Dian Fossey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dian Fossey
Bizitza
Jaiotza San Frantzisko1932ko urtarrilaren 16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Karisoke Research Center1985eko abenduaren 26a (53 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa Darwin College
College of Marin
University of California, Davis
San José State University
Cambridgeko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, primatologista, etologoa, zoologoa, zientzialaria, akademikoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) Cornell Unibertsitatea
IMDb nm0287638

Dian Fossey (San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko urtarrilaren 16a - Ruanda, 1985eko abenduaren 27an hilik aurkitua) zoologoa izan zen. Virunga mendietan (Ruandan eta Zairen) gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak amaituta, haurrentzako erietxe batean lan egin zuen Kentuckyn. Goerge B. Schaller estatubatuar zoologoaren idatziek bultzatuta, Fosseyk bidaia bat egin zuen Afrikara, 1963an. Han Louis Leakey britainiar antropologoa ezagutu zuen, tximino handien jokabidea aztertzen ari zena, gizakiaren bilakaera argitzen lagunduko ziolakoan, eta berak adoretu zuen gorilei buruzko azterketa sakona egitera. Fosseyk banan-banan aztertu zuen zimino bakoitzaren portaera eta izaera, eta ordu arteko iritzi nagusia gezurtatuz, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Hogeita bi urte igaro zituen gorilen ingurunea eta portaera aztertzen, eta lan horren guztiaren emaitza Gorillas in the Mist (1983, Gorilak lainopean) liburua izan zen. 1985ean Fossey hilda aurkitu zuten bere kanpalekuan. Agintarien ustez, gorilen eta beste animalia batzuen ezkutuko ehizari aurre egiteagatik hil bide zuten. Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]