Crna mačka, beli mačor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Crna mačka, beli mačor
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko izenburua Schwarze Katze, weißer Kater
Jatorrizko hizkuntza alemana
Jatorrizko herrialdea Frantzia, Alemania, Jugoslaviako Errepublika Federala eta Jugoslavia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa eta polizia filma
Iraupena 123 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Emir Kusturica
Gidoigilea(k) Emir Kusturica
Gordan Mihić Itzuli

[[Kategoria:Gordan Mihićek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Branka Katić
Miki Manojlović
Srđan Todorović
Predrag Laković
Bajram Severdzan
[[Kategoria:Branka Katićek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Miki Manojlovićek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Srđan Todorovićek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Predrag Lakovićek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bajram Severdzanek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Maksa Ćatović Itzuli
[[Kategoria:Maksa Ćatovićek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Argazki-zuzendaria Thierry Arbogast
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Serbia
Kanpo loturak

Crna mačka, beli mačor (euskaraz Katu beltz, katu zuri) 1998ko Emir Kusturica serbiar-bosniar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Bajram Severdžan, Srđan Todorović, Florijan Ajdini eta Branka Katić aktoreek antzeztu zuten.

Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.

Film honetako pertsonaiak erromaniera, bulgariera eta serbieraz mintzatzen dira, maiz hizkuntz batetik besterako bapateko aldaketak eginez.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ekialdeko Serbia, Danubio ibaiaren ertzean eta Bulgariako mugatik hurbil girotua dago.

Grga Pitić (Sabri Sulejman), zabortegien kontrola duen ijito mafiosoa, eta Zarije Destanov (Zabit Memedov), zementu lantegi bateko jabe harroa, haurtzarotik elkarren lagun dira. Orain, 1980ko hamarkadan, elkarrekin batera mota guztietako abentura eta gorabeherei biziraun diete.

Zarije ospitalean dela, haren Matko semea (Bajram Severdzan) Grgarengana diru eskean joango zaio, Matko eta Dadan sozioak (Srđan Todorović) merkatu beltzean gasolina salmenta negozio handi bat burutzeko dirua behar baidute. Baina negozioa ez da ongi aterako, eta Dadanek Matkari heriotz mehatxua egingo dio, Dadanen arreba ezkongabea den Afrodita (Salija Ibraimova) Matkoren semea den Zarekin (Florijan Ajdini) ezkontzen ez baldin bada mehatxua gauzatuko duela esanez. Halere, Zare gaztea Idaz maitemindua dago (Branka Katic), Sujka amonaren (Ljubica Adzovic) tabernan zerbitzari gisa lan egiten duen enska gaztea.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]