, 17 urte baino gehiagoz izan baitzen bertako alkate.

Lehen pausoak politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

1847an politikan lehen hastapenak egin zituen, Cesare Balborekin batera egunkari liberal batean, Il Risorgimento izenekoa.

1848an, Karlos Alberto erregeak Konstituzioa onartu zuen. Eskuineko diputatu eta finantza-ministroa izan zen Turinen, baina kargua utzi behar izan zuen 1852an, ezkerrarekiko hitzarmena (connubio) izenpetu ondoren. Viktor Emanuel II.ak deitu zion berriz ere urte bereko azaroan, eta Piamonteko politikaren buruzagi bihurtu zen Cavour.

1850ean, Siccardi legeen alde egin zuen hitzaldi batean eta Massimo D'Azeglioren gobernuko kide izatera iritsi zen, Nekazaritza, Komertzio eta Marinako ministro bezala, eta, 1851n, kontrol ekonomikoa osatu zuen Finantza gaitasunak ere bereganatu zituenean. 1852n, ezker liberaleko indar nagusiena zen Urbano Rattazzirekin eginiko koalizio batek Ministro Kontseiluaren lehendakaritzara eraman zuen azaroan[1].

Erreformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kargu honetan, Cavourreko kondea Sardiniako erresumaren ekonomia eta industria indartzeko ahaleginetan murgildu zen, trenbideak eta bidesareak eraiki eta Fréjus tunela abian jarriz. Nekazaritzan aurreratzeko, ekoizpen berriak txertatu zituen eta ureztatze kanalak eraiki eta hobetu zituen. Siderurgiaren sorrera faboratu zuen eta ehungintzari ere lagundu zion. Armadan erreformak egiteko, La Marmora jeneralaren laguntza izan zuen eta La Speziako itsas artsenalaren eraikuntza agindu zuen.

Barne politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

Arlo honetan, Cavour monarkia konstituzionalaren bidetik aritu zen eta liberalismoa bultzatu zuen bai politikan eta baita ekonomian ere, baina erreforma hauek guztien arrazoia altxamentu demokratiko edo errepublikarrak uxatzea izan zen. Cavourren ustez, Piamonte-Sardiniak industrializazioa zaindu behar zuen ekonomia aurrerakoi bat ziurtatu nahi bazuen eta, horretarako, protekzionismoa ere erabili beharrean izango bazen ere, dotrina liberalak ezinbestekoak ziren.

Cavourren ustez, demokraziaren hainbat printzipio onargarriak ziren, baina erregimen politikoaren burua elite baten pean egon behar zuen. Ideia hauek aldendu zuten Giuseppe Garibaldigandik, honen ustez, demokraziak proletalgoa eta nekazariak ere barnean hartu behar baitzituen. Cavourrek, berriz, klase ertaina eta burgesia bakarrik ikusten zituen politikan[2].

Eliza Katolikoaren boterea ere doitzen saiatu zen eta haurrentzako babes-etxeak eraikitzea sustatu zuen eta jesuiten aurka borrokatu zuen, hezkuntzan haiek baitzuten monopolioa.

Gizarte arloan kontserbadore, baina ez zuen kleroak estatu liberalaren gainean pribilegioak izatea onartzen eta hainbat ordena monastiko ez deusean utzi eta elizaren pribiliegioak eraisten zituen legea onartzea lortu zuen Piamonte-Sardinian. Lege honek berealdiko eskandalua piztu zuen kontserbadoreeen artean eta aurrez-aurre jarri zuen Viktor Emanuel II.a erregearekin. 1855eko apirilaren 26an, erregeak Cavour dimisiorantz eraman zuen, baina, egun batzuk pasa ondoren, Viktor Emanuelek berriro deitu zion kondeari, lege proiektua nahikoa alboratuta geratu bazen ere.

Atzerri politika eta Italiaren batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

Italia handiaren ametsak gidatua, frantses eta ingelesekin aliatu zen Austriako Habsburgotarren aurka eta, Niza eta Savoia Frantziaren esku utzi behar izan bazituen ere, Emilia eta Toskana Piamonterentzat lortu zituen. Garibaldiri emandako laguntza militarrari esker, Napoli eta Sizilia batzea lortu zuen. Italiako batasunaren aitzindari izan zen, baina ez zuen bere ametsa erabat gauzatua ikusterik izan, bera hil baino lehentxeago Italiako erresuma aldarrikatu bazen ere (1861eko martxoaren 14).

Cavour oso politiko trebea izan zen Piamonte-Sardiniaren aldeko aliantzak lortzen. Savoiako etxearen pean egongo zen estatu indartsu bat eraiki nahi zuen Italia iparraldean, baina, horretarako, Piamontek potentzia europarren laguntza behar zuen, Austria indartsua aurrez-aurre jarriko baitzitzaion Piamonteren garapen honi. Cavourrek ez zuen 1849ko esperientzia errepikatu nahi, Piamonteko erresuma ahulegia baitzen Austriarekin, bakardadean, borrokatzeko eta gainontzeko estatu italiarren laguntza oso balizkoa zen[3].

1854an, Krimeako Gerra hasi zenean, Cavourrek aukera bat ikusi zuen: Turkiaren lagun ziren Frantzia eta Erresuma Batua lurralde haietan nagusitasuna izan nahi zuen Errusiaren aurka ari ziren. Cavourrek Piamonteren laguntza eskaini zien potentzia handiei, Mediterraneon zituen portuak eskainiz eta Krimeara joango zen armadan ere parte hartuz.

Turingo legebiltzarrak ez zion erraz eman baimena espedizio horri: ez zuen piamontear soldaduak urrneko lurralde batera borrokara joan behar zutenik ulertzen. Ez zuten interesik han, baina Cavourrek bere helburua lortu zuen eta Piamonteko tropek parte aktiboa hartu zuten garaileen aldean eta Cavourrek saria jaso zuen, Frantzia eta Erresuma Batuaren ondoan eseri zen negoziazio mahaian.

1856an, Frantzia, Errusia eta Erresuma Batuak Parisko Ituna sinatu zuten Austriako ordezkariaren aurrean. Egia esan, Cavourrek ez zuen lur konpentsaziorik lortu Piamontek gerran parte hartzeagatik, baina saioetako bat Italiako arazoa eztabaidatzeko erabili zen eta hori izan zen bere lorpena, gobernu erreakzionarioen errepresioaz hitz egiteko aukera izan baitzuen eta Austria-Hungariako Inperioa egin zuen penintsula guztian eratzen ari ziren mugimendu iraultzaileen erantzule bakar. Altxamendu hauek mehatxu iraultzaile bilaka zitezkeen Europako gobernu ororentzat eta Italiako arazoa garrantzi handikoa ikusi zuten.

1858an, Napoleon III.arekin elkarrizketatu zen, Habsburgotarren aurrean, Frantzia eta Piamonteren arteko ituna berresteko. Frantziak aliatu garrantzitsua irabaziko zuen Europako hegoaldean eta Cavourrek Frantzia Austriaren aurka militarki borrokatzea lortzeko itxaropena zuen.

Italian, Viktor Emanuel II.a eta Cavourrek neurri liberalak txertatzeko ahalegina egin zuten, era horretan estatu italiarrak era baketsuan batuko zitzaizkielako. 1860an, Giuseppe Garibaldiri lagundu zion Il Risorgimiento eta Italia batuaren ideian. Frantses inbasioaren aurka borrokatzen ari ziren eta 1870ean Italia batuta zegoen, jada.

Aliantza Frantziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavourren ekintzei esker, 1859an, Piamonte eta Frantzia Austriaren aurka jarri ziren. Austria galtzaile, Lonbardia Piamonterentzat izan zen, baina Napoleon III.ak uste baino azkarrago bukatu zuen gerra, Austriarekin armistizioa sinatu baitzuen. Cavourrek dimisioa aurkeztu zuen, Lonbardiaren lorpena Piamontek espero zuen ordainsaria baino askoz ere txikiagoa zen-eta. Hala ere, Viktor Emanuel II.aren gustuko ez bazen ere, 1860an, kondea berriro zen kontseiluaren lehendakari.

Austriaren ahuldade politiko eta militarra medio eta Erresuma Batuaren laguntza diplomatikoaz baliatuz, 1860an, Cavourrek herri galdeketak ezartzea lortu zuen Toskanan, Modena eta Parmako dukerrietan eta Aita Santuen Lurraldean, Piamonte-Sardinia erresuma barnean sartu ahal izateko.

Piamonteko gobernuarentzat mingarri samarra bazen ere, frantsesen laguntza behar zuen Italia batzeko proiektuan eta, horretarako, Cavourrek Niza eta Savoia harentzako uztea komenigarria zela jo zuen.

Bi Sizilietako Erresumaren batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri batean, Cavourrek Alkandora gorrien antolaketan lagundu zion Garibaldiri 1860ko apirilean, baina, era berean, Sizilia Piamonteko erresumari berehalakoan batzeko presioa ere egin zion eta Garibaldik uko egin zion honi. 1860ko uztailean, Napoli Piamonteren aldeko altxamentuan sartzeko ahalegina egin zuen Cavourrek, baina ez zuen lortu eta Garibaldi geratu zen han, jaun eta jabe.

Cavourrek Viktor Emanueli eskatu zion Garibaldiri bere tropak Messinako itsasartean gerarazteko, baina erregeak ez zion jaramonik egin eta, abuztu erdi aldera, alkandora gorriak Bi Sizilietako Erresuma inbaditzen hasi ziren.

Azkenean, iraultzaile arriskutsu hura gerarazteko aitzakian, Frantziak baimena eman zion Cavourri Piamonteko armada Aita Santuen Lurraldera bidaltzeko, baina ez zion Erromari eraso egin, Napoleon III.ak guarnizio bat baitzuen han Pio IX.a babesteko.

Italiako Erresumaren aldarrikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian, Piamonteko armada alkandora gorriekin batera zebilen eta hauek Napoli hartu zuten. Garibaldik Viktor Emanueli eman zion Italia Hegoaldeko aginte politikoa eta penintsularen nolabaiteko batasuna lortu zen, baina, aldi berean, Garibaldik Cavour kargutik kentzea ere eskatu zuen eta erregeari ez zitzaion gustatu. 1861eko martxoaren 17an, hegoaldeko borboien azken porroten ondoren, Viktor Emanuel II.a egin zuten errege Turinen, eta Cavourren proiektu preziatua gauzatuta geratu zen.

Cavourren ahaleginak, Venezia oraingoz baztertu eta aita santuarekin akordioa lortzera zuzendu ziren, baina planak bukatu aurretik, Cavour hil egin zen familiak Turinen zuen jauregian, ziurrenik malariak jota. 1861eko ekainaren 6an izan zen eta 50 urte besterik ez zituen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camillo Benso (Cavourreko kondea) Aldatu lotura Wikidatan