Mykolaiveko oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mykolaiveko oblasta
Миколаївська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Hiriburua Mykolaiv
Geografia
Map of Ukraine political simple Oblast Mykolajiw.png
Azalera 24598[1] km²
Demografia
Biztanleria 1183282[1] biztanle (2008)
Dentsitatea 48,1 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.mykolayiv-oda.gov.ua/

Mykolaiveko oblasta (ukraineraz: Херсонська область, translit. Mykolayivs’ka oblast’) Ukrainako hegoaldeko oblasta da. Mendebaldean Odesako oblastarekin du muga, iparraldean Kirovohradeko oblastarekin, ipar-ekialdean Dnipropetrovskeko oblastarekin, hego-ekialdean Khersoneko oblastarekin eta hegoaldean Itsaso Beltzarekin. 24.598 km²ko azalera du eta 2011ko urtarrilaren 1ean 1.183.282 biztanle zituen[1]. Hiriburua Mykolaiv da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mykolaiveko oblastak uda beroko klima kontinentala dauka (Dfa Köppen klima sailkapenean)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazal produktu nagusiak laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta ekilorea dira. Abeltzaintzan hegaztiak eta behi-aziendak. Donbasseko industria-gune handietatik hurbil eta Itsaso Beltzaren ertzean egoteak, Mykolaiveko oblastaren garapen industriala ahalbidetu du. Industria arlo garrantzitsuenak elikagaien prozesamendua, kontsumoko artikuluen produkzioa eta makinagintza dira[2].

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mykolaiveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mykolaiveko oblasta Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
  2. Nikolaev oblast Ukrainetrek.com
  3. Mykolaiveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com