David Asensio

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Asensio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Asensio López
JaiotzaUsurbil1980ko maiatzaren 31 (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba1998 / 19993516
Bilbao Athletic1999 / 2001448
Athletic2000 / 200130
Club de Fútbol Extremadura2001 / 2002131
Alicante CF2002 / 20058723
Eibar KE2005 / 2007629
CF Palencia2007 / 2009382
Beasain Kirol Elkartea2009 / 2011
Club Portugalete2011 / 2012
Beasain Kirol Elkartea2012 / 2017
Zarauzko Kirol Elkartea2017 / 2018
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,79 metro

David Asensio López (Usurbil, 1980ko maiatzaren 31) gipuzkoar futbolari ohia da, aurrelari moduan aritu zena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Donostiako Antiguoko harrobian trebatu zen eta, 1997an, Athletic Clubeko gaztearekin bat egin zuen, izan ere, Donostiako taldea Athleticen itundutako taldea izan zen.[2] Hurrengo urtean, Baskoniara igo eta bertan 16 gol eskuratu zituen. 1999-00 denboraldirako Bilbao Athleticeko jokalaria izatera pasa zen. 2000ko apirilaren 2an debuta egin zuen Lehen Mailan: titularra izan zen Atletico Madrilen aurka 1 eta 2ko garaipenean.[3] Urte bereko abenduan talde zuri-gorriarekin beste bi partida jokatu zituen, horietako bat San Mamesen Valentziaren aurka.[3]

CF Extremadura taldean jarraitu zuen Bigarren Mailan. Azkenik, taldeak Bigarren B Mailara jaitsiera jasan zuen, bere hurrengo helmuga Alicante CF izan zelarik, non profesional bezala bere urterik onenak bizi izan zituen. Han, bere kide izandako Sendoa Agirrerekin taldeko aurrelari-bikotea osatu zuen. 2005ean Eibarrek fitxatu zuen, Bigarren Mailan. Nahiz eta maila galdu, Gipuzkoan beste denboraldi batez jarraitu zuen. 2007an Club de Fútbol Palenciarekin bat egin zuen, honekin Hirugarren Mailarako jaitsiera bizi izan zuelarik.

2009an Beasain Kirol Elkarteak fitxatu zuen, non bere kirol ibilbidearen zati handi bat egin zuen 2011-12 denboraldian izan ezik, Club Portugalete taldean jokatu baitzuen.[4] Erregional mailan erretiratu zen, Zarauzko Kirol Elkartean hain zuzen ere.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 1998/99 35 16 - - - - - - - - 35 16
Denera 35 16 - - - - - - - - 35 16
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 1999/00 14 1 - - - - - - - - 14 1
2.B 2000/01 30 7 - - - - - - - - 30 7
Denera 44 8 - - - - - - - - 44 8
Athletic
Euskal Herria
1. 1999/00 1 0 0 0 - - - - - - 1 0
1. 2000/01 2 0 0 0 - - - - - - 2 0
Denera 3 0 0 0 - - - - - - 3 0
Extremadura
Espainia
2. 2001/02 13 1 0 0 - - - - - - 13 1
Denera 13 1 0 0 - - - - - - 13 1
Alicante
Katalunia
2.B 2002/03 14 2 3 0 - - - - - - 17 2
2.B 2003/04 34 13 1 0 - - - - - - 35 13
2.B 2004/05 33 8 2 0 - - - - - - 35 8
Denera 81 23 6 0 - - - - - - 87 23
Eibar
Euskal Herria
2. 2005/06 23 1 2 0 - - - - - - 25 1
2.B 2006/07 35 6 2 2 - - - - - - 37 8
Denera 58 7 4 2 - - - - - - 62 9
Palencia
Espainia
2.B 2007/08 36 2 2 0 - - - - - - 38 2
3. 2008/09 - - - - - - - - - - - -
Denera 36 2 2 0 - - - - - - 38 2
Beasain
Euskal Herria
3. 2009/10 - - - - - - - - - - - -
3. 2010/11 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Portugalete
Euskal Herria
3. 2011/12 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Beasain
Euskal Herria
3. 2012/13 - - - - - - - - - - - -
3. 2013/14 - - - - - - - - - - - -
3. 2014/15 - - - - - - - - - - - -
3. 2015/16 - - - - - - - - - - - -
3. 2016/17 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Zarautz
Euskal Herria
DH 2017/18 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 270 57 12 2 - - - - - - 282 59

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]