Daria Diatxenko

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Daria Diatxenko

Bizitza
JaiotzaVradiivka Raion (en) Itzuli1924ko apirilaren 2a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaTiraspol1944ko apirilaren 2a (20 urte)
Hobiratze lekuaTiraspol
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza
heriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakukrainera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraSoviet partisans (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Daria Grigorievna Diatxenko (Kumari, Sobietar Batasuna, 1924ko apirilaren 2aTiraspol, Sobietar Batasuna, 1944ko apirilaren 2a) sobietar partisanoa izan zen, Nicolaieven egoitza zuen Komsomoleko gerrilla erakunde klandestinoko kidea, eta talde partisanoaren gazte kapituluko burua. Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Heroi titulua jaso zuen SESBeko Sobiet Gorenaren Presidiumaren 1958ko uztailaren 1eko dekretuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daria Diatxenko 1924ko apirilaren 2an jaio zen Kumari herri txikian, Nicolaiev-eko (Sobietar Batasuna) obblastean, Ukrainako nekazarien familia batean. Bigarren Hezkuntzan ikasten hasi zen Leopolisen, baina ez zuen osatu. Sobietar Batasunaren inbasio alemaniarraren ondoren (1941), aita, barrutiko batzordeburu izandakoa, gerrara bidali zuten. Daria eta haren ama, berriz, Novoandreyevkara joan ziren amonarekin bizitzera. Bera Komsomoleko kidea zen.[1]

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanek bere herria okupatu zutenean, Diatxenko erresistentzia mugimenduan sartu zen Parfentiy Grechanyyrekin bildu ondoren, Komosmol erakundeko liderra zena, "Txinparta partisanoa" izenez ezaguna.

Krymka herriko bigarren hezkuntzako zuzendariak sortu zuen talde partisanoa 1941ean. Zelula bakoitza bost pertsonak osatzen zuen, eta, idazmakinak eta irratiak lortu ondoren, Sovinformaloaren transmisioak paperean laburtzen zituzten eta mezuak liburuxketan banatzen zituzten. Sobietar hegazkinek airetik botatako foiletoak jaso eta herriko biztanleen artean banatzen zituzten.[1]

Partisanoek armak biltzen zituzten eta granadak eta errifleak erabiltzen entrenatzen ziren sabotaje-misioetan parte hartzen hasi aurretik. Misio batean, Diatxenkok zuzendutako zelulak alemaniar soldaduak eta haien hornidurak zeramatzan tren bat errailetik atera zuen. Konplot bat antolatu zuen 200 gerra-preso sobietarrei eremu batetik ihes egiten laguntzeko. Espetxe-zaindari errumaniarren lagun egin ondoren, Diatxenkok eta bere lagunek festa batera gonbidatu zituzten, eta mozkortu egin zituzten gerrako presoak askatu aurretik.[1]

Otsailean, «Txisparta partisanoa» destakamenduaren 25 partisano atxilotu zituen Gestapok. 1943ko martxoaren 1ean, Diatxenko atxilotu eta Tiraspoleko espetxe batera bidali zuten. Ihes egiteko asmoa zuen, eta lagunek 6.000 marko alemaniar bildu zituzten guardia bat erosteko hari laguntzeko, baina konplota aurkitu zuten, eta Diatxenko eta guardia tiroz hil zituzten 1944ko apirilaren 2an.

Kondekorazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daria Diatxenkori omenaldia Tiraspolen (Transnistria)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko beste zenbait partisano.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Ufarkin, Nikolái. «Дьяченко Дарья Григорьевна» www.warheroes.ru.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]