David Diamond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Diamond
David Diamond 1987.jpg
Bizitza
Jaiotza Rochester1915eko uztailaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Monroe konderria (New York)2005eko ekainaren 13a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Heziketa Eastman School of Music
Irakaslea(k) Nadia Boulanger
Lanbidea
Lanbidea musikagilea eta gidoigilea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoa Sinfonia
IMDb nm0224600

David Leo Diamond (Rochester, New York, AEB, 1915eko uztailaren 9a - 2005eko ekainaren 13a) estatubatuar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere musika-egitura argiagatik eta lirismoagatik da batez ere ezaguna. New Yorken egin zituen ikasketak, estatubatuar musikagile Roger Sessionsekin. Guggenheim saria jaso zuen 1938an. Parisen izan zen gero, ikasketak sakontzen, Nadia Boulanger konposizio-irakasle ospetsuarekin. Han, Maurice Ravel eta Igor Stravinski ezagutu zituen.

Era guztietako konposizio-teknikak landu zituen, eta obra diatoniko edo modalak (Rounds, 1944), harizko orkestrarako zein obra dodekafonikoak (The World of Paul Klee, 1957) egin zituen. 1951tik 1965era bitartean, Italian bizi eta lan egin zuen, baina maiz joaten zen Estatu Batuetara eskolak ematera. Horrez gainera, zortzi sinfonia eta ballet, antzerki eta zinemarako musika, hainbat tresnatarako kontzertuak eta ganbera-musika idatzi zituen.

1965az geroztik Manhattango Musika Eskolan egin zuen lan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]