The Birds
The Birds (euskaraz Txoriak) 1963ko Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Daphne du Maurier idazlearen The Birds istorioan oinarritua dago, bertan Rod Taylor, Tippi Hedren, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette eta Veronica Cartwright aktoreek antzeztu zutelarik.
Kaliforniako Bodega Bay udalerrian filmatu zen.
1963ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen, eta Efektu berezi onenen Oscar Sarirako ere izendatua izan zen.
Eduki-taula
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AEBtako San Francisco hiriko animalia-denda batean Mitch Brenner (Rod Taylor) abokatu gazteak eta Melanie (Tippi Hedren) emakume gazte eder, aberats eta harroputzak elkar topo egingo dute. Mitchek Melanieri Bodega Bay jaioterrira joateko gonbitea egingo dio, bertan bere ama Lydia eta Cathy arreba txikiarekin bizi da, haren urtebetetzea ospatu asmoz.
Jada Bodega Bay udalerrian, Melanieri kaio batek erasotu eta aurpegian zauria egiten dio. Udalerriko andereñoak bere etxean babes emango dio, azken hau Mitchez maitemindua dagoen emakume bat delarik. Cathyren urtebeteze festan, kaio talde handi batek haurrak erasotzen ditu. Arratsalde horretan bertan, Brennerdarren etxea ehundaka etxe-txolarrek erasotzen dute. Gertakari arraro eta beldurgarri hauen ondorioz herritar guztiak izutu egingo dira. Giro nahastu honen erdian kaioek erasotu eta begiak kendu dizkieten giza gorpuak ere topatuko dira
Bestalde, Melanie ikastetxera joan eta Cathy jasotzean, bele talde batek emakumeak ersotu eta auto batean babes hartu beharko dute. Beranduago, hiri guztiak milaka etxe-txolarrek erasotuko dute, igarotzen diren lekuak suntsitu eta jendea erasotuz. Mitch eta Melanie hainbat pasadizo iraganda etxera itzultzea lortuko dute. Egunsentian etxea lagako dute: isiltasuna erabatekoa delarik. Autoan sartu eta norabaitera joango dira, atzean etxe-txolarrez andana batek ixiltasunean eta geldirik begira dituztelarik.
Filmak ez du txorien nahasmena eta erasoen zergaitiaren arrazoirik ematen, eta haien azalpena ikusleen esku uzten du.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tippi Hedren - Melanie Daniels
- Rod Taylor - Mitch Brenner
- Jessica Tandy - Lydia Brenner
- Suzanne Pleshette - Annie Hayworth
- Veronica Cartwright - Cathy Brenner
- Ethel Griffies - Señora Bundy, ornitologoa
- Lonny Chapman - Deke Carter, jatetxearen jabea
- Elizabeth Wilson - Helen Carter
- Charles McGraw - Sebastian Sholes, jatetxeko arrantzalea
- Karl Swenson - Jatetxeko iragarle mozkortia
- Doreen Lang - Jatetxeko ama isterikoa
- Joe Mantell - Jatetxeko saltzaile-komertziala
- Ruth McDevitt - MacGruder andrea, animalia-dendako saltzailea
- Doodles Weaver - Arrantzalea
- Malcolm Atterbury - Udaltzaina
- John McGovern - Postetxeko langilea
Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alfred Hitchcock zuzendariak bere filma gehienetan ohitura legez honetan ere agerpen labur bat egiten du, filmaren hasieran Tippi Hedren animalia-dendan sartzen ari dela, Hitchcock denda hartatik bi txakur txuriz ateratzen azaltzen da.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bodeba Bayko ikastetxea gaur egun.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Birds ![]() |
- The Birds filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
|
- 1963ko filmak
- Alfred Hitchcockek zuzendutako filmak
- Daphne du Maurierrek idatzitako filmak
- Rod Taylorrek antzeztutako filmak
- Jessica Tandyk antzeztutako filmak
- Suzanne Pleshettek antzeztutako filmak
- Tippi Hedrenek antzeztutako filmak
- Charles McGrawek antzeztutako filmak
- Ruth McDevittek antzeztutako filmak
- Ethel Griffiesek antzeztutako filmak
- Karl Swensonek antzeztutako filmak
- Alfred Hitchcockek antzeztutako filmak
- Elizabeth Wilsonek antzeztutako filmak
- Doodles Weaverrek antzeztutako filmak
- Richard Deaconek antzeztutako filmak
- Alfred Hitchcockek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Beldurrezko filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak
- Txoriei buruzko filmak
- Kultuzko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1960ko hamarkadan girotutako filmak