Cyaniris semiargus
Cyaniris semiargus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Cyaniris |
Espeziea | Cyaniris semiargus Rottemburg, 1775 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Hirusta gorri, Trifolium medium, Vicia cracca eta Trifolium spadiceum |
Cyaniris semiargus Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Siberiako ekialdeko muturreraino. Marokon ere bizi da, Atlas mendilerroan[1].
S. A. von Rottemburg entomologo alemaniarrak deskribatu zuen 1775. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta ertaina da, 32-38 mm arteko hegal-zabalera duena[2]. Sexu dimorfismo nabarmena du, arrak urdin biziko hegalak ditu, ertzean lerro beltzak dituztenak eta ertza bera zuria. Zain ilunak ere oso nabarmenak ditu[3]. Emearen hegalak marroiak dira eta ertz zuria dute. Hegalen azpialdea antzekoa da sexu bietan, gris-marroi argia eta puntu beltzak sakabanatuta.
Beldarra hori-berdea da eta lerro ilunagoak ditu gorputzean. Iletsua da eta espirakulu marroi ilunak ditu. Pupa oliba kolorekoa da[4].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeletak belaunaldi bakarra izaten du eta apirila eta ekaina artean ikusten da hegan. Ondoren arrautzak hirusta gorrian (Trifolium pratense) jartzen ditu eta beldarra landare horretaz elikatzen da. Beldar egoeran hibernatzen du eta udaberrian pupa eratzen du hosto bati zetaz itsatsita. Hibernatzen ari den beldarra eta pupa bera Lasius generoko inurriek zaintzen dute.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2.200 metroko altuera arteko zelai eta larretan aurkitzen da. Ongarritu gabeko eremuak hobesten ditu[2]. Askotan ikusten da lokatzetan edo behien gorotzetan gatz eta nektar bila[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Arra eta emea elkarturik.
-
Tximeleta emea hirusta gorrian arrautzak jartzen.
-
Taldetxo bat lurrean gatz bila.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «TheInsectCollector» www.theinsectcollector.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ a b «Mazarine blue - Cyaniris semiargus» web.archive.org 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ «Cyaniris semiargus on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ «Cyaniris semiargus» www.kolumbus.fi (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).