Die Fälscher
Die Fälscher (euskaraz: «iruzurgilea») 2007ko Stefan Ruzowitzky austriar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Adolf Burger idazlearen Die Fälscher eleberrian oinarritua dago, hartan Bigarren Mundu Gerran Sachsenhausen kontzentrazio esparruan benetan jazotako Bernhard operazioaren antolamendua kontatzen da. Karl Markovics, August Diehl eta Devid Striesow aktoreek antzeztu zuten.
Benetako gertaeretan oinarritutako filma da eta 2008ko ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1936, Berlin. Salomon Sorowitsch (Karl Markovics), hiriko moneta iruzurgileen artean nagusi da, "dirua irabazteko erarik errazena dirua bera ekoiztea dela" uste duen eskrupulurik gabeko judua, Alemanian nazismoa gailentzen ari den arren ez dio bere inguruan gertatzen den ezerk axola, ezta juduen aurkako jazarpenak ere. Honela nada, Bigarren Mundu Gerra hasi eta naziek Salomon atxilotuko eta Sachsenhausen kontzentrazio esparruan preso sartuko dute, bertan beste iruzurgile batzuekin batera talde lanean jardutera derrigortuko dutelarik. Heuren misioa: libra esterlina eta estatubatuar dolarrak barra-barra eekoiztea. Horren truk, heuren bizi baldintzak gainontzeko presoenak baina hobeagoak izango dira. Baina egoera honeek zalantza morala sortuaraziko die: heuren borreroentzako lan egitea gerra luzarazi eta Alemania Naziak garaipena lor dezan erraztea baita, hortaz, iruzurgile talde honek Bernhard operazioaren bidez ezkutuan eta beren kaxa aurkako lanari ekingo diote: Alemaniar ekonomia zapuzteko marko alemaniarrak barra-barra ekoiztea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karl Markovics: Salomon "Sally" Sorowitsch, Bernhard operazioa antolatzeko ardura izan zuen iruzurgilea
- August Diehl: Adolf Burger, operazioa zapuztu nahi duen fotograbatzailea
- Devid Striesow: Sturmbannführer Friedrich Herzog, Sachsenhausen kontzentrazio esparruko komandante burua
- Martin Brambach: Hauptscharführer Holst, kontzetrazio esparruko 2. komandante zitala
- August Zirner: Klinger doktoreea
- Veit Stübner: Atze, naziek juduen artean izendatutako arduraduna
- Sebastian Urzendowsky: Kolya Karloff, jatorriz Odesakoa den preso gaztea
- Andreas Schmidt: Zilinski, Burgerrek operazioa zapuzteko burutzen dituen ahaleginak jasaten ez dituen presoa
- Tilo Prückner: Viktor Hahn doktorea
- Lenn Kudrjawizki: Loszek, bere semeen heriotzarekin atsekabetua dagoen presoa
- Norman Stoffregen: Abramovic
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007ko filmak
- Stefan Ruzowitzkyk zuzendutako filmak
- Stefan Ruzowitzkyk idatzitako filmak
- Karl Markovicsek antzeztutako filmak
- Devid Striesowek antzeztutako filmak
- August Zirnerrek antzeztutako filmak
- Tilo Prücknerrek antzeztutako filmak
- Lenn Kudrjawizkik antzeztutako filmak
- Marie Bäumerrek antzeztutako filmak
- Tim Breyvogelek antzeztutako filmak
- Dolores Chaplinek antzeztutako filmak
- Arndt Schwering-Sohnreyk antzeztutako filmak
- Gode Benedixek antzeztutako filmak
- Austriako filmak
- Alemaniako filmak
- Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Kontzentrazio-esparruetan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Berlinen girotutako filmak
- Alemanian girotutako filmak