Dermaptera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dermaptera
Triasiko Berantiar-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Dermaptera
De Geer, 1773
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaAphidoidea

Dermaptera (grezieratik, δερμα, derma = "larrua" eta πτερον, pteron = "hegoa") neoptera infraklaseko intsektu ordena da. Euskaraz mariartazi eta ipurtsarde izenak ematen zaizkie, nahiz eta azken hau, berez, Forficula auricularia espezie arruntari dagokion[1]. Gorputz luzea dute, zertxobait zapala, tamaina ertaina edo txikiak, kolore arre eta gorrixka eta atzealdean guraize itxurako bi adartxorekin. Normalki harrien artean edo zuhaitzen barruan bizi dira.

Intsektu oso ugariak dira eta 1.840 espezie inguru ezagutzen dira, gehiengoa tropikoetan, nahiz eta leku epeletan ere aurki daitezkeen. Aurrealdeko hegoak (dituztenek) elitro gisa erabiltzen dituzte, hau da, estalki gisa, eta atzealdekoak biribilduak eta mintzakarak dira. Hau Estafilinidae familiarekin dute elkarrekin, baina badirudi ez daudela ebolutiboki gertu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ipurtsarde Euskalmet. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]