Demanda mendilerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demandako mendilerroa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Demanda mendilerroa[1] (gaztelaniaz: Sierra de la Demanda) Iberiar penintsulan dagoen mendigunea da, Iberiar mendilerroan kokatuta. Burgos, Errioxa eta Soria artean dago.

Ebro eta Duero ibaien haranen artean kokatuta dago. Bertan sortzen dira Arlanza eta Arlanzón Duero ibaiaren adarrak, bai eta Oca, Oja, Tirón (Fresneda de la Sierra Tirón herrian) eta Najerilla Ebro ibaiarenak ere.

Tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendirik garaiena Errioxan dagoen San Lorenzo da (2.270 metro), non Valdezcaray eski-estazioa dagoen. Bigarren mendirik garaiena San Millán da (2.132 m), Burgosko probintzian garaiena dena.

Giza paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko herri nagusiak Salas de los Infantes, Belorado eta Pradoluengo (Burgos) eta Ezkarai (Ezcaray), Ozkabarte (Santo Domingo de la Calzada) eta Donemiliaga Kukula (San Millan de la Cogolla) (Errioxa) dira.

Guztira 9.500 biztanle inguru bizi dira eskualdean, horietatik 2.051 Salas de los Infantesen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Demanda mendilerroa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 42° 15′ 14.16″ N, 3° 0′ 36.91″ W / 42.2539333°N,3.0102528°W / 42.2539333; -3.0102528