Superman (filma)
Superman (euskaraz Superman, hots, "Supergizona") 1978ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Jerry Siegel eta Joe Shusteren Superman pertsonaian oinarritua dago. Filma honetan Christopher Reeve, Gene Hackman, Marlon Brando eta Margot Kidder aktoreek antzeztu zuten.
Lortutako arrakastari esker bere jarraipenak izan zituen: Superman II (1980), Superman III (1983), Supergirl (1984), Superman IV: The Quest for Peace (1987), Superman Returns (2006) eta Man of Steel (2013).
Filma hiru Oscar Sarietarako izendatua egon zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galaxia urrun batetan dagoen eta suntsitzera doan Krypton planetan guraso batzuek bere haur jaio berria salbatzeko asmoz espaziora bidaltzen dute. Espaziontzia Lur planetan lurrartzen du, eta AEBtako nekazari bikote batek haurtxoa semetzat hartuz, gizakien baloreak irakasten dizkiotelarik. Haurtxoa urtetan aurrera doala gainontzekoengandik ezberdina eta superbotereak dituela erakutsiko du. Jada, heldutasunean gurasordeen etxaldea laga eta Metropolis hirira joan da, han Clark Kent izenez (Christopher Reeve) Daily Planet egunkarian lan egingo du, bertan Lois Lane (Margot Kidder) izeneko emakumezko kazetariaren lankidea izanez. Clarkek bi bizitza paralelo izango ditu, bata, egunerokoa eta jendearen agerikoa kazetari gisa, eta bestea ezkutukoa, Superman heroia gisa, bere superbotereekin Ongiaren alde eta Gaizkiaren aurka borrokatuz, tartean Lex Luthor aparteko talentudun gaizkilea dagoelarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marlon Brando: Jor-El
- Gene Hackman: Lex Luthor
- Christopher Reeve: Clark Kent / Superman
- Ned Beatty: Otis
- Jackie Cooper: Perry White
- Glenn Ford: Jonathan Kent
- Trevor Howard: Lehenbiziko Agurea
- Margot Kidder: Lois Lane
- Jack O'Halloran: Non
- Valerie Perrine: Eve Teschmacher
- Maria Schell: Vond-Ah
- Terence Stamp: Zod jenerala
- Phyllis Thaxter: Martha Kent
- Susannah York: Lara
- Jeff East: Clark Kent nerabea
- Marc McClure: Jimmy Olsen
- Sarah Douglas: Ursa
- Harry Andrews: Bigarren Agurea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Superman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1978ko filmak
- Richard Donnerrek zuzendutako filmak
- Mario Puzok idatzitako filmak
- David Newmanek idatzitako filmak
- Leslie Newmanek idatzitako filmak
- Robert Bentonek idatzitako filmak
- Tom Mankiewiczek idatzitako filmak
- Marlon Brandok antzeztutako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Christopher Reevek antzeztutako filmak
- Margot Kidderrek antzeztutako filmak
- Jackie Cooperrek antzeztutako filmak
- Ned Beattyk antzeztutako filmak
- Glenn Fordek antzeztutako filmak
- Phyllis Thaxterrek antzeztutako filmak
- Valerie Perrinek antzeztutako filmak
- Susannah Yorkek antzeztutako filmak
- Terence Stampek antzeztutako filmak
- Sarah Douglasek antzeztutako filmak
- Jack O'Halloranek antzeztutako filmak
- Maria Schellek antzeztutako filmak
- Trevor Howardek antzeztutako filmak
- Rex Everhartek antzeztutako filmak
- Harry Andrewsek antzeztutako filmak
- Larry Hagmanek antzeztutako filmak
- Jeff Eastek antzeztutako filmak
- Marc McClurek antzeztutako filmak
- John Stuartek antzeztutako filmak
- Richard Donnerrek antzeztutako filmak
- Noel Neillek antzeztutako filmak
- Shane Rimmerrek antzeztutako filmak
- Alan Tilvernek antzeztutako filmak
- John Hollisek antzeztutako filmak
- Phil Brownek antzeztutako filmak
- Robert Hendersonek antzeztutako filmak
- Alexander Salkindek ekoitzitako filmak
- Ilya Salkindek ekoitzitako filmak
- Pierre Spenglerrek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Supermanen filmak
- Richard Donerek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Denbora-bidaiei buruzko filmak
- Gerra eta arma nuklearrei buruzko filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Kansasen girotutako filmak
- Nevadan girotutako filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- BAFTA film saridunak