Danica McKellar

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Danica McKellar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanica Mae McKellar
JaiotzaLa Jolla1975eko urtarrilaren 3a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Mike Verta (en) Itzuli
Scott Sveslosky (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Harvard-Westlake School (en) Itzuli
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Young Actors Space
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, matematikaria, film-zuzendaria, idazlea, telebista-aktorea, gidoilaria, zinema aktorea, ahots-aktorea eta errealizadorea

danicamckellar.com
IMDB: nm0005211 Allocine: 117116 Rottentomatoes: celebrity/dancia_mckellar Allmovie: p47685
Facebook: danicamckellar Twitter: danicamckellar Instagram: danicamckellar TikTok: danicamckellar Edit the value on Wikidata

Danica Mae McKellar (San Diego, Kalifornia, 1975eko urtarrilaren 3a)[1] estatubatuar aktore, matematikari, idazle eta hezkuntzaren aldeko aktibista da. Winnie Cooperren papera egin zuen The Wonder Years telesailean 1988tik 1993ra, eta 2010etik Miss Martian pertsonaiari ahotsa eman dio Young Justice superheroien telesail animatuan.

2015ean, McKellar Netflixeko Project Mc2 telesail originalerako aukeratua izan zen.[2] Hallmark Channelentzat telebistako hainbat filmetan agertzen da. Bera da Jetsondarrak telesailean Lucero Sonicoren (Judy Jetson) ingelesezko gaur egungo ahotsa 2017tik, Janet Waldoren heriotzaren ondoren 2016an.

Bere aktore-lanaz gain, McKellar-ek ez-fikziozko sei liburu idatzi zituen geroago, guztiak matematikarekin lotuak: Math Doesn't Suck, Kiss My Math, Hot X: Algebra Exposed, Girls Get Curves: Geometry Takes Shape, Goodnight, Numbers eta Do Not Open This Math Book, matematikan konfiantza eta nabarmentzea sustatzen dietenak erdi-mailako eta bigarren mailako eskoletako neska eta gazteei.[2][3][4]

Lehen urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

McKellar La Jollan jaio zen, Kalifornian.[5] Familiarekin Los Angelesera joan zen bizitzera 8 urte zituela. Bere ama, Mahaila McKellar, etxezaina zen; bere aita, Christopher McKellar, higiezinen sustatzailea; bere ahizpa gazteena, Crystal (j. 1976) abokatua da.[6] McKellarrek Kaliforniako Unibertsitatean ikasi zuen, Los Angelesen, non Alpha Delta Pi taldeko kide izan zen,[7] eta 1998an Matematikako summa cum laude zientzietako lizentziatura lortu zuen.[8]

Aktore karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela, familiarekin Los Angeles hirira joan zen bizitzera.[9] Bera eta bere ahizpa (Crystal McKellar) lehian ari ziren aktore lan gehiago nork lortuko zituen ikusteko. The Wonder Years telesailean Winnieren papera egiteko aktore bat aukeratu behar izan zenean, azkeneko biak Mckellar ahizpak izan ziren; Danicak Winnie Cooperren papera lortu zuen, eta Crystalek Becky Slatterrena, Kevin Arnolden (Fred Savage) maitasuna irabazteko aurkari izan zuen bizilagunarena.[10]

The Wonder Years[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Wonder Years-ek 1960ko hamarkadako eta 1970eko hasierako gizarte-arazoei eta gertakari historikoei aurre egiten zien, Kevin Arnold pertsonaia nagusiaren bidez ikusita, zeinak nerabeen gizarte-gatazkei ere aurre egiten zien (batez ere Paul bere lagunik onenarekin, eta Winnie Cooper, sentimentalki interesatzen zitzaionarekin) familia-arazoei eta beste gai batzuei.

Gertaerak garatzen ari ziren bitartean, Kevin zaharrago eta jakintsuago batek kontatzen zuen istorioa (Daniel Sternen ahotsa du), gertatzen ari zena eta bere esperientzietatik ikasitakoa deskribatzen zuena.[11]

Ondorengo paperak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josh Savianorekin batera Camp Cucamonga filmean parte hartu zuen 1990ean.

1992an "Elkarrekin garaitzeko (Sidekicks)" filmean parte hartu zuen, Chuck Norris eta Jonathan Brandisekin batera. Danicak Speechless izeneko film labur bat idatzi eta zuzendu zuen. Dan Lauria eta Alley Mills aktoreek antzeztu zuten. Mama detective filmean ere lan egin zuen, Maddie Monroe bezala.

"How I Met Your Mother" serieko bi ataletan agertu da, Teden lige gisa.

2005ean, Erin Kendall bezala "NCIS: Criminologia naval"-eko atal batean parte hartu zuen, zehazki 37. atalean edo, bestela esanda, bigarren denboraldiko 14. atalean, "Testigo" izenekoan. Bertan, MITeko lizentziadun baten papera egiten du, hilketa baten lekuko.

2015eko Gabonetako Koroa filmeko protagonista izan zen, Rupert Penry-Jonesekin batera, eta Allieren rola jokatu zuen errege europar baten alabaren institutriz gisa.

Matematikari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika arloan, argitalpen zientifiko batean egilekide izan zen Lincoln Chayes irakaslearekin eta Brandy Winn ikaslearekin batera.[12] Lanak "Chayes-McKellar-Winn teorema" dei daitekeen fisika-matematikaren teorema frogatzen du, kalifikatibo hori asko erabiltzen ez den arren.[13] Bere ikasleen trebetasun matematikoei buruz, Chayesek New York Times-en esan zuen "Uste nuen biak benetan primerakoak zirela, benetan primerakoak".[14] McKellar-ek doan aholkatzen ditu bere jarraitzaileak bere webgunean. UCLAn egon zen bitartean, Alpha Delta Pi taldeko kidea izan zen.

McKellar Math Doesn 't Suck: How to Survive Middle-School Math Without Losing Your Mind or Breaking a Nail liburuaren egilea da (Itzulpena: Matematikak ez du kiratsik: nola biziraun matematika hezkuntza ertainean azkazal bat hautsi gabe. ISBN 1-59463-039-9), neskak animatzeko.[15] Liburuak Tara C. Smithen, "Iowa Citizens for Science"-ren sortzailearen, eta Iowako Unibertsitateko epidemiologia irakaslearen oniritzia du.[16] Smithekin izandako elkarrizketa batean, McKellarrek esan zuen liburua idatzi zuela "neskei erakusteko irisgarria eta garrantzitsua dela, eta, gainera, apur bat glamorosoa" eta "neska gazteei matematika eta zientzia ez direla beraientzako esaten dieten mezu sozial kaltegarriei" aurre egiteko.[17]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

McKellar Michael "Mike" Verta konpositorearekin ezkondu zen 2009ko martxoaren 22an, La Jollan, Kalifornian; bikoteak 2001etik harremana zuen.[18] 2010ean izan zuten lehenengo seme-alaba, Draco izeneko semea.[19][20] McKellar-ek Vertarekiko dibortzioa eskatu zuen 2012ko ekainean.[21]

McKellarrek Draco etxean hezi du bere bizitza osoa, eta bere matematika-liburuetako gai asko etxeko irakaskuntzan inspiratuta daude.[22]

2014ko uztailaren 16an, Scott Svesloskyrekin konprometitu zen, Los Angeleseko Sheppard, Mullin, Richter & Hampton enpresa juridikoko bazkidearekin. 2014ko azaroaren 15ean ezkondu ziren Kauai-n, Hawaiin.[23]

Danica McKeller kristaua da eta aldizka joaten da elizako elizkizunetara. Candace Cameron Burek bere bizitzan eragin handia izan zuela aipatzen du Bibliaren kopia bat eman ziolako.[24]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Rola
1992 Sidekicks Lauren
2001 Good Neighbor Molly Wright
XCU: Extreme Close Up Sarah
Speechless... Dana Woodman
2002 Sex and the Teenage Mind Debbie
Black Hole Rachael
Reality School Sexy Sally
Jane White Is Sick & Twisted Tiffany
The Year that Trembled Pam Hatch
Hip, Edgy, Sexy, Cool Sissie
2004 Raising Genius Lacy Baldwin
Intermission Sleepwalker
Quiet Kill Pet Shop Girl
2007 Hack! Emily
2008 Heatstroke Caroline
2009 21 and a Wake-Up Jenny Valentine
2010 Scooby-Doo! Abracadabra-Doo Madelyn Dinkley
Superman/Shazam!: The Return of Black Adam Sally
2012 Flatland 2: Sphereland Aero
Mancation Rebecca
2014 Where Hope Grows Susan Malcolm
2017 The Jetsons & WWE: Robo-WrestleMania! Judy Jetson
2018 The Fiddling Horse Leslie Heart
2018 Lego DC Super Hero Girls: Super-Villain High Frost
2018 DC Super Hero Girls: Legends of Atlantis Frost

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Rola Oharrak
1985 The Twilight Zone Nola "Her Pilgrim Soul" pasartea
1987 Deidre Dobbs "Shelter Skelter" pasartea
1988–1993 The Wonder Years Winnie Cooper Rol nagusia (1-6 denboraldiak)
1989 The Super Mario Bros. Super Show! Patty 2 pasarte
1990 Camp Cucamonga Lindsey Scott Telebistako filma (NBC)
1992 Captain Planet and the Planeteers Lisa Ahotsa, atala: "A Formula for Hate"
1994 Babylon 5 Aria Tensus "The War Prayer" pasartea
Moment of Truth: Cradle of Conspiracy Kristin Guthrie Telebistako filma (NBC)
Walker, Texas Ranger Laurie Maston "Stolen Lullaby" pasartea
Sirens Alison Trent "Victims" pasartea
1996 Justice for Annie: A Moment of Truth Movie Annie Mills Carman Telebistako filma (NBC)
1998 Love Boat: The Next Wave Mary Dutton "How Long Has This Been Going On?" pasartea
Working Jolie 2 pasarte
1999 Random Play Daughter "1.4" pasartea
2000–2004 Static Shock Freida Goren Ahotsa, rol errepikakorra
2001 The Division Wendy "Don't Ask" pasartea
Even Stevens Sandrine "Sibling Rivalry" pasartea
The Weakest Link Herself TV Child Stars edizio berezia
2002 Justice League Sapphire Stagg Ahotsa "Metamorphosis" (1 & 2 zatiak) pasartea
2002–2003 The West Wing Elsie Snuffin Rol errepikakorra (4. denboraldia)
2004 King of the Hill Sharona, Misty Ahotsa, 2 pasarte
Game Over Elsa, Renee Ahotsa, rol errepikakorra (1. denboraldia)
Century City Sally "Without a Tracer" pasartea
Eve Claudia "Friend or Foe?" pasartea
2005 NCIS Erin Kendall "Witness" pasartea
Jack & Bobby Keirsten "And Justice for All" pasartea
NYPD Blue Rosemary "Moving Day" pasartea
Strong Medicine Natalie Pascal "Feeling No Pain" pasartea
Path of Destruction Katherine Stern Telebistako filma (Syfy)
How I Met Your Mother Trudy "The Pineapple Incident" pasartea
2006 Inspector Mom Maddie Monroe Telebistako filma (Lifetime)
Cyberchase Wanda Ahotsa "Designing Mr. Perfect" pasartea
2006–2007 Inspector Mom Maddie Monroe Rol errepikakorra (1. denboraldia)
2007 Random! Cartoons Katerina "Kat" Metropoulos Ahotsa "Girls on the Go: The First Date" pasartea
How I Met Your Mother Trudy "Third Wheel" pasartea
2010 The Big Bang Theory Abby "The Psychic Vortex" pasartea
2010–2013,

2019–2022

Young Justice Miss Martian, Marie Logan, Tuppence Terror, Hawkwoman, Angel O'Day Ahotsa, rol nagusia
2010-2013 Generator Rex Claire Ahotsa, 3 pasarte
2010 G.I. Joe: Renegades Sister Leia ahotsa "Brothers of Light" pasartea
2012 The Nerdist: Tribute to Science Herself Talk show
Love at the Christmas Table Katherine "Kat" Patton Telebistako filma (Lifetime)
2013 Tasmanian Devils Alex Telebistako filma (Syfy)
The Secret Life of the American Teenager Herself "Interference" pasartea
Nerdist: Course of the Force Bounty Hunter "Michael Rooker & CM Punk: Lighstaber Hunt" pasartea
The Wrong Woman Ellen Plainview Telebistako filma (Lifetime)
2014 Transformers: Rescue Bots Hayley Ahotsa, 2 pasarte
Dancing with the Stars Herself 18. denboraldiko lehiakidea; seigarren postuan amaitu zuen
2015 King of the Nerds Herself Epailea
2015,

2017–2018

Impractical Jokers Herself 3 pasarte
2015 Perfect Match (aka A Perfect Wedding) Jessica Summers Telebistako filma (Hallmark)
Miss America 2016 Herself Epailea
Crown for Christmas Allie Evans Telebistako filma (Hallmark)
2015–2017 Project Mc2 The Quail Rol nagusia (1-2, 4-5 denboraldiak) Netflix jatorrizko seriea
2015–2018 DC Super Hero Girls Frost Ahotsa, rol errepikakorra (1-5 denboraldiak)
2016 My Christmas Dream Christina Telebistako filma (Hallmark)
Wedding Bells Molly Telebistako filma (Hallmark)
2016–2018 Shimmer and Shine Layla Ahotsa, 3 pasarte
2017 Mommy, I Didn't Do It Ellen Plainview Telebistako filma (Lifetime)
Campfire Kiss Dana Telebistako filma (Hallmark)
Coming Home for Christmas Lizzie Telebistako filma (Hallmark)
2018 Very, Very, Valentine Helen Telebistako filma (Hallmark)
Love in Design Hannah Telebistako filma (Hallmark)
Christmas at Grand Valley Kelly Telebistako filma (Hallmark Movies & Mysteries)
2019 Love and Sunshine Ally Craig Telebistako filma (Hallmark)
The Matchmaker Mysteries: A Killer Engagement Angie Dove Telebistako filma (Hallmark Movies & Mysteries)
Christmas at Dollywood Rachel Telebistako filma (Hallmark)
2020 Matchmaker Mysteries: A Fatal Romance Angie Dove Telebistako filma (Hallmark Movies & Mysteries)
Christmas She Wrote Kayleigh King Telebistako filma (Hallmark)
2021 Matchmaker Mysteries: The Art of the Kill Angie Dove Telebistako filma (Hallmark Movies & Mysteries)
2021–2022 Home Economics Allison 2 pasarte
2021 You, Me & the Christmas Trees Olivia Arden Telebistako filma (Hallmark)
2022 The Winter Palace Emily Miller Telebistako filma (GAC Family)
Domino Masters Herself Epailea
The Wonder Years Winnie Cooper "Love & War" pasartea
Christmas at the Drive-In Telebistako filma (GAC Family)

Musika bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Rola Artista
1989 "No More Rhyme" Girl Playing Cello Debbie Gibson
2013 "Rock n Roll" Winnie Cooperre Avril Lavigne

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Rola
2004 X-Men Legends Jubilee
EverQuest II Lolla Cotgrove / Pona
2006 Marvel: Ultimate Alliance Invisible Woman
2009 Marvel: Ultimate Alliance 2 Invisible Woman
2013 Young Justice: Legacy Miss Martian, Batgirl

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

McKellar asteko pertsona izendatu zuten World News with Charles Gibson programan 2007ko abuztuaren 10ean amaitu zen astean. Albisteen tarteak Math Doesn't Suck liburua nabarmendu zuen, eta neskei matematikan interesa garatzen laguntzeko egindako ahaleginak, batez ere bigarren hezkuntzako etapan.[25]

2014ko urtarrilean, Matematikarako Politiken Direktorio Bateratuaren (JPBM) Komunikazioen Saria jaso zuen. Aipamenak bere liburuei, blogari eta agerraldi publikoei egozten zien "bigarren hezkuntzako ikasle ugari, batez ere neskak, matematikan interesa gehiago izatera bultzatzea".[26]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «On This Day in History - January 3rd - Almanac - UPI.com» web.archive.org 2019-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  2. a b (Gaztelaniaz) Project Mc². 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  3. (Ingelesez) Danica McKellar. (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  4. (Ingelesez) «Do Not Open This Math Book by Danica McKellar: 9781101933985 | PenguinRandomHouse.com: Books» PenguinRandomhouse.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  5. (Ingelesez) «Danica McKellar» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  6. «Danica McKellar Biography (1975-)» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  7. Login - Alpha Delta Pi. (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  8. Frazier, Kendrick. (2008). "Mickelson, McKellar tout science, math, and being smart".. Skeptical Inquirer, 32 or..
  9. «MIRROR IMAGE» Chicago Tribune (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  10. «Danica McKellar | Maxim» web.archive.org 2013-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  11. «Where are they now? - Winnie Cooper from The Wonder Years» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  12. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-03-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  13. (Ingelesez) «“Math Doesn’t Suck”, and the Chayes-McKellar-Winn theorem» What's new 2007-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  14. (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2005-07-19). «Between Series, an Actress Became a Superstar (in Math)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  15. «September 21, 2007, Hour Two: Women, Girls, and Math» web.archive.org 2012-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  16. «Aetiology: Danica McKellar's "Math Doesn't Suck"» web.archive.org 2008-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  17. «Interview with math whiz, author, and actress Danica McKellar – Aetiology» web.archive.org 2015-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  18. (Ingelesez) «The Wonder Years's Danica McKellar Is Married!» Peoplemag (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  19. (Ingelesez) «The Wonder Years's Danica McKellar Is Pregnant» Peoplemag (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  20. «Danica McKellar, Wonder Years Star, Files for Divorce : People.com» web.archive.org 2012-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  21. "'Wonder Years' actress Danica McKellar files for divorce". Chicago Sun-Times. June 12,.
  22. (Ingelesez) «Danica McKellar: My Fave 10 Tricks For Schooling At Home» Romper (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  23. «Danica McKellar Marries Scott Sveslosky in Intimate Hawaiian Wedding—Get the Scoop!» E! Online 2014-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  24. (Ingelesez) Alcindor, Nicole; Reporter, C. P.. (2022-12-30). «'Wonder Years' star Danica McKellar says finding Christ has been 'a revolution in my life'» The Christian Post (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  25. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Person of the Week: Danica McKellar» ABC News (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
  26. January 2014 Prizes And Awards. American Mathematical Society, 35 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]