Dial M for Murder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Dial M for Murder
Dial M For Murder.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Dial M for Murder
Izenburua euskaraz Hilketarako H Diala
Urtea 1954
Estreinaldia 1954ko maiatzaren 29a
Generoa suspensea, thrillerra
Herrialdea  AEB
Iraupena 105 minutu
Aurrekontua 1,4 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Alfred Hitchcock
Ekoizleak
Alfred Hitchcock
Gidoilariak
Frederick Knott
Frederick Knott antzerkigilearen Dial M for Murder antzezlanean oinarritua
Aktoreak
Ray Milland
Grace Kelly
Robert Cummings
John Williams
Musikagileak
Dimitri Tiomkin
Argazkilariak
Robert Burks
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Dial M for Murder (euskaraz Hilketarako H Diala) 1954ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta ekoiztutako suspensezko thriller filma bat da. 1952ko Frederick Knott antzerkigilearen Dial M for Murder antzezlanean oinarritua dago. Ray Milland, Grace Kelly, Robert Cummings eta John Williams aktoreek antzeztu zuten.

Hitchcocken film ia gehienetan bezala honetan ere agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen ere horma batean zintzilik dagoen ikasturte amaierako afari bateko argazkian agertzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tony Wendicek (Ray Milland) fidela ez zaiolako bere emazte Margot (Grace Kelly) hil nahi du, baina baita haren dirutza bereganatzeko ere. Bere antzinako unibertsitate ikaskide bat txantaiatuz bere etxean sartu eta Margitek telefono dei bat jasotzen duen unean ito dezan konbentzituko du. Baina azken unean ezusteko xehetasun batek egitasmo osoa zapuztuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dial M for Murder