I Confess (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
I Confess (filma)
Montgomery Clift in I Confess trailer.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1953
Jatorrizko izenburua I Confess
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa polizia filma, film dramatikoa, flashback filma Itzuli, Zinema beltza, thrillerra eta detektibe-fizkioa
Iraupena 91 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Quebec Hiria eta Château Frontenac
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Alfred Hitchcock
Gidoigilea(k) George Tabori Itzuli
William Archibald Itzuli
[[Kategoria:George Taborik Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William Archibaldek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Montgomery Clift
Anne Baxter
Karl Malden
Brian Aherne
O. E. Hasse
Dolly Haas
Gilles Pelletier
Judson Pratt
Ovila Légaré
Alfred Hitchcock




[[Kategoria:O. E. Hassek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Dolly Haasek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Judson Prattek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ovila Légaréek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alfred Hitchcock
Warner Bros.

Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Rudi Fehr Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Ted Haworth Itzuli
Musikagilea Dimitri Tiomkin
Bestelako lanak
Musikagilea Dimitri Tiomkin
Argazki-zuzendaria Robert Burks Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Kanada eta Quebec Hiria
Kanpo loturak

I Confess (euskaraz Aitortzen Dut) 1953ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko drama film bat da. Paul Anthelme antzerkigilearen Nos deux consciences antzezlanean oinarritua dago. Montgomery Clift, Anne Baxter, Karl Malden, Brian Aherne eta O. E. Hasse aktoreek antzeztu zuten.

1953ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso zuen. Film honetan Hitchcockek bere kameo ospetsuetako bat ere egiten du, hain zuzen ere, eskailera batzuk igarotzen agertzen da. Irlandan filma denbora luzez zentsuratua egon zen, apaiz bat eta emakume baten arteko harremana agertzen baita, nahiz eta harreman hori protagonista apaiztu aurretik gertatu izan.

Filmak errudun faltsu baten istorioa kontatzen du, Hitchcock-en filmografian behin baino gehiagotan agertzen den gaia. Montgomery Clift aukeratua izan zen apaiz atsekabetuaren papera egiteko, eta bere karreraren lan onenetariko bat burutu zuen. Antzezle femeninoari dagokionez, Anita Björk aukeratua izan zen hasieran, baina gero Anne Baxter-ek ordezkatu zuen.

Aita Michael Logan-ek (Montgomery Clift) dilema latz bati aurre egin behar dio: hiltzaile bat salatu aitorpen sekretua hautsiz, edo bere gain hartu hilketa horren zama astuna. Apaizak tinko mantentzen du aitorpen sekretua, nahiz eta horrek bera hilketaren errudun nagusia bihurtu polizi-buruaren aurrean (Karl Malden).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Otto Kellar-ek (O.E. Hasse) elizain gisa lan egiten du Quebec-eko parrokia batean. Abokatu ospetsu baten etxean lapurtzen ari zela, jabeak harrapatzen du, eta Kaller-ek hil egiten du. Elizara itzultzerakoan, lotsaturik, aita Logan-i (Montgomery Clift) egindakoa aitortzen dio.

Hilketaren susmo guztiak Logan aitarengana zuzentzen dira, hiltzaileak sotana bat eramaten zuelako eta apaizak alibi bat ematen ezin duelako. Horretaz gain, polizia jabetzen da hildakoak apaizari xantaia egiten ziola, apaiza izan aurretik amodio kontu bat izan zuelako.

Akusatua izan arren, Logan-ek -bere botoak mantenduz- ezin du aitormen sekretuaren araua hautsi, eta ez du hiltzailea salatzen. Nahiz eta jatorrizko antzezlanean Logan aita epaitua eta hiltzera zigortua izan, filmaren amaiera moldatu zen, eta bukaeran hiltzaile gaiztoa -Otto Kaller- hil egiten da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: I Confess (filma)