David Barbero

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Barbero

Bizitza
JaiotzaGrijalba1944ko ekainaren 26a (79 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, kazetaria, telebista aurkezlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Telebista
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España
Genero artistikoadramaturgia

David Barbero Pérez (1944ko ekainaren 26a, Grijalba, Burgosko probintzia) gaztelar jatorriko euskal herritar idazle eta kazetari bat da.

David Barbero idazle gisa maiz saritua izan da, sari garrantzitsuenen artean 1990an jasotako Eusko Jaurlaritzaren "Francisco Avellaneda" saria eta 1991an Espainiako Kultur Ministerioak emandako "Calderón de la Barca" saria daude. Kazetari gisa Euskal Telebistan lan egin ohi du, bai eguneroko Teleberrietako erredakzio taldeko buru bezala, nahiz egunerokoak ez diren albistegietako buru gisa ere bai. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Fakultatean ere irakasle izana da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Barbero 1944ko ekainaren 26an Burgosko probintziako Grijalba herrian jaio zen (Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoan). Halere, haurtzaroa eta gaztaroa Miranda de Ebro udalerrian igaro zituen. 1970an Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan eta kazetaritzan lizentziatu zen. Ikasketak amaitzean Euskal Herrira lekualdatu eta Bilbon bizitzen jarri zen.[1]

1973 eta 1977 bitartean Bilboko El Correo eta Madrilgo Informaciones egunkarietan jardun zuen. 1977an Deia egunkariaren sorreran parte hartu zuen, bertan eta 1982. urterarte erredaktore burua izan zelarik. Urte horretantxe Euskal Telebistaren sorreran parte hartu zuen, bertako erredakzioko aintzindarietako bat izan zelarik.

1990an El mundo del País Vasco egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, 1992a arte zuzendu zuelarik. Hainbat aldizkarietako berriemalea ere izan da.

1992ko ekainaren 26an berriz ere Euskal Telebistara itzuli eta albistegietako erredakzio sailean aritu zen, ETB2ko Albistegietako erredakzio burua eta Egunerokoak Ez Ziren Albistegietako erredakzio burua izan zelarik, hainbat saio zuzendu eta aurkeztuz, bai eguneroko albistegiak (Teleberri albistegia), nahiz ez ohiko albistegiak (El punto), gai ezberdinei buruzko saioak (Entrada libre), eztabaida saioak (El otro punto de vista) eta elkarrizketak (Al hilo de la noticia edo Forum). ETB1eko Goenkale telesaileko gidoigileen taldean ere parte hartu zuen.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza fakultateko sortzaileetako bat ere izan zen, bertako irakaslea izateaz gain, Errektoretza Batzordeko kidea ere izan delarik.

Idazle gisa antzerkigile bezala nabarmendu da, hainbat sari garrantzitsu bereganatu dituelarik. Eleberriak, olerki sinfonikoak eta musikal-liburuxkak ere idatzi izan ditu.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La vida imposible de Marilyn (1990).
  • Un hombre muy enamorado (1989. Estreinatua).
  • Gambito de dama (1986).
  • El equipo femenino de la calle Once (1985).
  • Nietísima (1989. Estreinatua).
  • Charlot, en el país de la libertad (1997).
  • Cantata de Adán y Eva (2000).
  • Intimidades (2001).
  • El gordo que se enamoró de Betty Boop (1983).
  • El peor enemigo de la mujer (1993).
  • Daniela quiere rectificar (1991).
  • El gato rojo (1995).
  • Tigres de fresa (1998).
  • Nunca es tarde (1990. Estreinatua).
  • El descubrimiento al revés.
  • Cenicienta, la roja (1995).
  • Yo no maté a mi hermano Abel (1987).
  • Piguernicasso.
  • El huevo (no era) de Colón (1991).
  • Dos y dos son tres (1992).
  • El día de Santa Magdalena (1996).
  • Historias negras de mujeres blancas (1998).
  • La vida es cuento (1998).
  • Profesionales masculinos (1999).
  • Una mujer muy enamorada (2002).
  • Doña Juana de Tenorio (2004).
  • Misa de Boda (2005).

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La peregrina (2003).
  • Isla pequeña del Sur (2005).
  • Hannah, la hija del Altísimo (argitaratu gabea).
  • En el nombre de la madre (argitaratu gabea).
  • Yo no maté a mi hermano Abel (argitaratu gabea).

Elkarlanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las confesiones.

Musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los leones de Miranda (1998, oratorioa).
  • El último rabino de Aquende (opera).
  • Cenicienta la Roja (opera).
  • Evitango (2000, kabaret satirikoa).
  • Adiós, bigotillo, adiós (2003, kabaret satirikoa).
  • Vuelve, bigotillo, vuelve (2009, kabaret satirikoa). 2010ko apirilaren 5an Banarte Antzerki Taldeak estreinatua.
  • Letizienta (2004, kabaret satirikoa).
  • Grijalba tiene nombre de mujer (1999).
  • Bilbao, antes de ser villa (1999).
  • Cama redonda (2001).
  • En Burgos y con amor (2002).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-6614/es/contenidos/informacion/conferencia_politica_culturale/es_10312/barbero.html Gobierno Vasco. Departamento de cultura. I Conferencia Internacional sobre Políticas Culturales - Programa. David Barvero Pérez

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]