Superman III
Superman III 1983ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta zientzia-fikziozko film bat da. Superman superheroi ezagunaren komikietan oinarritua dago. Christopher Reeve, Richard Pryor, Jackie Cooper, Marc McClure, Annette O'Toole, Annie Ross, Pamela Stephenson, Robert Vaughn eta Margot Kidder aktoreek antzeztu zuten.
Superman (1978) eta Superman II (1980) filmeen jarraipena izan zen, eta ondoren film hauek jarraitu zioten: Supergirl (1984), Superman IV: The Quest for Peace (1987), Superman Returns (2006) eta Man of Steel (2013).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Supermanek (Christopher Reeve) Gus Gorman (Richard Pryor) informatikari buruargiak sortutako superkonputagailu bati aurre egin beharko dio, makina horren bidez Ross Webster (Robert Vaughn) gaizkile aberatsa Munduaz jabetu nahi baita. Hori gutxi ez balitz, Supermanek nortasun bikoizketa bat jasan eta bere nortasun ilun eta zitala azaleratuko da. Bestalde, Clark Kent kazetaria Smallville jaioterrira itzuli eta bere nerabetzaroko Lana Lang (Margot Kidder) neskalagunarekin topo egingo du
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Christopher Reeve: Superman / Clarke Kent
- Richard Pryor: Gus Gorman
- Jackie Cooper: Perry White
- Margot Kidder: Lois Lane
- Marc McClure: immy Olsen
- Annette O'Toole: Lana Lang
- Annie Ross: Vera Webster
- Robert Vaughn: Ross Webster
- Pamela Stephenson: Lorelei Ambrosia
- Gavan O'Herlihy: Brad Wilson
Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Superman (1978)
- Superman II (1980)
- Supergirl (1984)
- Superman IV: The Quest for Peace (1987)
- Superman Returns (2006)
- Man of Steel (2013)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Superman III filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Superman III filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
|
- 1983ko lanak
- Richard Lesterrek zuzendutako lanak
- David Newmanek idatzitako lanak
- Christopher Reevek antzeztutako lanak
- Richard Pryorrek antzeztutako lanak
- Jackie Cooperrek antzeztutako lanak
- Marc McClurek antzeztutako lanak
- Annette O'Toolek antzeztutako lanak
- Robert Vaughnek antzeztutako lanak
- Margot Kidderrek antzeztutako lanak
- Robert Beattyk antzeztutako lanak
- Graham Starkek antzeztutako lanak
- Shane Rimmerrek antzeztutako lanak
- Ilya Salkindek ekoitzitako lanak
- Pierre Spenglerrek ekoitzitako lanak
- Warner Bros.ek ekoitzitako lanak
- Supermanen filmak
- Christopher Reevek antzeztutako filmak
- Margot Kidderrek antzeztutako filmak
- Richard Pryorrek antzeztutako filmak
- Robert Vaughnek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Informatikari buruzko filmak
- Jarraipen filmak
- Arizonan girotutako filmak
- Kolonbian girotutako filmak
- Kansasen girotutako filmak
- Mendebaldeko Virginian girotutako filmak
- 1983ko filmak